Julen del Río
2025/12/15 - 23:45
Urrutiak eta Del Riok ezustekoa eman eta garaipena lortu dute Urreisti-Lopez bikotearen aurka, hiru jokotan
Lehen jokoa eskura izan eta galdu ondoren, Urrutiak eta Del Riok egoera zailari buelta eman diote eta bigarren joko estua irabazi dute, eta markagailua irauli dute hirugarren eta azken jokoan (15-14, 12-15 eta 4-5).
2025/01/09 - 21:30
Alex Goitia eta Julen Del Rio bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen parte hartu duen bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.
2024/12/24 - 00:05
Julen del Rio: ''Momentuan, inpotentzia handia sentitu dut''
Atzelari gasteiztarrak partida utzi behar izan du lehen seta amaitzear zela, min hartuta. Bere lekuaOrtzi Aldazabal gazteak hartu du.
2024/12/23 - 23:22
Julen del Riok lesionatuta utzi du partida
Atzelari gasteiztarrak mina sentitu du izterrean hasierako tantoetan eta azkenean, lehen seta 13 eta 8 zela, bere lekua 17 urteko Ortzi Aldazabali utzi behar izan dio.
2024/06/07 - 03:13
Julen del Rio eta Asier del Rio, asteburuko finaletan atzelari: ''Ez gara familiakoak''
Julen gasteiztarra zesta-puntan dabil, eta Iron Cupeko finala jokatuko du ostiralean; Asier lezamarra palista da, eta Bizkaiko Openeko finalean arituko da larunbatean. EITBk biak batu ditu.
2024/01/23 - 01:15
Del Rio: ''Badakigu zer egin behar dugun finalerdian, Erkiaga saihestu''
Julen del Rio eta Jean Olharanek lortu dute Eusko Label Winter Serieseko finalerdietarako azken txartela. Erkiaga eta Ibarluzea izango dituzte aurkari otsailaren 5ean, eta argi dute zein izango den neurketa horretako taktika: Erkiagari pilota kentzea, alegia.
2023/12/31 - 14:26
Del Rio: ''Hasieran kili-kolo ibili gara, baina gero gozatu egin dugu''
Julen Del Riok garaipena bereganatu du Eusko Label Winter Seriesko 9. jardunaldian, Jean Olharanekin bikotea osatuta. Mendean hartu dituzte Goitia eta Basque, bi jokotan (15-13 eta 15-11). Horrela, finalerdietara sailkatuko dira hurrengo partidan joko bat irabazten badute.
2023/08/13 - 17:07
Erkiagak eta Del Riok Grand Slama irabazi dute, Gernikan
Aritz Erkiagak eta Julen del Riok Gernikako Grand Slameko txapeldunak dira. Bikoteak 15-9 eta 15-10 gainditu zituzten Unai Lekerika eta Johan Sorozabal.