Jagoba Arrasate
2022/10/30 - 16:59
Osasunak nagusitasunez garaitu du Valladolid (2-0)
Chimy Avilak eta Moi Gomezek sartu dituzte norgehiagokako bi golak lehen zatian; gorritxoek kontrolpean izan dute partida uneoro.
2022/10/29 - 15:55
Jagoba Arrasate: “Konfiantza handiarekin dator Valladolid; partida polita, baina zaila izango da”
Osasunako entrenatzaileak garaipena lortu, eta 20 puntuetara iristeko helburuarekin ekingo dio partidari. Abde eta Sergio Herrera baja izango dira norgehiagokarako.
2022/10/23 - 22:36
Osasunak berdinketa batekin konformatu behar izan du Gironaren aurka (1-1)
Gorritxoak izan dira aurrea hartu duten lehenak, Kike Barjak area kanpotik sartutako golari esker, baina Gironak markagailua berdindu du lehen zatiko azken minutuan.
2022/10/22 - 14:26
Arrasate: ''Astea biribildu nahi dugu beste garaipen bat lortuta, gauzak ondo egin beharko ditugu irabazteko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Gironaren aurka igandean jokatuko duen Santander Ligako partidari buruz hitz egin du.
2022/10/20 - 23:54
Osasuna garaipenaren bidera itzuli da Espanyol garaituz (1-0)
Lau jardunaldi irabazi gabe egon ondoren, gorritxoek hiru puntu lortu dituzte aurkariaren despistea aprobetxatuz, partidako gol bakarra ekarri duena.
2022/10/19 - 19:01
Arrasate: ''Irabazi nahi badugu gauzak hobeto egin beharko ditugu azken partidetan baino''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Espanyolen aurka ostegunean jokatuko duen 10. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2022/10/18 - 02:30
Osasuna, indarge Danjumaren bi golen aurrean (2-0)
Nafarrak nagusitzen hasi ziren, baina Vila-realek ordu erdia pasata berdindu zuen balantza, eta ordutik aurrera, neurketaren kontrola hartu zuen.
2022/10/16 - 15:26
Arrasate: ''Partida on bat eginda bakarrik daukagu aukera emaitza on bat lortzeko''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak Vila-realen aurka astelehenean (urriak 17) jokatuko duen partidari buruz hitz egin du.
2022/10/08 - 13:02
Osasunak galdu egin du Valentziaren aurka partida zoro batean (1-2)
Defentsako despisteei Unai Garciaren eta Ruben Peñaren txartel gorriak gehitu zaizkie, baita Chimy Avilak huts egindako penalti bat ere.
2022/10/06 - 18:47
Arrasate: ''Gauza handiak egin nahi baditugu partida ona egin behar dugu bihar''
Osasunak Valentzia hartuko du etxean Santander Ligako zortzigarren jardunaldian. Nafarrak Real Madrilen aurka berdintzetik datoz, eta Jagoba Arrasate entrenatzaileak uste du partida ona egin behar dutela gehiago lortzeko.
2022/10/03 - 01:08
Osasunak aurre egin dio Real Madril sendo bati (1-1)
Gorritxoek Viniciusen gola berdindu egin dute Kike Garciaren beste batekin Santiago Bernabeun puntu bat lortzeko.
2022/09/18 - 18:13
Osasunak lehen porrota jaso du etxean Getaferen aurka (0-2)
Gorritxoek jokalari bat gutxiagorekin jokatu dute bigarren zatia Chimy Avilaren txartel gorriagatik, eta denboraldiko bigarren porrota jaso dute, oraingoan, Sadarren.
2022/09/17 - 15:01
Jagoba Arrasate: “Gure jendearen aurrean berriz jokatzeko gogotsu gaude”
Jagoba Arrasatek Getaferen aurkako partidaren atariko prentsaurrekoan bere talderen liga hasiera ona goraipatu du. Talde madrildarraren aurka hiru puntuak ateratzea zaila izango dela esan, eta Aimar Orozen baja berretsi du.
2022/09/13 - 02:06
Osasunak bere lehen garaipena lortu du etxetik kanpo Chimy Avilaren golari esker (0-1)
Chimy Avilak egin du partidako gol bakarra, baina Osasunak beste gol bat ere egin du, baina VARak baliorik gabe utzi du Ruben Garciaren gola.
2022/09/03 - 16:10
Jagoba Arrasate: ''Rayok gauzak ondo egiten ditu, oldarkorrak dira, ikusiko dugu nork menperatzen duen nor''
Jagoba Arrasate Abderen fitxaketaren inguruan, Rayo Vallecanoren aurkako partidaz eta bere aginduetara dauden jokalariez aritu da prentsa-aretoan.
2022/08/27 - 13:03
Osasunak lehen porrota jasan du Betisen aurka (1-0)
Borja Iglesias aurrelari betikoak sekulako zartakoa atera du area aurrealdetik 34. minutuan partidako gol bakarra sartzeko.
2022/08/25 - 18:30
Arrasate: ''Aurreko jardunaldietako maila bera eman behar dugu Betisen aurka ere''
Osasunak Betisen aurka jokatuko du Santander Ligako hirugarren jardunaldian. Orain arte jokatutako 6 puntuetatik 6 irabazi dituzte, eta nafarrek garaipenak lortzen jarraitu nahi dute. Horretarako, entrenatzaileak "nortasuna" beharko dutela nabarmendu du.
2022/08/20 - 22:31
Osasuna nagusi izan da Cadizen aurka, bi golak penaltiz sartuz (2-0)
Chimy Avilak 39. minutuan eta Kike Garciak 77. minutuan penaltiz sartutako golek eman diote garaipena talde gorritxoari.
2022/07/08 - 17:48
Osasunak ekin dio denboraldiaurreari
Osasuna entrenatzen hasi da Taxoaren, 2022-2023 denboraldiari begira. Bi berritasun izan ditu Iruñeko taldeak: Aitor Fernandez atezaina eta Ruben Peña atzelaria. Jagoba Arrasate entrenatzailearekin mintzatu gara.
2022/07/02 - 15:39
Osasunak Aitor Fernandez fitxatu du
Atezain arrasatearra Sergio Herrerarekin lehiatu beharko da hamaikakoan sartzeko.