Jon Rahm
2022/10/09 - 20:35
Jon Rahmek Espainiako Irekia irabazi du
Barrikakoak 62 kolpeko itzuli bikaina sinatu du azken jardunaldian eta, orotara, parraren azpitik 25 kolpeko txartelarekin eskuratu du bere kirol ibilbideko 16. garaipena.
2022/10/08 - 21:09
Jon Rahm, lider Espainiako Irekian jardunaldi baten faltan
Hiru jardunaldiren ostean, Barrikakoa da liderra 65 kolperekin (sei parraz azpitik), Min Woo Lee australiarraren aurretik.
2022/09/12 - 14:13
Jon Rahm bigarren izan da Wentworthen, Lowry irabazlearengandik kolpe bakarrera
Azken itzuli ikusgarri batek garaipenaren lehian egotera eraman zuen. Adrian Otaegui donostiarrak, berriz, hamahirugarren amaitu zuen.
2022/08/22 - 14:42
Rahm, zortzigarren Patrick Cantlayk irabazi duen BMW Championship txapelketan
Barrikakoak FedExCupeko 11. postuan ekingo dio asteburu honetan jokatuko den Tour Championship txapelketan, hau da, parraz azpitik 3 kolperekin hasiko da lehiatzen, Scottie Schefflerrengandik zazpi kolpera, alegia.
2022/07/18 - 14:28
Cameron Smith australiarrak irabazi du Erresuma Batuko Irekiaren 150. edizioa
Jon Rahm bizkaitarrak hogeita hamalaugarren postuan bukatu zuen (-7), goiko postuetatik urrun.
2022/06/20 - 12:36
Matt Fitzpatrickek Estatu Batuetako Irekia irabazi du, eta Rahm hamabigarren geratu da
Barrikakoak, 2021ean txapeldun izan zenak, 74 kolpetan amaitu zuen bere txanda, lau pare gainean, eta hamabigarren postuan geratu zen.
2022/06/15 - 00:03
Rahm: ''Onenen aurka jokatu nahi dut ehunka urtetan erabili den formatuan, ez dut diruagatik jokatzen''
Jon Rahm euskal golf jokalariak tinko eusten dio PGA Tourrean jokatzen jarraitzeko duen ideiari. Arabia Saudik sortu duen Liga berriarekin kritiko azaldu da. Arabia Saudik babestutako Ligako txapelketetan diru gehiago ordaintzen zaie jokalariei.
2022/06/06 - 16:03
Rahm, Memorial torneoko hamargarrena, eta Ciganda, hogeita zortzigarren Estatu Batuetako Irekian
Barrikako jokalariak -4ko emaitzarekin bukatu zuen. Iruindarrak, aldiz, +5ekin itxi zuen bere parte-hartzea.
2022/05/23 - 19:05
Justin Thomasek bere bigarren PGA Championship Txapelketa irabazi du
Jon Rahmek bere lau itzulietako onenarekin amaitu du: 68 kolpe (2 parraren azpitik).
2022/05/18 - 00:33
Rahm, gogotsu PGA Championship txapelketari ekiteko
Jon Rahmek aste honetan jokatuko den PGA Championship txapelketa irabazi nahi du. Denboraldiko bigarren txapelketa handia da. Barrikakoa (Bizkaia) baikor azaldu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/05/02 - 17:34
315 egun geroago, Rahmek berriz irabazi du
Mexikoko irekian lider jarri zen lehen jardunaldiean eta ez du lehen postua utzi. Nagusitasun osoz gainera, lau jardunaldietan lehen tokian izan da Barrikako golflaria. PGAn eskuratu duen bere zazpigarren garaipena da.
2022/05/02 - 14:26
Jon Rahm: ''Garaipen honek konfiantza ematen dit hurrengo txapelketetarako''
Jon Rahmek Mexikoko Irekia irabazi du igande honetan, PGA Tour lehiaketan lortu duen zazpigarren garaipena. Garaipen honekin, Rahmek munduko sailkapeneko bigarren postua sendotu du.
2022/05/02 - 02:13
Jon Rahm, garaile Mexikoko Irekian
Golf-jokalari bizkaitarrak 17 kolpe egin ditu guztira parraren azpitik, bigarren gelditu diren Tony Finau, Brandon Wu eta Kurt Kitayama estatubatuarrek baino bat gutxiago.
2022/04/30 - 13:23
Jon Rahm lider da Mexikoko Irekian bi txanda jokatuta
Bigarren ibilbidean hiru 'bogey' eta bost 'birdie' egin ditu bizkaitarrak.
2022/04/11 - 16:29
Scheffler, Augustako Masterseko irabazlea; Rahmek 27. postuan amaitu du
Scottie Schefflerrek bere lehen 'majorra' irabazi eta jaka orlegia jantzi du. Estatubatuarrak munduko sailkapeneko lehen postua sendotu du. Jon Rahm 27. izan da.
2022/04/05 - 22:07
Rahm: ''Ez dit ardura probabilitateek adierazten dutenak, nire buruan faboritoa naizela pentsatzen dut''
Jon Rahmek baikor ekingo dio Augustako Mastersari. Beste jokalariek egiten dutena ez duela begiratzen adierazi du. (Ingelesez egindako adierazpenak gaztelaniaz bikoiztuta)
2022/03/28 - 13:40
Schefflerrek lehen postua kendu dio Jon Rahmi
Jokatutako azken bost txapelketatik hiru irabazi ditu estatubatuarrak; Barrikakoak 36 aste eman ditu zerrendako buruan.
2022/03/26 - 20:03
Jon Rahm kanporatu egin du Koepkak, WGC-Match Playko final-zortzirenetan
Bi jokalariek berdinduta amaitu dute 18 zuloetako ibilbidea eta kanporaketa zulo gehigarri bat jokatuta erabaki behar izan dute.
2022/03/15 - 11:55
Cameron Smithek irabazi du The Players txapelketa
Australiarraren bosgarren titulua da PGA Tourrean. Jon Rahmek ez du txapelketa ona egin eta 55. postuan amaitu du.
2022/02/21 - 12:23
Jon Rahmek lehen postuan jarraitzen du; Collin Morikawa, geroz eta gertuago
The Genesis Invitational txapelketan bigarren geratu da estatubatuarra, eta Barrikakoa, 21. Joaquin Niemannek irabazi du.