Joseba Ezkurdia
2022/07/24 - 23:52
Irribarria eta Albisu nagusitu dira CaixaBank Masterseko 2. jardunaldiko lehen partidan
Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a bikotea mendean hartu du Irribarria eta Albisu bikoteak. 18-22 gailendu dira urdinak Etxabarriko frontoian.
2022/07/23 - 16:55
Ezkurdiak eta Mariezkurrena II.ak garaipenarekin hasi dute CaixaBank Mastersa
Hasieratik agindu zuten kantxan gorriek. Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikotea berdinduta dago sailkapen nagusian Irribarria-Albisu eta Altuna III.a - Imaz bikoteekin.
2022/07/10 - 22:57
Ezkurdia eta Martija, garaile Jakaren eta Albisuren aurka (22-14)
Ezkurdiak eta Martijak garaipena lortuta esan diote agur San Fermin Torneoari, Jakari eta Albisuri 22 eta 14 irabazi arren, ez baitute aurrera egiteko aukerarik. Jaka-Albisu bikoteak oso zail du finalera sailkatzea.
2022/07/09 - 17:20
Mariezkurrena eta Artola, nagusi Ezkurdia eta Martijaren aurka
Jon Mariezkurrena eta Iñaki Artolak San Fermin torneoko lehenengo puntua lortu dute Labrit Frontoian. Partida bikaina izan dute garaileek, Ezkurdia eta Martija 22-5 emaitzarekin gaindituz.
2022/07/07 - 18:23
2022ko sanferminetako 4 t'erdiko txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak jokatuko ditu, eta finala uztailaren 7an izango da, San Fermin egunez, Iruñeko Labrit pilotalekuan, 11:00etatik aurrera.
2022/07/07 - 17:38
Ezkurdiak irabazi du San Fermin Torneoa finalean Laso mendean hartuta
Joseba Ezkurdia da 2022ko San Fermin Torneoko txapelduna. Ezkurdiak finala irabazi dio Unai Lasori, 22-15eko emaitzarekin.
2022/07/03 - 22:58
Lasok Peñari irabazi dio eta Sanfermin Txapelketako finala jokatuko du (22-15)
Unai Lasok 22 eta 15 irabazi dio Jon Ander Peñari eta San Ferminetako lau t'erdiko finala jokatuko du Joseba Ezkurdiaren kontra. Hona hemen partidaren laburpena.
2022/07/02 - 17:25
Ezkurdia Sanferminetako txapelketako finalera sailkatu da Etxeberriari irabazi ostean
Aspe enpresako finalerdian, Joseba Ezkurdiak 22-16 irabazi dio Peio Etxeberriari eta utzailaren 7an Iruñean jokatuko den finalerako txartela eskuratu du. Beste finalista Laso eta Peña II.aren arteko finalerditik aterako da.
2022/07/01 - 17:47
Ezkurdia vs Etxeberria gaur, 22:00etan, ETB1en
Gaur Sanferminetako txapelketako finalerdiak jokatuko dira. Baiko enpresaren adarrean, Laso eta Artola neurtuko dira. Aspe enpresaren adarrean, Joseba Ezkurdia eta Peio Etxeberria lehiatuko dira. 22:00tan, ETB1ek eskainiko du partida zuzenean.
2022/06/28 - 18:43
Sei bikote lehian CaixaBank Mastersean
CaixaBank Mastersa uztailaren 15ean hasiko da Balmasedan eta finala urriaren 2an jokatuko da Nafarroa Arenan. Laso-Martija, Altuna III.a-Imaz, Urrutikoetxea-Rezusta, Jaka-Zabaleta, Irribarria-Albisu eta Ezkurdia-Mariezkurrena II.a bikoteek parte hartuko dute.
2022/06/25 - 23:03
Ezkurdia, Sanfermin Txapelketako finalerdietara Elezkano II.a garaituta
4 t'erdiko San fermin Txapelketaren barruan, Ezkurdiak 22-8 irabazi dio Elezkano II.ari Aspe enpresako kanporaketako final-laurdenetan. Hortaz, Arbizukoak Altuna eta Peio Etxeberriaren arteko partidako garailearen aurka lehiatuko da.
2022/06/12 - 22:33
Oizek 3-0 gainditu du Ganekogorta Bizkaia Torneoan
Oiz taldea Ganekogortari nagusitu zaio Matienako frontoian jokatu dituzten Bizkaia Torneoko hiru partiduetan. Lau terdian, binaka eta buruz buru.
2022/06/11 - 15:53
Elezkanok eta P.Etxeberriak aurrera egin dute Sanferminetako Txapelketako kanporaketan
Aspe enpresako kanporaketan, Elezkanok eta Etxeberriak aurrera egin dute Dario eta Irribarriari irabazita, hurrenez hurren. San Fermin txapelketako final-laurdenetan, Elezkano Ezkurdiaren aurka arituko da, eta Peio Etxeberria Altunarekin neurtuko da.
2022/05/29 - 23:38
Nafarren festa latza Nafarroa Arenan
Nafarroa Arenako harmailetan giro paregabea bizi izan da bertan jokatzen zen lehendabiziko Buruz Burukoan. Ezkurdiaren zaleek zein Lasoren zaleek giro bikaina jarri dute finalean
2022/05/29 - 22:50
Lasok nagusitasunez irabazi dio finala Ezkurdiari (22-7)
Unai Laso Baikoko pilotaria 7 eta 22 gailendu zaio Joseba Ezkurdiari Nafarroa Arenan jokatu den Buruz Buruko finalean. Bizkarreta-Gerendiaingo aurrelariak ez dio aukerarik eman Arbizukoari.
2022/05/29 - 22:30
Ezkurdiaren eta Lasoren arteko Buruz Buruko finaleko tantorik onena
5 eta 14koa izan da Unai Lasok Joseba Ezkurdiari irabazi dion Buruz Buruko finaleko tantorik onena. Laso 7 eta 22 gailendu da azkenean.
2022/05/29 - 22:10
Joseba Ezkurdia: ''Ezinean ibili naiz, kolpea hartuta noa etxera''
Arbizuko pilotariak 7 eta 22 galdu du Unai Lasoren aurka jokatutako Buruz Buruko finala.
2022/05/29 - 22:09
2022ko Buruz Burukoaren sari banaketa ekitaldia
Horrela jaso dituzte 2022ko Buruz Buurko txapelketako pilotari onenek euren sariak lepo beteta zegoen Nafarroa Arena pilotalekuan.
2022/05/29 - 21:35
Hau izan da Buruz Buruko finaleko azken tantoa
Unai Laso Buruz Buruko txapeldun berria bilakatu da tanto honekin. Finala 22-7 irabazio dio Joseba Ezkurdiari.
2022/05/29 - 17:35
Ezkurdiaren eta Lasoren jarraitzaileak, prest eta gogotsu finalerako
Ezkurdiaren eta Lasoren jarraitzaileak Nabarreria plaza hautatu dute Buruz Buruko finalaren aurreko hitzordua egiteko, eta giro ezin hobean dabiltza.