Joseba Ezkurdia
2022/02/10 - 17:24
Dena prest, Labriteko eta Tafallako partida garrantzitsuetarako
Ezkurdia-Tolosa eta Jaka-Mariezkurrena II.a bikoteek Labriten jokatuko dute Binakako Txapelketako 13. jardunaldiko partida. Bestalde, Irribarria-Rezusta eta Laso-Imaz bikoteak nor baino nor ariko dira Tafallan. Materiala aukeratu dute jada.
2022/02/05 - 21:47
Laso eta Imaz behin-behineko liderrek kinka larrian utzi dituzte Ezkurdia eta Tolosa (18-22)
Lasok eta Imaze, zortzigarren puntua batu dute Binakako Txapelketan, Ezkurdia eta Tolosari 22 eta 18 irabazita. Aspeko bikotea kinka larrian dago. Baiko enpresakoa, aldiz, sendo, lider jarri da, behin-behinean.
2022/01/29 - 22:27
Ezkurdia eta Tolosa ez daude amore emateko (22-8)
Binakako Txapelketan zer esana ematen jarraitu nahi dute Ezkurdiak eta Tolosak eta Labriten 22 eta 8 irabazi diete aspaldian maila ona ematen ari ziren Peña eta Albisu bikoteari.
2022/01/24 - 22:40
Lehia estutu egin da Binakako Txapelketan, 10. jardunaldiaren ostean
Binakako Txapelketak gainditu du jada hamargarren jardunaldia. Sailkapena estutu egin da, azken emaitzen eraginez.
2022/01/23 - 22:22
Irribarria-Rezusta nagusi, Ezkurdia-Tolosaren aurka (22-10)
Urdinek txapelketako seigarren garaipena lortu dute, Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako partidan.
2022/01/20 - 16:26
Ezkurdia-Tolosa eta Irribarria-Rezusta bikoteek iganderako materiala bereizi dute
Binakako Txapelketaren 10. jardunaldia itxiko duen partida Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da. Bi bikoteek aurreko jardunaldian jokatutako neurketak irabazi zituzten. Partida ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da.
2022/01/17 - 21:34
Irribarria-Rezusta, Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Imaz bikoteen garaipen garrantzitsuak Binakako Txapelketan
2022ko Binakako Txapelketak atzean utzi du jada 9. jardunaldia. Bideo honetan duzu ikusgai laburpen onena.
2022/01/15 - 22:12
Ezkurdiak eta Tolosak ezustekoa eman dute Altuna eta Martijaren aurka (18-22)
Garaipen bakarrarekin zeuden Ezkurdiak eta Tolosak txapelketako bigarren puntua lortu, eta bizirik jarraitzen dute Altuna eta Martijari Labriten irabazi ostean.
2022/01/10 - 22:45
Lidergoan dagoen Elezkano II.a-Zabaleta bikoteak ondo ekin dio Binakako Txapelketako bigarren itzuliari
2022ko Binakako Txapelketako bigarren itzulia abian jarri zen iragan astean. Bideo honetan duzu ikusgai zortzigarren jardunaldiaren laburpena.
2022/01/05 - 17:36
Zabaleta eta Laso, Binakako Txapelketako lehen itzulian gehien nabarmendu diren pilotariak
2022ko Binakako ligaxkaren lehen 7 jardunaldiak jokatu ostean, Aspeko Jose Javier Zabaleta atzelaria eta Baikoko Unai Laso aurrelaria izan dira pilotari nabarmenenak.
2022/01/03 - 22:43
Urrutikoetxeak eta Arangurenek 22-18 garaitu dituzte Ezkurdia eta Tolosa
Urrutikoetxeak eta Arangurenek Binakako ligaxkako laugarren puntua bildu dute lehen itzuliari amaiera eman dion neurketan. Ezkurdia eta Tolosak, berriz, puntu bakarrarekin jarraitzen dute, eta oso zail daukate txapelketan aurrera egitea
2021/12/19 - 22:39
Lasok eta Imazek hirugarren puntua batu dute Ezkurdia eta Tolosari irabazita (13-22)
Unai Laso eta Ander Imazek erraz irabazi diete huts asko egin duten Ezkurdia eta Tolosari. Irabazleek txapelketako hirugarren puntua bildu dute. Galtzaileek, berriz, puntu bakarraekin jarraituko dute bost jardunaldi jokatu ostean.
2021/12/15 - 19:06
Ezkurdia eta Tolosa, bigarren garaipenaren bila; Lasok eta Imazek hirugarren puntua lortu nahi dute
Igandean, abenduaren 19an, Binakako Txapelketako 5. jardunaldiko partida jokatuko dute Laso-Imaz eta Ezkurdia-Tolosa bikoteek, Eibarren. Jada, neurketa horretarako materiala aukeratu dute.
2021/12/14 - 16:43
Joseba Ezkurdia: ''Puntu hau behar genuen''
Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiko azken partidan Ezkurdiak eta Tolosak irabazi egin zuten Peña II.aren eta Albisuren aurka (22-17) euren lehen puntua lortuz.
2021/12/14 - 00:40
Ezkurdiak eta Tolosak lehen garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Peña II.a eta Albisu mendean hartuta
Ezkurdiak eta Tolosak irabazi egin dute Peñña II.aren eta Albisuren aurka (22-17) jokatu duten Binakako Txapelketako laugarren jardunaldiko partida eta lehen garaipena erdietsi dute.
2021/12/09 - 18:37
Peña II.a-Albisu eta Ezkurdia-Tolosa bikoteek bolada txarrari amaiera ematea dute helburu
Astelehenean, abenduaren 13an, neurtuko dituzte indarrak Peña II.a-Albisu eta Ezkurdia-Tolosa bikoteek. Peñak eta Albisuk garaipen bakarra lortu dute hiru jardunalditan; Ezkurdiak eta Tolosak, aldiz, ez dute neurketarik irabazi.
2021/12/08 - 22:11
Irribarria eta Rezusta, nagusi Ezkurdiaren eta Tolosaren aurka
Iker Irribarriak eta Beñat Rezustak bigarren garaipena eskurtu dute Binakako Txapelketan, asteazken honetan garaipenik lortu gabe jarraitzen duten Ezkurdia-Tolosa bikotea mendean hartuta (22-11) hirugarren jardunaldiko partidan.
2021/12/02 - 16:17
Ezkurdia-Tolosa eta Irribarria-Rezusta bikoteen arteko partidarako pilotak aukeratu dituzte
Gaur amaitu dira Binakako Txapelketaren 3. jardunaldiko material aukeraketak. Bergaran, asteazkenean, hilaren 8an, Ezkurdia eta Tolosa Irribarria eta Rezustaren aurka neurtuko dira. Ezkurdia ez da material aukeraketara joan txertoa hartu behar izan duelako.
2021/11/30 - 22:13
Altuna III.a eta Martija, nagusi Ezkurdia-Tolosa bikotearen aurka
Jokin Altunak eta Julen Martijak irabazi gin dute Joseba Ezkurdiaren eta Xabier Tolosaren aurka jokatu duten Binakako Txapelketako 2. jardunaldiko partida. Altuna III.ak eta Martijak lehen garaipena erdietsi dute. Ezkurdiak eta Tolosak bitik bi galdu dituzte.
2021/11/22 - 11:29
Elezkano II.a-Zabaleta txapeldunak, lider, lehen jardunaldia jokatuta
Laso-Imaz, Peña II.a-Albisu eta Irribarria-Rezusta bikoteek bezala garaipenarekin hasi dute txapelketa.