Ion Izagirre Insausti
2022/07/03 - 19:44
Dylan Groenewegen nagusitu da etapa amaiera oso lehiatuan
Herbeheretarra Van Aert, Philipsen eta Saganen pare helmugaratu da, eta zentimetro gutxigatik irabazi du etapa. Wout van Aertek maillot horia mantentzea lortu du.
2022/07/02 - 19:25
Jakobsen nabarmendu da esprintean eta etapa irabazi du
Van Aert bigarren helmugaratu da eta lider jarri da Tourreko sailkapen orokorrean.
2022/07/02 - 08:22
2022ko Frantziako Tourreko 2. etaparen profila eta ibilbidea: Roskilde – Nyborg (202,2 km)
Laugarren mailako hiru mendate egongo dira zain txirrindularien etaparen lehen erdian, % 5 eta % 6ko batez besteko maldak dituzten igoerekin. Ondoren. lasterketa lauari ekiteko.
2022/07/01 - 22:41
Ion Izagirrek kontratua berritu du Cofidisekin, 2024ra arte
"Talde osoak nigan duen konfidantza nabarmena da eta sentsazio hori sentitzea oso polita da", adierazi du txirrindulari euskaldunak. Halaber, taldeko zuzendariak Izagirre txirrindulari gazteentzako eredua dela gaineratu du.
2022/07/01 - 18:39
Lau euskal txirrindulari Frantziako Tour honetan
Gaur, Kopenhagen, Frantziako Tourraren 109. edizioa hasiko da, eta euskal presentzia azken urteetakoa baino askoz txikiagoa izango da. Bakarrik lau ordezkari edukiko ditu euskal txirrindularitzak: Ion eta Gorka Izagirre anaiak, Jonathan Castroviejo eta Imanol Erbiti.
2022/07/01 - 15:34
2022ko Frantziako Tourreko 1. etaparen profila eta ibilbidea: Kopenhage – Kopenhage (13,2 km, erlojupekoa)
Danimarkako hiriburuko kaleetan jokatuko da "Grande Boucle" lasterketaren estreinako jardunaldia, edizio honetako lehen maillot horia nork eramango duen argituko duena.
2022/06/29 - 22:55
2022ko Tourrean parte hartuko duten taldeak, aurkeztuta
Kopenhagen (Danimaka) egin da 2022ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten taldeen aurkezpena. Jada, dena presta da lasterketari hasiera emateko.
2022/06/29 - 22:45
Ion Izagirre: ''Konfiantzaz beteta iristen naiz, eta Tour on bat egiteko esperantzarekin''
Ion Izagirre Cofidis taldeko euskal txirrindulariak 2022ko Frantziako Tourrari gogotsu ekingo diola adierazi dio EITB Mediari.
2022/06/29 - 22:25
Taldeen aurkezpenaren ostean dena prest da Tourrari hasiera emateko
Kopenhagetik abiatuko da Frantziako Tourra uztailaren 1ean. Bertan egin da taldeen aurkezpena. Txirrindulariak prest daude lasterketari ekiteko.
2022/06/28 - 16:08
Ion Izagirre, Tourrera etapa garaipen bat lortzeko helburuarekin
Coquard, Geschke, Ion Izagirre, Victor Lafay, G. Martin, Perez, Thomas eta Walscheid txirrindulariek osatuko dute Cofidis taldearen zortzikoa 2022ko Frantziako Tourrean.
2022/06/24 - 19:13
Mavi Garcia eta Raul Garcia Pierna, Espainiako erlojupeko txapeldunak
Oier Lazkano eta Xabier Mikel Azparren euskal txirrindulariek osatu dute gizonezkoen podiuma, bigarren eta hirugarren postuekin, hurrenez hurren.
2022/06/19 - 18:54
Remco Evenepoelek irabazi du Suitzako Tourreko azken etapa, eta Geraint Thomasek, sailkapen nagusia
Belgikako txirrindulari gaztea azkarrena izan da azken eguneko erlojuaren kontrako saioan, 28 minutu eta 26 egundoko denbora eginda. Thomasek hiru sgeundo gehiago erabili ditu. Ion Izagirre nagusiko 34. postuan amaitu du lasterketa.
2022/06/18 - 19:14
Ion Izagirreren erasoa eta 7. etapako azken kilometroak
Cofidis taldeko gipuzkoarrak helmugarako 10 kilometrora atzean utzi ditu iheskideak. Kilometrorik gogorrenak izan dira, aldapan gora. Azkenean, Thibaut Pinot gailendu da eta Sergio Higuita da lider berria.
2022/06/11 - 15:07
Ion Izagirre, Evenepoel eta Luis Felipe Martinez, Suitzako Itzuliaren fokuan
Espainiako tropelak Ion Izagirreren (Cofidis) baza izango du Frantziako Tourraren aurretik. 2022ko Suitzako Itzulia zuzenean ikusi ahal izango da ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/05/28 - 20:00
Ion Izagirrek 2012an irabazitako etapak dakarzkion oroitzapenak kontatu dizkigu
Txirrindulariak orain dela 10 urte Euskaltel taldearekin Italiako Giroan lortutako garaipenak dakarzkion oroitzapenen berri eman digu "Ez Da Giro!" saioko 'Oroitzapenen txokoa' atalean.
2022/05/01 - 19:38
Vlasovek eskuratu du Romandiako Tourra
Errusiarra azken eguneko erlojupekoan gailendu da, eta sailkapen nagusia bereganatu du. Gino Mader (Bahrain) eta Simon Geschke (Cofidis) ziklistak ere Villarseko podiumera igo dira.
2022/04/30 - 19:50
Sergio Higuitak irabazi du Val d'Annivierseko etapa nagusia
Oscar Rodriguez (Movistar Team) eta Ion Izagirre (COFIDIS) eguneko ihesaldian izan dira.
2022/04/26 - 22:48
Hayterrek irabazi du atariko erlojupekoa eta Romandiako Tourreko lehen liderra da
Ethan Hayter nagusitu da estreinako erlojupekoan eta liderraren elastikoa jantzi du. Dennis izan da bigarren, 4 segundora. Grobschartnerrek amaitu du hirugarren, 10 segundora.
2022/04/26 - 10:45
2022ko Romandiako Tourreko etapen profilak eta ibilbideak
Astearte honetan, apirilaren 26an, Suitzako lasterketaren ekitaldi berri bat hasiko da, 6 jardunaldi izango dituena (atariko bat eta bost etapa). 2021eko irabazlea, Geraint Thomas galestarra, irteeran egongo da.
2022/04/24 - 19:34
Remco Evenepoel gazteak irabazi du Lieja-Bastogne-Lieja lasterketa
Eroriko handi baten ondorioz, Julian Alaphilippe faborito nagusietako batek lasterketa utzi behar izan du. Euskal txirrindularien artean, Ion Izagirre izan da onena, 27. postuan.