José Luis Mendilibar
2019/11/01 - 11:46
'Partida zaila izan arren, oso lan ona egin dugu'
Jose Luis Mendilibarrek, Eibarko entrenatzaileak, prentsaurrekoan adierazi duenez, Vila-realen aurkako partidan sentsazio oso onak izan ditu taldeak eta garaipena eskuratuz are eta hobeak.
2019/10/30 - 16:34
Mendilibar: 'Justu xamar gaude'
Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak sentsazio onak izan behar dituztela esan du. Vila-real hartuko dute ostegunean Ipuruako futbol-zelaian.
2019/10/25 - 21:48
Etxetik kanpo irabazi nahi du Eibarrek
Ipuruatik urruti jokoan izandako 15 puntuetatik hiru besterik ez dituzte eskuratu orain arte armaginek.
2019/10/19 - 17:18
Mendilibar: 'Barça ondo egon da, eta gu ez. Beldurra sartu zaigu hasieratik'
Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak, talde armaginak Bartzelonaren aurka jaso duen porrotaren (3-0) analisia egin du.
2019/10/18 - 21:19
Eibarrek lehen aldiz irabazi nahi dio Bartzelonari
Bien artean jokatu dituzten aurreko bost neurketetan armaginek lau aldiz galdu dute (0-2, 0-4, 0-4 eta 0-2) eta behin berdindu (2-2).
2019/10/05 - 14:30
'Lehen zatian ondo aritu gara, bigarrenean, berriz, Betis izan da nagusi'
Eibarrek berdinketa erdietsi du Villamarinen Betisen aurka Ligako zortzigarren jardunaldi honetan, eta Mendilibarren hitzetan, gorabeheratsua izan da partida eta lortutako puntua eskertzekoa da.
2019/10/05 - 01:05
Eibarrek berdindu egin du Villamarinen eta lau partida daramatza galdu gabe (1-1)
Orellanak lehen zatian penaltiz sartutako golak aurretik jarri ditu armaginak, baina Lorenek berdinketa ezarri du markagailuan bigarren zatian.
2019/09/29 - 19:04
Mendilibar: 'Merezita irabazi dugula uste dut'
Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak, armaginek Celtaren aurka lortutako garaipenaren (2-0) analisia egin du.
2019/09/21 - 20:24
Mendilibar: 'Partida irekia izan da, kontrolik gabekoa, eta berdinduta amaitu da'
Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak, armaginek Levanteren aurka lortu duten berdinketaren (0-0) analisia egin du ETBrentzat.
2019/09/20 - 19:48
Mendilibar: 'Gol bat baino gehiago egin beharko dugu partida irabazteko'
Eibarrek Levanteren aurka jokatuko du larunbatean, 16:00etatik aurrera. Armaginek ez dute oraindik garaipenik lortu.
2019/09/15 - 16:57
Mendilibar: 'Kolpe handia jaso dugu, jokaldi batek dena aldatu du'
Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak, talde armaginak Espanyolen aurka jasotako porrotaren (1-2) analisia egin du.
2019/09/01 - 23:39
Mendilibar: 'Atleticoren lehen golak min handia egin digu'
Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak ETBrekin hitz egin du, talde armaginak Atletico Madrilen aurka jaso duen porrotaren analisia egiteko.
2019/08/31 - 15:50
Eibarrek ligako bere lehen garaipena bilatuko du Atletico Madrilen aurka
Armaginek beti puntuak eskuratu duten Wanda Metropolitano zelaian jokatuko dute: binakako berdinketa 2017/18an eta banakakoa 2018/19an.
2019/08/24 - 22:01
Mendilibar: 'Ez dugu ondo jokatu eta puntua ontzat eman behar da'
Jose Luis Mendilibar Eibar taldeko entrenatzaileak, armaginek Osasunaren aurka (0-0) erdietsi duten berdinketaren analisia egin du.
2019/08/23 - 16:59
Mendilibar: 'Ilusioarekin daude eta oso partida zaila izango da'
Eibarrek Osasunaren aurka neurtuko ditu indarrak larunbatean, Santander Ligako bigarren jardunaldian.
2019/08/21 - 16:57
Bideoa: Mallorca – Eibar (2-1) partidaren laburpena
Dani Rodriguezek aurretik jarri du Mallorca 4. minutuan, Oliveirak banakoa egin du (57. min) eta 2 eta 1ekoa Oliveirak berak egin du bere atean (74. min). Hona hemen partida laburbiltzen duen bideoa:
2019/08/18 - 00:11
Eibar galtzaile atera da Mallorcatik (2-1)
Dani Rodriguezek aurretik jarri du Mallorca 4. minutuan, Oliveirak banakoa egin du 57.ean eta 2 eta 1ekoa Oliveirak berak egin du 74.ean.
2019/08/16 - 16:14
Jose Luis Mendilibar: 'Ondo iristen gara Liga hasierara'
Eibarrek Mallorca igo berriaren aurka jokatuko du larunbatean, 20:00etan. Lehen hiru jardunaldiak etxetik kanpoo jokatuko dituzte armaginek.
2019/08/09 - 18:26
Jose Luis Mendilibar: 'Denboraldi-aurreko partidak gauzak konpontzeko izaten dira'
Eibarreko entrenatzaileak denboraldi-aurreko partiden inguruan hitz egin du, prentsaurrekoan. Haren aburuz, partida hauen emaitzek ez dute garrantzia handirik.
2019/07/10 - 17:09
Eibarrek denboraldi-aurreko lehen lansaioa egin du
Talde armagina 2019-2020 denboraldia prestatzen hasi da. Denboraldi-aurreko lehen entrenamendua egin dute jokalari armaginek, Atxabalpen.