Jokin Altuna
2023/11/19 - 10:17
Dena prest Altuna III-Peio Etxeberria Lau t'erdiko finalerako
Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Lau t'erdiko Txapelketako finala jokatuko dute, gaur, Bilboko Bizkaia frontoian. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 16:30etik aurrera.
2023/11/17 - 14:46
Jokin Altunaren Lau t'erdiko jokoaren xehetasunak, Abel Barriolaren eskutik
Abel Barriola EITB Mediako pilota-adituak Jokin Altunak Lau t'erdian egiten duen jokoaren xehetasunak eman dizkigu. Amezketakoaren jokoa aztertzeaz gain, Altuna III.aren eta Peio Etxeberriaren arteko finala nola ikusten duen kontatu digu.
2023/11/16 - 15:59
Altuna III.a eta Peio Etxeberria prest dira finalerako
Igandean jokatuko duten final handirako materiala aukeratu dute gaur Jokin Altunak eta Peio Etxeberriak Bilbon. Prest eta gogoz daudela esan dute bi pilotariek.
2023/11/16 - 14:21
Altuna: ''Frontoi honetan jokatzeko onak dira pilotak, gogoa daukat finala jokatzeko eta irabaztera nator''
Jokin Altunak pilotak aukeratu ditu Bilboko Bizkaia frontoian azaroaren 19ko Peio Etxeberriaren kontrako Lau t'erdiko finalerako. Gustura agertu da hautatutako materialarekin eta partida jokatzeko gogo handiz dagoela adierazi du.
2023/11/13 - 15:45
Jokin Altuna: ''Polita izango litzateke etxera laugarren txapelarekin bueltatzea''
Jokin Altunak igandeko Lau t'erdiko finala nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan. 2016an jokatu zuen lehen finala, eta zortzigarrenari aurre egin beharko dio igandean, Peio Etxeberria aurrean duela.
2023/11/06 - 22:15
Zer gertatu da orain arte Altunak eta Etxeberriak lau t'erdian jokatutako partidetan?
Jokin Altuna eta Peio Etxeberria dira 2023ko Lau t'erdikoaren finaleko protagonistak. Zenbakiak, nafarraren alde daude kaiolan bien artean izandako neurketetan.
2023/11/06 - 17:41
Peio Etxeberria eta Jokin Altuna izan dira nagusi asteburuan jokatutako finalerdietan
Gipuzkoarra eta nafarra izango dira azaroaren 19an Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko den final handiko bi protagonistak.
2023/11/06 - 17:30
Final oso gogor eta polita espero dute Jokin Altunak eta Peio Etxebarriak
Hilaren 19an Bizkaia pilotalekuan kaiolako finala jokatuko duten bi pilotariak Tuteran izan dira Aspeko gainontzeko pilotariekin batera, udan San Fermin eta San Mateoko desafioetan lortutako garaipenaen sari gisa eman dizkieten 2.100 botila olioak jasotzeko.
2023/11/05 - 21:39
Jokin Altuna izango da Peio Etxeberriaren aurkaria 2023ko Lau t'erdiko Txapelketako final handian (21-22)
Altuna Erik Jakari gailendu zaio Eibarko Astelenan jokatutako finalerdi eroan. Amezketakoak kaiolako bere zortzigarren finala jokatuko du hilaren 19an, Bilbon, Bizkaia pilotalekuan.
2023/11/05 - 21:37
Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako finalera sailkatu da
Amezketarra 22 eta 21 gailendu da Erik Jakaren aurka Eibarko Astelena pilotalekuan jokatutako finalerdian. Markagailua boladaka joan da, eta 21-21 berdindu ostean, Jokin Altunak lortu du garaipena.
2023/11/05 - 20:49
Jaka vs Altuna III.a (21-22) Lau t'erdiko Txapelketako finalerdiko azken tantoa
Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako finalera sailkatu da, finalerdietan Erik Jakari 21-22 irabazita. Bideoan duzu ikusgai norgehiagokako azken tantoa.
2023/11/04 - 00:38
2023ko Lau t'erdiko Promozio Txapelketaren egutegia eta emaitzak
Urriaren 6a eta azaroaren 11 bitartean jokatuko dute.
2023/11/03 - 15:35
Altuna III.a: ''Igandeko partidaren garrantzia ikusita, kantxara ateratzea erabaki dut''
Jokin Altunak Erik Jakaren aurkako Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatzea erabaki du. Min hartuta ibili denez, zalantzan zegoen jokatzeko moduan izango zen. Amezketan azken proba egin ostean, ordea, jokatzea erabaki du.
2023/11/03 - 13:03
Jokin Altunak Erik Jakaren aurkako Lau t'erdiko finalerdia jokatzea erabaki du
Altuna III.a min hartuta ibili da azken egunetan, eta zalantzak zeuden parte hartuko ote zuen. Hala ere, gipuzkoarrak azken proba egin du azaroaren 3an, eta Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatzea erabaki du. Amezketakoak Jaka izango du aurkari.
2023/11/02 - 15:45
Jakak eta Altunak igandeko finalaurrekorako materiala aukeratu dute
Bihar, ostirala, jakingo da Altuna jokatzeko moduan izango den ala ez. Finalaurrekorako materiala aukeratu dute Eibarren, gaur goizean.
2023/10/23 - 19:43
Altuna sailkatuta dago, eta ez du jokatuko asteburuan; Ezkurdia-Jaka eta Artola-Peña partidak, erabakigarriak
Ostiralean Bilbon Peio Etxeberriaren aurkako neurketa galduta, Ezkurdia egungo txapeldunak Jakarekin izango du jokoan, larunbatean Bermeon, finalerdietan aritzea; Artolak eta Peñak, igandean, finalaurrekoetan izateko azken txartela bilatuko dute. Altuna eta Peio Etxeberria sailkatuta daude.
2023/10/19 - 00:55
Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak, Bilboko Deportivon, eta Altunak eta Peñak, Eibarren, materiala aukeratu dute
Partidak ostiralean eta igandean jokatuko dituzte, hurrenez hurren. Lau pilotariek garaipena eskuratu zuten aurreneko jardunaldian.
2023/10/14 - 15:57
Altunak Artola menderatuta ekin dio Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkari
Jokin Altunak 22-15eko emaitzarekin irabazi dio Iñaki Artolari Amezketan jokatutako Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partida. B multzoan lehen puntua, beraz, Altuna III.ak lortu du.
2023/10/10 - 22:40
Altuna-Artola eta Ezkurdia-Salaberria partidetako pilotariek astebururako materiala hautatu dute
Jokin Altunak eta Iñaki Artolak ostiralean neurtuko dituzte indarrak Amezketan, final-laurdenetako ligaxkako 1. jardunaldian. Igandean, berriz, Joseba Ezkurdiaren eta Iker Salaberriaren txanda izango da.
2023/10/03 - 17:35
Lau t'erdiko txapelketa hastear da
Joseba Ezkurdia, egungo txapelduna, eta Jokin Altuna dira, aurreikuspenen arabera, txapela irabazteko faborito nagusiak. Txapelketa ostiralean, urriak 6, abiatuko da, eta finala azaroaren 19an izango da.