Jose Javier Zabaleta
2024/01/05 - 21:35
Etxeberriak eta Zabaletak seigarren puntua lortu dute (15-22)
Ezkurdia eta Tolosa gainditu dituzte Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidan.
2024/01/05 - 10:57
Inork ez ditu Altunak baino partida gehiago jokatu eta irabazi 2023an
Jokin Altuna eta Joseba Ezkurdia dira partidarik gehien jokatu dituzten pilotariak; amezketarrak, aldiz, garaipen kopururik altuena du, ehunekotan.
2023/12/31 - 20:39
Artolak eta Imazek hirugarren garaipena lortu dute (22-21)
Peio Etxeberriari eta Jose Javier Zabaletari gailendu zaizkie Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatutako partidan.
2023/12/30 - 15:19
Zabalak eta Zabaletak 17 eta 22 irabazi diote Peña II-Albisu bikoteari
Zabalak Peio Etxeberria ordezkatu du Binakako Txapelketako 6. jardunaldiko partidan, eta garaipena beraganatu du Zabaletarekin batera. 17-22 hartu dituzte mendean Peña II.a eta Albisu.
2023/12/30 - 14:43
Peio Etxeberriak igandeko Binakako Txapelketako partida jokatzea erabaki du
Binakako Txapelketan berragertuko da Peio Etxeberria, 5. jardunaldian min hartu eta 6.ean baja izan ostean. Igandean, abenduaren 31n, Zabaletarekin osatuko du bikotea. Artola eta Imaz izango dituzte aurkari Tolosako Beotibarren.
2023/12/30 - 00:42
Zabala eta Zabaleta nagusitu dira Peña eta Albisuren aurkako lehia estuan (17-22)
Zabalak partida oso ona egin du Zabaletarekin, Peio Etxeberria lesionatua ordezkatuz, eta Aspeko bikotea izan da nagusi, nahiz eta Peña eta Albisu azkenera arte borrokatu diren.
2023/12/23 - 21:35
Etxeberria-Zabaleta garaile (20-22), Jaka-Mariezkurrenaren aurka
Bi bikoteak berdinduta dira sailkapeneko buruan, launa garaipenekin, bosgarren jardunaldia jokatuta.
2023/12/23 - 20:59
Peio Etxeberriak atzamarrean min hartu duen jokaldia
Nafarrak bi aldiz joan behar izan du aldageletara, baina azkenean partida amaitu du, eta baita irabazi ere, Jose Javier Zabaletarekin batera. Datozen egunetan aztertuko dute lesioa zenbaterainokoa den.
2023/12/20 - 16:19
Elordi-Rezusta eta Peña-Albisu bikoteak gustura, larunbaterako materialarekin
Eskuz binakako txapelketako bosgarren jardunaldiko partidarako materiala aukeratu dute asteazken goizean bi bikoteek Bilbon. Pozik daude hautatutako pilotekin.
2023/12/17 - 22:26
P. Etxeberriak eta Zabaletak irabazi eta Elordi eta Rezustaren bolada ona eten dute (22-12)
Binakako Txapelketako sailkapeneko goiko postuetan sartzeko lehian, Etxeberriak eta Zabaletak euren nagusitasuna erakutsi dute eta garaipena lortu dute Eibarren.
2023/12/09 - 21:45
Bigarren garaipena Etxeberria-Zabaleta bikotearentzat; Lasok eta Arangurenek irabazi barik segitzen dute
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak 13 eta 22 irabazi diote Unai Laso-Aitor Aranguren bikoteari Binakako Txapelketako 3. jardunaldiko partida.
2023/12/02 - 21:32
Etxeberria-Zabaleta bikoteak lehen puntua poltsikoratu du, Elezkano II.ari eta Martijari 9-22 irabazita
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak estreinako puntua bereganatu dute Binakako Txapelketan, 2. jardunaldian mendean hartu baitituzte Danel Elezkano eta Julen Martija (9-22).
2023/11/25 - 17:32
Ezkurdia-Tolosa bikoteak garaipena bereganatu du Etxeberriaren eta Zabaletaren kontra, Binakako lehen partidan
Joseba Ezkurdiak eta Xabier Tolosak mendean hartu dituzte Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta 2023ko Binakako Txapelketako estreinako neurketan. Hala, lehen puntua poltsikoratu dute txapelketan.
2023/11/25 - 00:44
Ezkurdiak eta Tolosak indartsu ekin diote Binakakoari, Etxeberria eta Zabaleta mendean hartuta (22-11)
Joseba Ezkurdia eta Xabier Tolosa nagusi izan dira eta erakustaldia eman dute Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta mendean hartzeko. Hau izan da partidako azken tantoa.
2023/11/24 - 12:12
Ezkurdia-Tolosa vs Etxeberria-Zabaleta norgehiagoka, ETB1-en eta eitb.eus-en zuzenean
Azkoitiko Gurea pilotalekuan hasiko da Binakako Txapelketa, ostiral honetan, hilak 24. Ezkurdia-Tolosa eta Etxeberria-Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka zuzenean eskainiko da ETB1-en eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.
2023/11/21 - 13:00
Azkoitian hasiko da 2024ko Binakako Txapelketa, ostiralean
Finala martxoaren 31n jokatuko dute, Iruñean, Nafarroa Arenan. Aurreko urtean parte hartu zuten pilotariei erreparatuta, aldaketa bakarra da Baikok Iñaki Artola hautatu duela, Mikel Urrutikoetxearen ordez. Jokin Altuna eta Unai Laso ez dira aurreneko partidetan izango.
2023/10/01 - 21:51
2023ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 21eko asteburuan hasi zen, eta urriaren 1ean amaituko da, finala Iruñean jokatuta.
2023/09/24 - 22:57
Ezkurdia eta Rezusta, San Mateo Torneoko irabazleak
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2023ko San Mateo Torneoa, Adarraga pilotalekuan jokatutako finalean Javier Zabala eta Jose Javier Zabaleta mendean hartuta 22-16ko emaitzarekin.
2023/09/23 - 16:30
Zabalak eta Zabaletak San Mateo Torneoko finala jokatuko dute (22-13)
Altuna III.a eta Martija mendean hartu dituzte Adarraga pilotalekuan jokatutako partidan, Zabaletak erakustaldia emanda.
2023/09/17 - 23:02
Zabala eta Zabaletak Larrazabal eta Imaz menderatu dituzte San Mateo Torneoan (22-14)
Zabalak eta Zabaletak lehen puntua lortu dute San Mateo Torneoan. 22-14 irabazi diete Larrazabal eta Imazi, lehen zati parekatua izan duen partida batean.