Jagoba Arrasate
2022/06/12 - 00:49
Euskadi Irratiko ''Hiru Erregeen Mahaia'' saioak 3.000. atala bete du
Euskadi Irratiko "Hiru Erregeen Mahaia" kirol saioak 3.000 programa egin dituela-eta, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Zarautzen. Besteak beste, emakumezkoen harri jasotze proba, eta Winter Series desafio berezia. Imanol Ansa eta Aimar Aldazabal aritu dira lehian, eta epaile lanetan Jagoba Arrasate
2022/05/21 - 15:36
Arrasate: ''Denboraldia garaipen batekin amaitu nahi dugu''
Emozioz beteriko partida izango da denboraldiko azkena. Alde batetik, Oier Sanjurjok Osasunari agur esango diolako, eta, beste aldetik, Mallorcak irabazi behar duelako jaitsiera saihesteko. Entrenatzaile berriatuarrak gai horiek aipatu ditu, eta Promesasetik igoko diren jokalariez mintzatu da.
2022/05/08 - 22:40
Osasunak sufritzen jakin du Espanyolen aurka puntu bat lortzeko (1-1)
Nafarrak izan dira gola sartzen lehenak, baina Espanyol indartuta atera da bigarren zatian, partida berdinduz eta gorritxoak estutasunean jarriz.
2022/05/07 - 15:08
Arrasate: ''Espanyol oso aurkari gogorra da, batez ere etxean''
Entrenatzaile berrituarrak ahalik eta hobekien amaitu nahi du denboraldia. Igande honetan, Katalunian, gorritxoek Espanyolen aurka jokatuko dute, eta 3 puntuak lortzen saiatuko dira, 9. postuan mantentzeko.
2022/04/30 - 15:05
Arrasate: ''Elx aurkari ona da''
Talde nafarrak igandean jokatuko du Elxen etxean eguerdiko 14:00etan. Helburua, hiru puntuak lortzea eta sailkapenan gora egitea.
2022/04/19 - 21:20
Arrasate: ''Badakigu zer egiteko gai diren, baina zaletuen laguntzaz aurre egingo diegu''
Santander Ligako 33. jardunaldiko Osasuna-Real Madrilen partida jokatuko da asteazken honetan, apirilaren 20an, gaueko 21:30etan.
2022/04/16 - 22:48
Osasuna serio batek garaipena lortu du Valentziaren etxean (1-2)
Chimy Avilak eta Budimirrek egin dituzte gorritxoen golak. Nafarrak bederatzigarren tokira igo dira sailkapenean.
2022/04/15 - 18:52
Jagoba Arrasate: ''Etxetik kanpo gauzak hobeto egin behar ditugu''
Osasunak Valentziaren etxean jokatu du larunbat honetan, LaLiga Santanderreko 32. jardunaldiko partida.
2022/04/10 - 20:14
Jagoba Arrasate: ''Taldeak 41 puntu dauzka eta gehiago nahi ditu''
Osasunak 1 eta 0 irabazi dio Alavesi Sadarren jokatutako derbian, Budimirrek luzapenean egindako golari esker.
2022/04/10 - 18:04
Budimirren golak garaipena eman dio Osasunari luzapenean, Alavesen aurkako derbian (1-0)
Julio Velazquez entrenatzaileak ezin izan du bere ibilbidea arabarrek oso beharrezkoa duten garaipenarekin hasi. Lehen zatian, Pachecok penalti bat gelditu dio Ruben Garciari.
2022/04/09 - 15:19
Jagoba Arrasate: ''Gure jendearen aurrean bertsiorik onena eman nahi dugu''
Osasunak porrot mingarria jaso zuen aurreko asteburuan, Betisen aurka. Etxean, zaleen aurrean, gorritxoek euskal derbia irabazi nahi izango dute irudi hobea emateko.
2022/03/19 - 21:54
Osasunak arratsalde lasaia izan du Sadarren azken sailkatuaren kontra (3-1)
Levantek ez du maila eman eta talde gorritxoak lortu du garaipena Chimy Avila, Budimir eta Brasanac jokalarien golekin.
2022/03/18 - 15:53
Arrasate Levanteren aurkako atarikoan: ''Permanentzia birtualki itxi dezakegu''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea Levanteren aurka larunbat honetan jokatu behar duten partidaren garrantziaz mintzatu da. Izan ere, "permanentzia birtualki" lortzeko aukera izan dezakete gorritxoek.
2022/03/13 - 23:52
Bartzelonak ez dio inolako aukerarik eman Osasunari (4-0)
Katalanak goitik behera nagusitu dira partida kaskarra jokatu duen talde gorritxoaren aurrean.
2022/03/12 - 14:03
Arrasate: ''Partida gatza dugu''
Jagoba Arrasateren Osasunak Xavi Hernandezen Bartzelonaren kontra neurtuko ditu indarrak igandean iluntzeko 21:00etan Camp Nou futbol-zelaian.
2022/03/08 - 23:07
Arrasate: ''Niretzat egun berezia da, oso pozik nago Osasunan jarraitzen dugulako''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak kontratua berritu zuen atzo talde gorritxoarekin 2024ra arte. Astearte honetan kontratu berritzea ospatzeko ekitaldia antolatu du klubak, Sadarren.
2022/03/07 - 12:15
Jagoba Arrasatek 2024ra arte jarraituko du Osasunan
Asteartean, 18:00etan, kontratua berritzeko ekitaldia egingo dute Sadar futbol-zelaian.
2022/03/07 - 11:20
Arrasate, 2024ra arte
Talde gorritxoak modu berezian iragarri du Jagoba Arrasateren kontratu luzatzea. Pankarta erraloi bat jarri dute eta sare sozialetan iragarri ere.
2022/03/04 - 15:07
Jagoba Arrasate: ''Vila-real konfiantza handiarekin dator''
Osasunak boladan dagoen Vila-real hartuko du larunbatean Sadarren, LaLigako 27. jardunaldiko partidan.
2022/02/27 - 22:17
Jagoba Arrasate: ''Lehenengo zatian batez ere, ez gara ondo egon''
Osasunak galdu egin du Reale Arenan Realaren aurka jokatutako derbia, Elustondok egindako golaren ondorioz.