Ion Izagirre Insausti
2024/01/27 - 20:30
Movistar Teameko Pelayo Sánchez, Pollença-Port d'Andratx Trofeoan azkarrena
Pelayo Sanchez (Movistar Team) asturiarrak Marius Mayrhofer (Tudor Pro Cycling Team) alemaniarra eta Aleksandr Vlasov (Bora-Hansgrohe) errusiarra gainditu ditu esprintean.
2024/01/26 - 18:26
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute Irunen
Apirilaren 1etik 6ra bitartean Euskal Herriko errepideen barrena ibiliko da troplea. 63. edizioa izango den honetan, Irunen izango da lehen etapa. Fermin Aramendi bertan izan da.
2024/01/26 - 13:50
2024ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea aurkeztu dute; lasterketako zati bat Ipar Euskal Herrian izango da
Itzulia apirilaren 1ean hasi eta hilaren 6an amaituko da, Irunen izango du aurreneko etapa, erlojupeko bat, eta, ohi bezala, Eibarren bukatuko da. Bigarren etapa, Irun-Kanbo, Lapurdin eta Nafarroa Beherean jokatuko dute ia osorik, eta hirugarren etapa Ezpeletan abiatuko da.
2023/09/28 - 15:11
2024ko Itzulia Irundik irtengo da, erlojupeko etapa batekin
Lasterketaren 63. edizioari herri horretan hasi eta amaituko den 10 km inguruko erlojupeko batekin ekingo zaio. Bigarren etapa ere Irundik abiatuko da Gipuzkoatik irteteko.
2023/08/06 - 20:06
Mathieu van der Poelek irabazi du Glasgowko Munduko Txapelketa, erakustaldia eginda
Txirrindulari herbeheretarrak lehen aldiz eskuratu du garaipena errepideko Munduko Txapelketan, eta ortzadar maillota jantziko du hurrengo hamabi hilabeteetan. Wout van Aert belgikarra izan da bigarren, eta zilarrezko domina lortu du, eta Tadej Pogacar esloveniarrak erdietsi du brontzezko domina.
2023/08/01 - 22:18
Oier Lazkano ez da Munduko Txapelketan izango, Ordizian izandako erorikoaren ondorioz
Arabarra ez da Glasgown lehiatzeko garaiz errekuperatu. Bere lekua Xabier Mikel Azparren gipuzkoarrak beteko du.
2023/07/30 - 18:59
Lutsenko gailendu da Getxoko Zirkuituan
Kazakhstandarra lasterketa galtzeko zorian izan da azken txanpan, okerreko bidetik joateagatik, baina gora egitea eta helmugara bakarrik iristea lortu du.
2023/07/30 - 00:13
Donostiako Klasikoa, Evenepoelentzat, hirugarrenez
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra Pello Bilbao gernikarra baina azkarragoa izan da azken metroetan; hala, Marino Lejarretarekin berdindu du, Klasikoaren palmaresean.
2023/07/29 - 20:23
Pello Bilbaoren, Jon Izagirreren eta Alex Aranbururen adierazpenak, 2023ko Donostiako Klasikoa amaituta
Bahrain-Victorious taldeko gernikarra bigaren sartu da, Cofidiseko ormaiztegiarrak bosgarren egin du eta Ezkio-Itsasoko txirrindularia, Movistar taldekoa bera, zazpigarren postuan helmugaratu da.
2023/07/29 - 15:48
Jon Izagirre, Giulio Ciccone eta Juan Ayuso, Frantziako Tourraren zaporea duen Getxoko Zirkuituan
Tourreko lehen etapan protagonista izan zen Pike gaina bi aldiz igoko dute 193,3 kilometroko ibilbidean.
2023/07/28 - 23:59
Remco Evenepoelek hirugarren aldiz nahi du irabazi Donostiako Klasikoa
Lasterketa larunbatean jokatuko dute, eta ostiralean izan da taldeen aurkezpena. Soudal Quick-Step taldeko belgikarrak bi aldiz bereganatu du Donostiako Klasikoa, eta, orain, Marino Lejarretarekin berdintzea du helburu.
2023/07/27 - 22:58
Ormaiztegik Jon Izagirre omendu du
Ormaiztegiko herritarrek Frantziako Tourreko 12. etapa poltsikoratu zuen Jon Izagirre txirrindularia omendu dute, erakustaldia eman zuena. Bertan, txirrindularitza eskolako gaztetxoek pasilloa egin diote (Goierri Irrati Telebistak utzitako irudiak).
2023/07/27 - 19:50
2023ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea
Antolakuntzak ibilbidea aldatu du aurreko edizioekin alderatuta. 230,3 kilometroko ibilbidea izango du, aurreko urtean baino sei kilometro gehiago.
2023/07/26 - 17:57
Jon Izagirre, Oier Lazkano eta Alex Aranburu, Glasgowko Munduko Txapelketarako deialdian
Abuztuaren 6an, igandea, gizonezkoen errepideko lineako proba lehiatuko da; banakako erlojupekoa, berriz, abuztuaren 11n, ostiralean, izango da.
2023/07/24 - 00:03
2023ko Frantziako Tourra: sailkapenak, gaurko etapako irabazlea, maillot horia
Jonas Vingegaardek lider jarraitzen du Frantziako Tourreko 19. etaparen ostean.
2023/07/22 - 21:34
Jon Izagirre: ''Indarrak ez ditut lagun izan, baina gaur ere saiatu gara aurrean egoten''
Cofidis taldeko ormaiztegiarrak Tourraren azken-aurreko etapa amaituta hitz egin du. Jon Izagirre beste behin izan da ihesaldian, eta lasterketa buruan ikusi egin zaio.
2023/07/22 - 19:54
Frantziako Tourreko 20. etapako azken kilometroa, Pogacarren garaipenarekin
Tadej Pogacarrek aurtengo ekitaldiko bere bigarren garaipena lortu du, 2023ko Frantziako Tourreko 20. etapan gailenduta.
2023/07/22 - 19:24
Tadej Pogacarrek irabazi du Tourreko azken mendiko etapa handia, Le Markstein Felleringen
UAEko esloveniarra Gall, Vingegaard eta Yates anaiak baino azkarrago ibili da azken metroetan. Simon Yatesek Carlos Rodriguez aurreratu du sailkapen nagusian; Pello Bilbaok seigarren postuan amaituko du lasterketa.
2023/07/21 - 21:19
Frantziako Tourraren 20. etaparen profila eta ibilbidea: Belfort-Le Markstein Fellering (133,5 km)
110. Tourreko azken mendiko etapa handia izango da, eta sailkapen nagusiarekin lotutako zalantza guztiak erabat argituko ditu. Txirrindulariek sei mendate puntuagarri igo beharko dituzte, eta horietako bi 1. mailakoak izango dira.
2023/07/21 - 19:15
Mohoric Kasper Asgreeni gailendu zaio esprintean, helmugako argazkian erabaki den lehian
Bahraingo esloveniarrak hirugarren etapa garaipena eman dio bere taldeari Tourrean, Pello Bilbaok eta Wout Poelsek irabazitakoen ostean.