Jokin Altuna
2023/05/30 - 17:29
X. Bizkaia Torneoa ekainaren 16an abiatuko da
Mallabian hasiko da txapelketa, eta finala Bizkaia Frontoian izango da abuztuaren 22an, Bilboko Aste Nagusian.
2023/05/29 - 17:38
Aitor Elordi, arian-arian landutakoa
Buruz Buruko finalerako atzerako kontaketa hasi da. Aitor Elordik igandean Altuna III.aren aurka Bizkaia Frontoian jokatuko duen partidarako prestaketa egiten ari da, Gontzal Urionabarrenetxea prestatzaile fisikoaren laguntzarekin. Aitorrekin eta Gontzalekin egon gara.
2023/05/27 - 17:39
2023ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2023/05/22 - 18:02
Aitor Elordiren ametsak ez du etenik
Bizkaitarra azken orduan sartu zuten Buruz Buruko Txapelketan Zabaletaren hutsunea betetzeko, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu finalera iritsi arte. Ekainaren 4ko final handian Jokin Altuna izango du aurkari.
2023/05/21 - 23:19
Aitor Elordi izango da Jokin Altunaren aurkaria Buruz Buruko finalean
Bizkaitarrak Dario hartu du mendean bigarren finalerdian, 22 eta 15, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Buruz Buruko finala ekainaren 4an jokatuko dute Elordik eta Amezketakoak, Bilbon.
2023/05/20 - 23:43
Jokin Altuna, Buruz Buruko Txapelketako lehen finalista
Amezketako pilotariak irabazi egin dio Joseba Ezkurdiari 12-22ko emaitzarekin finalerdietako partida, eta finala jokatuko du Darioren eta Elordiren arteko neurketako garailearen kontra.
2023/05/20 - 23:06
Altuna Buruz buruko finalera sailkatu da Ezkurdia menderatuta (22-12)
Jokin Altunak Buruz Buruko Txapelketako finalerako txartela eskuratu du larunbat honetan, finalerdietan Joseba Ezkurdia mendean hartuta 12-22ko emaitzarekin Iruñeko Labrit frontoian.
2023/05/18 - 18:03
Ezkurdiak eta Altunak finalerdirako materiala aukeratu dute, Labriten
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna Labriten bildu dira finalerdirako materiala aukeratzeko. Larunbatean, maiatzaren 20an, Buruz Buruko finalera sailkatzeko txartela izango dute jokoan, Iruñeko frontoian.
2023/05/13 - 23:43
Jokin Altuna erraz gailendu zaio Danel Elezkanori 22 eta 12
Joseba Ezkurdiaren aurkako finerdirako sasoian dagoela argi utzi du Altunak Danel Elezkanoren aurka jokatu duen final-laurdenetako ligaxkako azken partidan. Jaun eta jabe izan da Amezketakoa.
2023/05/11 - 00:18
Altunak sasoiko iritsi nahi du Buruz Buruko Txapelketako finalerdietara
Jokin Altunak Danel Elezkanoren aurka jokatuko du final-laurdenetako ligaxkako azken jardunaldiko partida, maiatzaren 13an, Labriten. Altuna finalerdietarako sailkatuta dago eta Elezkano kanporatuta. Materiala aukeratu dute Iruñeko pilotalekuan.
2023/05/07 - 12:52
Joseba Ezkurdia finalerdietan da, Peio Etxeberria mendean hartuta (22-15)
Partida gogorra jokatu dute bi nafarrek. Ezkurdai beti izan da aurretik markagailuan eta berak eraman du garaipena. Jokin Altuna izango du aurkari finalaurrekoan, Labriten, maiatzaren 20an.
2023/05/01 - 18:20
Altuna finalerdietan da, eta Laso txapeldunak aukerei eusten die
Jokin Altuna laugarrenez jarraian izango da Buruz Buruko txapelketako finalaurrekoetan, asteburuan, sufrituta, Aitor Elordi gainditu ostean. Unai Laso egungo txapelduna ere sufritzen ari da, baina aukerak ditu oraindik Elezkano gainditu ondoren.
2023/04/30 - 22:09
Jokin Altuna finalaurrekoetan sartu da, Aitor Elordi gaindituta (22-18)
Bi pilotariek ikuskizun bikaina eman dute. Elordi indartsu eta ausart aritu da, eta 15 eta 18 ere aurreratu da markagailuan, baina Altuna egoera iraultzeko gai izan da eta berak eraman du azkenean garaipena.
2023/04/25 - 17:35
Finalaurrekoetarako txartela jokoan Eibarren, Altunaren eta Elordiren artean
Jokin Altunak eta Aitor Elordik materiala hautatu dute igandean Eibarko Astelenan jokatuko duten neurketarako. Laso eta Elezkanoren ostean, haiek izango dira Buruz Buruko Txapelketako "A" multzoko bigarren jardunaldian indarrak neurtuko dituztenak.
2023/04/24 - 18:18
Altuna, bikain Lasoren aurka; Dario, finalerdietara iritsi den lehena
Asteburuak bi protagonista nagusi utzi ditu Buruz Buruko Txapelketan: batetik, Jokin Altuna, Unai Laso egungo txapeldunari aise irabazi ziona; bestetik, Dario Gomez, finalerdietarako txartela lortu duen lehen pilotaria bihurtu dena.
2023/04/24 - 00:26
Altunak garaipen argia lortu du Lasoren aurka (22-9)
Jokin Altuna aise nagusitu zaio Unai Lasori 2023ko Buruz Buruko txapelketan bien estreinaldia suposatu duen partidan. Aspekoak partidaren gidaritza hartu du hasieratik eta ez dio inongo aukerarik eman Baikokoari.
2023/04/18 - 19:56
Pilota Eguna egingo dute ostiralean Gasteizen
Hainbat partida egongo dira; tartean, Ezkurdiak eta Dariok Buruz Burukoaren final-laurdenetako ligaxkan jokatuko dutena.
2023/04/18 - 17:43
Laso-Altuna, goi mailako lehia igandean Bilbon
Igandean Unai Lasok eta Jokin Altunak debuta egingo dute aurtengo Buruz Buruko Txapelketan, Bizkaia Frontoian. Partida horretarako materiala hautatu dute.
2023/04/17 - 17:37
Ezkurdia, Elordi eta Dario, Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko garaileak
Pilotan, igandean apirilaren 23an, osatuko da Buruz Buruko final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldia, Altunak eta Lasok jokatuko duten partiduarekin. Iragan asteburuan Dario, Elordi eta Ezkurdia nagusitu dira euren neurketetan.
2023/04/05 - 18:31
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da
Jose Javier Zabaletak eta Beñat Rezustak ez dute jokatuko 2023ko Buruz Burukoa, min hartuta baitaude. Txapelketa apirilaren 7an hasiko da, eta finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon.