Jon Rahm
2019/10/13 - 16:25
Rahm: 'Egin dudan urtea ona izan da, harro nago'
Jon Rahm euskal golf-jokalariak balantzea egin du 2019an izan dituen lorpenen inguruan. Pozik azaldu da aurten lortu duenarekin.
2019/10/07 - 00:10
Rahmek Espainiako Irekia irabazi du
Jon Rahm euskal golf-jokalariak 2019ko Espainiako Irekia irabazi eta txapelketa honetan iaz lortutako titulua defendatzea lortu du.
2019/10/03 - 22:48
Jon Rahm, lidertzatik hiru kolpera
Bizkaitarra gustura dago txapelketako lehen jardunaldian erakutsi duen jokoarekin. Jon Ander Gorospe berarekin batera izan da Espainiako Openean.
2019/10/02 - 15:12
Jon Rahn: 'Zaletasun bat baino gehiago, erlijio bat da Athletic'
Talde zuri-gorriko jarraitzailea eta Aritz Adurizen laguna da, nahiz eta AEBn bizi.
2019/10/01 - 18:40
Rahm: 'Zaila izango da titulua defendatzea, orain arte ez baitut inoiz hori lortu'
Jon Rahm euskal golflariak Espainiako Irekia irabazi zuen iaz, eta 2019ko ediziorako dituen helburuez hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2019/10/01 - 18:28
Rahm, protagonista 2019ko Espainiako Irekiaren aurkezpenean
2019ko Espainiako Irekiko aurkezpena Wanda Metropolitano estadioan egin da. Jon Rahmek iaz lortutako titulua defendatuko du. Ez da ohiko zelaian jokatuko, Club de Campon baizik.
2019/09/24 - 13:24
Jon Rahm eta Carlota Ciganda, Tokio 2020rako 'txartelarekin'
Gizonezkoen behin betiko zerrenda ekainaren 22ko rankingarekin itxiko da eta emakumezkoena hilaren 29koarekin.
2019/09/23 - 19:44
Rahm, bigarren BMW PGA Championshipean eta bosgarren munduko sailkapenean
Jon Rahm euskal golf jokalariak bigarren postuan amaitu du Europako Zirkuituari dagokion txapelketa hau. Danny Willett izan da irabazlea.
2019/08/19 - 18:36
Jon Rahm 6. postuan da munduko sailkapenean
Justin Thomasek irabazi du BMW Championship torneo eta FedEx Cupeko sailkapeneko lehen postua eskuratu du. Jon Rahm, aldiz, bosgarren izan da eta munduko sailkapeneko seigarren postuan kokatu da. Originala: Gazteleraz.
2019/08/12 - 18:35
Jon Rahmek esku-eskura izan du New Jerseyko garaipena
Barrikako golflaria hirugarren izan zen FedEx Kopako amaierako fasean. Laugarren zuloaren faltan bi kolpeko aldea zuen bigarrenarekiko. Azkenean, Patrick Reed izan zen garaile.
2019/08/12 - 14:29
Jon Rahm hirugarren sailkatu da eta munduko sailkapeneko top 5ean sartu da
Barrikako golflariak ezin izan du garaipena lortu, nahiz eta bi kolpeko margena izatera heldu den. Horrela, Rahm munduko sailkapeneko top 5ean sartu da.
2019/07/07 - 22:46
Jon Rahmek Irlandako Irekia eskuratu du bigarrenez
Jon Rahm golflari bizkaitarrak Irlandako irekia irabazi du bigarren aldiz, Zirkuitu Europarrari dagokion torneoa. Barrikarrak parraz azpitik zortzi kolpe egin ditu azken jardunaldian.
2019/06/30 - 20:25
Jon Rahmek bigarren egin du Valderraman
Barrikakoak beste lau jokalarirekin partekatu du bigarren postu hori, Bezuidenhout irabazleak baino sei kolpe gehiago eginda.
2019/04/29 - 21:58
Rahm, txapeldun Zurich Classic txapelketan
Jon Rahmek, Ryan Palmerrekin bikotea osatuta irabazi du New Orleanseko Zurich Classica. Bizkaitarrak, PGA Tour zirkuituan lortzen duen hirugarren titulua erdietsi du.
2019/04/29 - 18:05
Jon Rahmek PGA Tourreko bere hirugarren garaipena erdietsi du
Euskal golflariak New Orleanseko Zurich Classic txapelketa irabazi du, Ryan Palmer estatubatuarrarekin bikotea osatuta.
2019/04/14 - 22:56
Tiger Woodsek irabazi du Augustako Mastersa eta Rahm bederatzigarren izan da
Woodsek hamaika urte geroago irabazi du 'major' bat. Jon Rahmek joko ona eskaini du azken egunean, baina larunbateko egun txarrak ez dio utzi jaka berdea lortzeko borrokan egoten.
2019/04/01 - 23:40
Rahm postu bat jaitsi da munduko sailkapenean; Cigandak eutsi egin dio bereari
Barrikarra bederatzigarrena da une honetan; ultzamarrak, aldiz, hamargarren tokian jarraitzen du.
2019/03/25 - 21:59
Ciganda eta Rahm, munduko lehen hamar onenen artean
Golf-jokalari nafarra lehen aldiz sartu da Top 10ean; bizkaitarra, berriz, zortzigarren tokira igo da.
2019/03/18 - 20:42
Rahmek McIlroy irabazlearengandik bost kolpera amaitu zuen The Players
Barrikako golf-jokalariak sailkapeneko lehen postuan ekin zion azken jardunaldiari, baina hamabigarren amaitu zuen, zelaiko parra baino lau kolpe gehiago behar izan ostean.
2019/02/04 - 20:05
Rahmek seigarrenez jarraian amaitu du lehen hamar sailkatuen artean
Jon Rahm hamargarren izan zen Waste Management Phoenix Open txapelketan, Fowler izan zen irabazlea. Bizkaitarra, seigarren da munduko sailkapenean.