Jonathan Castroviejo
2018/07/03 - 21:04
Castroviejo: 'Quintana eta Porte izango dira Froomeren aurkari nagusiak'
Jonathan Castroviejo Tourrerantz abiatu da astearte honetan eta ETBrekin hitz egin du. Bere helburuez eta lasterketako etapa garrantzitsuenez hitz egin digu.
2018/07/03 - 16:15
Castroviejo, Froomerekin batera Sky taldearen zortzikoan
Jonathan Castroviejo Frantziako Tourrean ariko da Sky taldearekin. Taldea osatuko dute, Chris Froome, Bernal, Kwiatkowski, Moscon, Poels, Rowe eta Geraint Thomas txirrindulariek.
2018/06/23 - 13:39
Jonathan Castroviejok laugarren aldiz irabazi du Espainiako Txapelketaren erlojupekoa
Skyko txirrindulari bizkaitarrak urrezko domina lortu du Castellon; Gorka eta Ion Izagirrek zilarrezkoa eta brontzezkoa eskuratu dute. Movistarreko Eider Merinok ere zilarrezko domina irabazi du.
2018/06/20 - 14:43
Espainiako Txapelketak, Castellon
Ostiralean egingo dira lehen probak, eta igandean amaituko dira, iraupen probarekin.
2018/06/06 - 21:04
Sky gailendu da taldekako erlojupekoan eta Kwiatkowski lider da berriro
Poloniarraren taldekidea den Jonathan Castroviejo bizkaitarra hirugarren dago sailkapenean, 9 segundoko atzerapenarekin.
2018/05/03 - 17:40
Richmondeko Munduko Txapelketa, martxan
Xabier Sansebastian eta Imanol Estevez (23 urte azpiko mailan), Ane Santesteban emakumezkoetan eta Romain Sicard, Imanol Erviti, Ion Izagirre eta Jonathan Castroviejo, euskal txirrindulariak.
2018/05/03 - 11:49
Castroviejo: 'Pena izan da brontzezko dominatik 4 segundora geratzea'
Jonathan Castroviejo laugarren izan da Rio 2016ko txirrindularitzako erlojupekoan. Brotzezko dominatik lau segundora geratu da. Pena du bizkaitarrak, baina pozik azaldu da egindako lanarekin.
2018/05/03 - 11:49
Castroviejok brontzezko domina lortu du
Jonathan Castroviejok brontzezko domina kolkoratzea lortu du erlojupekoko munduko txapelketan. Urrea Tony Martinek eraman du eta zilarra Kiryenkak.
2018/05/02 - 17:28
Castroviejo eta Izagirre, urrea eta zilarra erlojupekoan
Bizkaitarra jaun eta jabe izan da 45, 5 kilometroko zirkuituan, Luis Leon Sanchez harrapatu eta aurreratu du azken zatian. 2013an ere Espainiako txapeldun izan zen.
2018/05/02 - 17:28
Rohan Dennis da lehen liderra; eta Jonathan Castroviejo, seigarren
Australiarra 15 minutu baino gutxiago egin duen txirrindulari bakarra izan da (14:56). Tony Martin bigarren izan da, eta Fabian Cancellara hirugarren.
2018/05/02 - 17:28
Izagirre anaiak, Castroviejo eta Erviti, Munduko Txapelketaren bidean
Espainiako hautatzaileak Richmonden (AEB) jokatuko den Munduko Txapelketarako eman duen lehen zerrendan daude Ormaiztegiko bi anaiak, getxoztarra eta iruindarra.
2018/05/02 - 17:28
Jon Izagirre, Erviti eta Castroviejo Richmonden izango dira
Purito Rodríguez eta Alejandro Valverde Espainiako selekzioaren buruak izango dira. Gorka Izagirre Javier Minguez hautazaileak baztertutakoen artean dago.
2018/05/02 - 17:28
Castroviejo, prest erlojupekoari aurre egiteko
Tony Martin, egungo mundu txapelduna, izango da azkena irteera hartzen, (20.43). Castroviejo getxotarra bederatzi minutu lehenago aterako da.
2018/05/02 - 17:28
Castroviejo domina lortzetik 3 segundora geratu da; Kiryienkak, urrea
Bielorrusiako txirrindularia da munduko txapeldun berria erlojupekoan, Adriano Maloriri borroka estua irabazita. Getxokoak ezin izan du Jerome Coppelekin, eta harek eraman du brontzea.
2018/05/02 - 17:20
Castroviejo Suitzako Itzulian bueltatuko da
Getxotarrari ebakuntza egin zioten ezkerreko kubituan duela lau hilabete eta prest da berriro ere lehiatzeko.
2018/05/02 - 17:20
Gaur, erlojupekoa Castroviejorekin
Valverde, Contador eta Purito larunbateko lasterketan lehiatuko dira. Jonathan Castroviejo, lesioa gaindituta, lasterketa berriro irabazten saiatuko da.
2018/05/02 - 17:20
Jonathan Castroviejo, Europako txapeldun erlojuaren kontra
Movistar taldeko txirrindulariak 30 segundo atera dizkio Campenaerts belgikarrari eta 39 Moser italiarrari.
2018/05/02 - 17:20
Omar Fraile, Castroviejo eta Imanol Erviti, Qatarrera
Hiru txirrindulariek hartuko dute parte Qatarreko Munduko Txapelketan. Alejandro Valverde ez da bertan izango.
2018/05/02 - 17:20
Castroviejo, dominaren bila
Movistar taldeko bi euskal txirrindulariak, Castroviejok eta Ervitik, gaur lehiatuko dira banakako erlojupekoan. 40 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre.
2018/05/02 - 17:20
Jonathan Castroviejok brontzezko domina lortu du
Tony Martinek erdietsi du urrea eta Kiryenkak zilarra; Imanol Ervitik 48:28ko denbora egin du, 37. postuan.