Ipurua zelaia
2014/12/08 - 19:46
Eibarrek bost gol sartu dizkio Almeriari Ipuruan
Armaginak nagusi izan dira aurkari zuzen baten aurka, eta etxeko bigarren garaipena eskuratu dute etxean. Piovaccari, Saul Berjon, Albentosa, Raul Navas eta Capa, Eibarren golegileak.
2014/11/22 - 14:58
Ipurua, une berezien kutxa
Eibarrek lehen aldiz jokatuko du historian Real Madrilen aurka Ipuruan. Konfiantzaz dira Garitanorenak. Direna erakutsi nahian, defentsa lanean oinarrituko dute gaurkoa. Atzean, bi aldaketa.
2014/10/29 - 20:06
1.950 zalerentzako tokia, Ipuruako Ipar Tribunan
Birmoldatzeko planaren proiektua Eibarko Udaleko osoko bilkuran onartu beharko dute. Momentuz, ez dituzte obra lanak hasiko baina, ondo bidean, 2015eko udarako bukatuta egotea espero dute.
2014/10/24 - 18:02
Eibarrek garaipena du helburu Ipuruan
Talde gipuzkoarrak lau jardunaldi daramatza garaipena eskuratu gabe. Mikel Arruabarrena eta Manul del Moral partida jokatzeko prest daude.
2014/10/05 - 13:22
Gol festa Ipuruan
Eibarren eta Levanteren arteko neurketa 3-3 geratu zen. Gaizka Garitanoren taldeak 93. minutuan lortu du berdinketa.
2014/09/29 - 17:52
Ipuruako aingeru guardako
Xabi Irureta Eibarreko jokalari garrantzitsuetakoa. 4 gol jaso ditu 6 partidutan. Garitanok erabateko konfiantza da beregan. Onetik hobera dabil. Ziur, zuhur eta nortasunez. Ametsa gozoki betetzen.
2014/09/25 - 00:05
Landutako puntua lortu du Eibarrek Ipuruan
Armaginak partidako 8. minutuan aurreratu dira, Arruabarrenak egindako golari esker. Baina Vila-real nagusi izan da minutu askotan, bigarrez zatian batez ere.
2014/09/24 - 17:08
Vila-real, Ipurua bisitatuko duen Europako beste talde bat
Bosgarren jardunaldirako, bisita berezia izango du Eibarrek. Vila-real sasoiko da, eta, Garitanoren ustez, aurkari gogorrenetako bat da. Abiadura eta baloi jokoa, armaginek kontrolatu beharrekoak.
2014/09/16 - 10:59
Porrota Ipuruan (0-1)
Juan Dominguezek partidaren lehen minutuetan sartutako golak hiru puntuak eman zizkion talde galiziarrari.
2014/09/14 - 16:01
Eibarrek ez du Ipuruan kale egin nahi
Didac Vila baja izango da Depotivoren aurkako partidarako, ezkerreko hankan mina du eta.
2014/08/23 - 17:49
Emozio handiko derbi gipuzkoarra, igande honetan, Ipuruan
Eibarrek Lehen Mailan jokatuko du estreinakoz, eta aurrean Jagoba Arrasateren taldea izango du.
2014/08/12 - 22:57
Alavesek jipoia eman dio Eibarri Ipuruan
Armaginek 0-4 galdu dute Arabako taldearen aurka bere zaleen aurrean jokatu duten aurkezpen partida.
2014/08/12 - 16:40
Taldea aurkeztuko dute Ipuruan armaginek
Iazko Adelante Ligako euskal derbia errepikatuko da, baina lagunartekoan. Eibar eta Alaves aurrez aurre arituko dira. Zuzenean emango dute partida ETB1ek eta eitb.eus-ek, 18:10etatik aurrera.
2014/07/24 - 14:33
Eibar eta Realaren arteko derbia Ipuruan, lehenengo jardunaldian
Athleticen Malagaren kontra jokatuko du lehenengo jardunaldia, etxetik kanpo. Abuztuaren 24an hasiko da 2014-15eko Liga, eta maiatzaren 24an bukatuko da.
2014/06/06 - 16:38
Xabi Iruretagoiena, Ipuruako atearen zaindaria
Xabi Irureta une gozoak ari da bizitzen. Zamora sariaren jabe izango da. Ipuruako atearen zaindariak ez du berehalakoan ahaztuko aurtengoa. Aurkarien amets gaizto, Eibarren historia egiten segi nahi.
2014/05/26 - 18:07
Ipuruako porrotak ez dio tarterik uzten
Eibarren aurka 1-0 galdu ostean, bigarren mailari eusteko, Alavesek denboraldia amaitzeko geratzen diren bi partidak irabazi behar ditu. Larunbatean, Numantziaren bisita jasoko du Mendizorrotzan.
2014/05/24 - 18:29
Eibar-Alaves: igoera eta jaitsiera jokoan, Ipuruan
Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek. Armaginek igoera ziurta dezakete, partida irabazi eta Las Palmasek eta Murtziak garaipenik lortzen ez badute.
2014/05/19 - 16:21
Itxura ederra du Eibar eta Alavesen arteko Ipuruako derbiak
Gori-gori dago sailkapena jaitsiera eta igoera postuei dagokienez. Azken jardunaldian Eibarrek bana egin du Deportivorekin, eta Alaves huts eta bat nagusitu da Lugoren etxean.
2014/04/27 - 18:08
Recreativok oztopo egin dio Eibarri Ipuruan (0-0)
Armaginek aukera paregabea izan dute igoerako borrokan aurrera pauso handia emateko, baina etxean makal jarraitzen dute. Lau partida daramatzate dagoeneko, Ipuruan garaipenik lortu gabe.
2014/01/12 - 21:15
Eibarrek galdu egin du Numantziaren aurka, Ipuruan (1-2)
Kanpotarrak 0 eta 2 jarri dira aurretik Julio Alvarezek, penaltiz, eta Sergi Enrichek sartutako golei esker. Armaginen gola Jota Peleteirok egin du, 58. minutuan.