Jokin Altuna
2024/08/18 - 23:02
Altunak eta Iztuetak 22-19 menderatu dituzte Laso eta Tolosa
Partidu gogorra jokatu dute, bereziki atzelariek. Izan ere, 100 pilotakadara iritsi diren hainbat tanto izan dira. Hala, gorriek Caixabank Masterseko laugarren garaipena lortu dute.
2024/08/16 - 17:09
Jokin Altuna: ''Urtea ikaragarri doa, disfrutatzen ari naiz''
Amezketako pilotariak udan jokatutako hiru torneoak irabazi ditu. Aurretik, Buruz Buruko txapela irabazi zuen eta Binakakoan txapeldunorde izan zen.
2024/08/08 - 23:27
Jokin Altunak eta Beñat Rezustak irabazi dute 2024ko Andre Maria Zuriaren Torneoa
Ostegunean jokatutako finalean, Altuna III.ak eta Rezustak Iñaki Artola eta Ander Imaz hartu dituzte mendean, 22-13. Gorriak gehiago izan dira, eta garaipen argia eskuratu dute.
2024/08/07 - 00:14
Jokin Altuna eta Beñat Rezusta Andre Maria Zuriaren Torneoko finalerako sailkatu dira
Altuna III.ak eta Rezustak, asteartean, txapelketako bigarren finalerdian, Javier Zabala eta Julen Martija menderatu dituzte, 22-15. Partidako lehen zatia parekatua izan bada ere, bigarrenean Altuna eta Rezusta argi nagusitu dira. Finala ostegunean jokatuko dute, eta EITBk zuzenean emango du.
2024/07/29 - 18:19
Artola eta Altuna Donostia Hiria Torneoaren aurrean: ''Txapelketa berezia da''
Astelehen goizean egindako aurkezpenean, Donostia Hiria Torneoan parte hartuko duten Iñaki Artolak eta Jokin Altunak "txapelketa berezia" izango dela aipatu dute.
2024/07/29 - 17:13
2024ko Donostia Hiria Torneoa abuztuaren 26tik 30era jokatuko dute
Astelehen goizean egindako aurkezpenean azaldutakoaren arabera, Atano III.a pilotalekuan izango da, bi finalerdi eta azken finalarekin.
2024/07/25 - 23:06
Altunak eta Iztuetak aise hartu dituzte mendean Zabala eta Imaz (22-11)
Caixabank Masterreko bigarren jardunaldian, 22 eta 11 nagusitu dira. Bitik bi irabazita, lidertzan sendotu dira amezketarra eta tolosarra.
2024/07/23 - 18:09
Bilboko Aste Nagusia Pilota Torneoa aurkeztu dute
Abuztuaren 22tik 25era, Aste Nagusiko Pilota Torneoa hartuko du Bilbok. Finalaurrekoak abuztuaren 22an eta 23an jokatuko dituzte; finala, berriz, abuztuaren 25ean. Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte.
2024/07/23 - 16:07
Bilboko Aste Nagusiko Torneoa, abuztuaren 22tik 25era
Altuna III.a-Martija, Elordi-Zabaleta, Urrutikoetxea-Mariezkurrena II.a eta Laso-Imaz bikoteek hartuko dute parte. Finala abuztuaren 5ean izango da, Bizkaia Frontoian.
2024/07/20 - 14:24
Altuna-Iztueta bikoteak Jaka eta Martija garaitu ditu 22-11, CaixaBank Masterseko lehen puntua eskuratzeko
Laudioko frontoian jokatutako partidan, Altuna III.a eta Iztueta nagusi izan dira, eta CaixaBank Masters txapelketako lehen puntua lortu dute. Gorriek 22-11 hartu dituzte mendean urdinak.
2024/07/14 - 22:15
Jon Mariezkurrena, haserre bizian San Fermin Torneoko finalean epaileak atxikia adierazi diolako
Peña II-Mariezkurrena II bikoteak San Fermin Torneoko finala galdu du Altuna III.aren eta Martijaren aurka (22-19). Partida 21-19 zihoanean, epaileak atxikia adierazi dio Mariezkurrenari; ondorioz, erabakiak garaipena eman die aurkariei, eta Berriozarkoa haserre bizian ikusi dugu.
2024/07/10 - 12:02
Jakak eta Albisuk 22-20 hartu dituzte mendean Altuna III.a eta Martija, baina lehiatik at geratu dira
Partida gogorra jokatu dute bi bikoteek San Fermin Torneoan, baina urdinak izan dira nagusi amaieran. Hala ere, tanteoak finalerako sailkatzeko aukerarik gabe utzi ditu.
2024/07/07 - 17:08
2024ko Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Enpresa bakoitzak bere kanporaketak izango ditu, eta finala uztailaren 7an jokatuko da, San Fermin egunean, Navarra Arena pilotalekuan.
2024/07/07 - 16:51
Altunak laugarren txapela bereganatu du Lau t´erdiko San Fermin torneoan
Jokin Altunak Sanferminetako Lau t'erdiko finala irabazi du, Jon Ander Peña 22-21 mendean hartuta. Peñak aurretik egin du ia partida osoa, baina azkenean txapela Amezketara joan da.
2024/07/01 - 17:30
Ostiralean abiatuko da 2024ko sanferminetako binakako txapelketa
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten, eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/07/01 - 15:42
2024ko Binakako San Fermin Torneoa aurkeztu dute
Txapelketa uztailaren 5etik 14ra bitartean jokatuko da Labriten eta enpresa bakoitzeko zortzi pilotarik hartuko dute parte.
2024/06/30 - 13:29
Jokin Altunak Ezkurdia mendean hartu du (22-5), eta finalean izango da
Jokin Altunak 22-5 irabazi dio Joseba Ezkurdiari Sanferminetako Lau t'erdiko Txapelketaren finalaurreko partidan. Altunak Peña II.a edo Laso izango du aurkari finalean, San Fermin egunean.
2024/06/28 - 14:49
Altuna III.a eta Ezkurdia San Fermin Torneoko finalerdietan lehiatuko dira
Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak txapelketako finalaurrekorako txartelak lortu dituzte. Ezkurdiak Etxeberriari irabazi dio (22-8) eta Altunak Salaberriari (22-20).
2024/06/18 - 17:21
Iaz baino bi bikote gehiago, aurtengo Caixabank Masters txapelketan
Uztailaren 19an hasi eta urriaren 6an amaituko da Caixabank Masters eskuz binakako pilota txapelketa. Nobedadeen artean, iaz baino bi bikote gehigok jokatuko dute.
2024/06/18 - 14:52
CaixaBank Mastersa uztailaren 19an hasi eta urriaren 6ean amaituko da
Zortzi bikote ariko dira lehian: Altuna III.a-Iztueta, Ezkurdia-Albisu, Zabala-Imaz, P.Etxeberria-Mariezkurrena II.a, Laso-Tolosa, Artola-Rezusta, Peña II.a-Zabaleta eta Jaka-Martija. Txapelketako lehen partida Aretan (Laudio) jokatuko dute uztailaren 19an, eta finala urriaren 6ean Nafarroa Arenan.