Iñigo Martinez
2021/01/25 - 14:08
Athletic - Getafe, Marcelinok bere lehenengo hiru puntuak nahi ditu
Iñigo Martinez eta Yuri Berchiche baja izango dira defentsako lerroan. Partida Euskadi Irratian jarraitu.
2021/01/19 - 09:46
Athleticek bere hirugarren Superkopa du jada
Zuri-gorriek 1984-85eko eta 2015-16ko tituluak eskuratu zituzten aurretik. Bartzelonak lortu ditu Superkopa gehien, 13 baititu.
2021/01/18 - 11:09
Athletic, Superkopako txapelduna
Talde zuri-gorriak Bartzelona gainditu zuen 3-2 eta Superkopako bere hirugarren garaikurra erdietsi zien Sevillan.
2021/01/18 - 09:40
Athleticek sei final irabazi dizkio Bartzelonari, historia osoan
Bilbotarrek eta kataluniarrek hamahirugarrenez neurtu dituzte indarrak final batean, eta azkena, Superkopakoa, Athleticek irabazi du.
2021/01/18 - 01:57
Marcelino: ''Partida bikaina egin dugu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticeko entrenatzailea oso pozik agertu da jokalariek egindako lanarekin eta titulua Real Madril eta Bartzelona kanporatuta lortu izana azpimarratu du.
2021/01/18 - 01:16
Villalibrek tronpeta jo du jokalariek zelaian egindako ospakizunean
Partida amaitu eta gutxira, Athleticeko jokalariak titulua ospatzen hasi dira eta Asier Villalibrek musika jarri dio ospakizunari.
2021/01/18 - 00:37
Athletic, Superkopako txapeldun!
Zuri-gorriek luzapenean irabazi diote Bartzelonari (2-3), Williamsek gol ikusgarria sartuta. Messi kalera bota du epaileak azken minutuetan, Villalibreri eraso egitearekin.
2021/01/17 - 18:13
Jokalariek paseo laburra eman dute goizean, gimnasioan aritu ostean
Athleticeko jokalariek hotelaren ingurutik paseo bat emateko baimena izan dute, bazkaltzera joan eta gaueko partidarako atseden hartu aurretik.
2021/01/16 - 16:46
Roberto Rios: ''Athletic hautagai sendoa da titulua irabazteko''
Athleticeko jokalari ohia Sevilla bizi da, Superkopako finala jokatuko den hirian, eta bilbotarrak oso indartsu ikusten ditu.
2021/01/15 - 16:04
Zuri-gorriak pozik abiatu dira goizean Sevillara
Igandeko finalerako txartela poltsikoan, Athleticeko jokalariak Sevillan dira dagoeneko Bartzelonaren aurkako finala prestatzen.
2020/11/06 - 17:54
Kepa, Unai Simon, Iñigo Martinez, Merino eta Oyarzabal, Luis Enriqueren deialdian
Espainiako selekzioko hautatzaileak bost euskal jokalari hauek deitu ditu Herbehereen, Suitzaren eta Alemaniaren aurkako partidetarako.
2020/09/29 - 18:39
Iñigo Martinez: ''Daukanugarekin aurrera egin behar dugu, urte polita dugu aurretik''
Athleticeko jokalaria den Iñigo Martinezek taldeko jokalari gazteengan konfiantza dutela gaineratu, eta osteguneko Cadizen aurkako partidaz hitz egin du.
2020/08/18 - 18:55
Iñigo Martinezek lesio muskularra du
Athleticeko erdiko defentsak ez du astearteko entrenamenduan parte hartu lesio arin-moderatua duelako eskuin erdiko gluteo muskuluan.
2020/07/16 - 10:57
Realak eta Athleticek Europa dute helburu
Talde biak hiru puntuak lortzeko beharrean dira gaur. Realak Sevilla hartuko du Reale Arenan eta Athleticek Leganes, San Mamesen.
2020/07/14 - 20:27
Ander Capa eta Yuri Berchiche zalantza dira Leganesen aurkako partidarako
Momentuz, talde zuri-gorriak bi baja konfirmatu ditu: Yeray, lesionatuta, eta Iñigo Martinez, zigortuta.
2020/06/20 - 21:08
Iñigo Martinezen golak garaipena eman dio Athletici Betisen aurka (1-0)
Zurigorriek etenaldiaren osteko lehenengo garaipena lortu dute, aurretik jokatutako biak berdindu ostean.
2020/01/16 - 17:24
Iñigo Martinez: 'Ezin dugu etxean errazagoa izango dela pentsatu'
Iñigo Martinezek taldea etxean erakusten ari den sendotasunari eutsi nahi dio. Ondarroarra ez da fio Celtarekin. Dani Garcia eta Raul Garcia jokatzeko ondo daude.
2019/11/10 - 19:40
Iñigo Martinezen eta Villalibreren adierazpenak, Athletic – Levante partida amaituta
Athleticek garaipena lortu du Levanteren aurka (2-1), eta Iñigo Martinezek eta Asier Villalibrek neurketaren analisia egin dute ETBrentzat.
2019/10/13 - 01:02
Espainiak berdindu egin du Norvegiarekin eta oraindik ez da Eurokopara sailkatu
Espainiak bana (1-1) berdindu du Norvegiaren aurka jokatu duen 2020ko Eurokopako sailkapen-faseko zazpigarren jardunaldiko partida. Saul eta King izan dira golegileak.
2019/10/04 - 15:01
Iñigo Martinez, Oyarzabal eta Kepa, Robert Morenoren deialdian
Espainiako selekzioarekin Norvegiaren eta Suediaren kontra jokatzeko deitu ditu hautatzaile espainolak.