Iñaki Artola
2017/04/20 - 20:51
Retegi Bi-Ezkurdia eta Artola-Laso partidetarako material aukeraketak
Retegi Bik arazo fisikoak ditu igandean Ezkurdiaren aurka jokatuko duen partidarako. Artola eta Laso ere nor baino nor arituko dira, astelehenean, final-laurdenetarko txartelagatik lehian.
2017/03/04 - 23:04
Olaizola II-Untoria, finalerdietara; Artola-Albisu, kanporatuta
Aimar Olaizolak eta Alvaro Untoriak 22-16 irabazi dute Artola-Albisu bikotearen aurka jokatu duten partida eta Binakako Txapelketako finalerdietan dira. Artola eta Albisu kanporatuta daude.
2017/03/04 - 21:53
Olaizola II.a eta Untoria finalerdietan sartu dira (22-16)
Artola eta Albisuri gailendu zaizkie Labriten, eta, ondorioz, urdinak txapelketatik kanpo geratu dira.
2017/02/26 - 23:29
Artola eta Albisu kanpoan geratzear dira
Irribarriak eta Rezustak 22-19 irabazi diote Artola-Albisu bikoteari eta azken hauek Binakako Txapelketatik at geratzetik gertu daude.
2017/02/07 - 15:49
Iñaki Artolak zaila ikusten du hilaren 17rako osatuta egotea
Alegiakoaren sorbalda nahi baino mantsoago sendatzen ari da Gutxienez beste 2 aste beharko ditu Ondorioz aurtengo Binakakoa jokatzea zaila ikusten du Artolak. Erabakia enpresak hartu beharko du
2017/02/06 - 12:56
Artola eta Albisu, bigarren postuan
Irribarri eta Rezusta bikoteak zortzi garaipen eta bi porrot dituzte jokatutako hamar partidetan.
2016/12/13 - 21:56
Artola: 'Krak bat atzeman dut sorbaldak paretaren kontra jotzean'
Iñaki Artolak, gutxienez, hilabete bat igaro beharko du kantxatik kanpo. Urretxuko frontoia utzi behar izan du Binakako Txapelketan, eta Elezkano II-Zabaletak irabazi dute partida.
2016/12/13 - 20:17
Artolak, lesionatuta, Elezkano II-Zabaletaren aurkako partida utzi du
Iñaki Artola eta Jon Ander Albisu aurretik zihoazen (9-10), baina aurrelariak paretaren kontra jo, eta sorbalda bihurrituta utzi behar izan du Urretxuko frontoia. Puntua bikote gorriarentzat izan da.
2016/12/10 - 13:21
Artolak eta Albisuk bitik bi irabazi dituzte
Mendizabal III.a eta Tolosa baino koska bat gorago daudela erakutsi zuten Asegarceko pilotariek. Altuna III.a eta Barriolaren ordezkoek lana egin arazi zieten baina ez zuten puntua arriskuan jarri.
2016/12/03 - 16:04
Artola-Albisuk lehen puntua lortu dute
Ezkurdia eta Merinori gailendu zaizkoe 22 eta 20 Zestoako pilotalekuan jokatutako partidan.
2016/12/01 - 13:36
Ezkurdia-Merino II.a eta Artola-Albisu, ostiralean
Zestoak, Lizarrak, Zumarragak eta Tolosak hartuko dituzte lehen jardunaldiko partidak. Aurreneko partida, ostiralean, Zestoan jokatuko da.
2015/05/03 - 23:24
Jaunarenak aise menderatu du Artola Legazpin (22-7)
Aspeko aurrelariak laugarren garaipena eman dio bere enpresari Buruz uruko Txapelketaren lehenengo kanporaketan. Leitzarra sasoi betean dago eta aintzat hartu beharko dute aurkariek.
2015/04/05 - 22:51
Berasaluzek eta Zubietak 22-15 irabazi diete Artolari eta Albisuri
Ogetan irabazita, Berasaluzek eta Zubietak eskura dute finala. Ezkurdia eta Zabaleta menderatu beharko dituzte horretarako ligaxkako azken jardunaldian. Artola eta Albisu aukerarik gabe gelditu dira.
2015/04/01 - 17:57
Berasaluze-Zubieta eta Artola-Albisu, pozik saskian aurkitutakoarekin
Bikote mistoak pilota bizixeagoak aukeratu ditu, baina denak ere onak dira, lauren esanetan. Eskuina justu antzean, ez da aitzakia izango Artolarentzat. Bi bikoteentzat finala da igandekoa Ogetan.
2015/03/29 - 21:19
Ezkurdia eta Zabaleta garaile, Artola eta Albisuren aurka (22-16)
Nafarrak gipuzkoarrak baino gehiago izan dira eta lehen puntua lortu dute finalaurrekoetan. Partida zortzinakoaren ostean hautsi da, gorriek 6 eta 0eko partziala eginda.
2015/03/29 - 14:22
Ezkurdia-Zabaleta eta Artola-Albisu, lehen puntuaren bila Donostiara
Finalerako txartela eskuratzeko egin beharreko bidean aurrera gaur abiatuko dira bi bikoteak. Ondo hastea garrantzi haundikoa da. Zabaleta edo Albisu, nor nagusitzen den, erabakigarria izan liteke.
2015/03/26 - 16:48
Igandeko partidarako pilotak aukeratu dituzte Atano III.a pilotalekuan
Artolak eta Albisuk azpitik gehixeago dabiltzan pilotak aukeratu dituzte, Ezkurdiak eta Zabaletak bote handixeagokoak. Nolanahi ere, lau pilotariak gustura gelditu dira aukeratu dituzten pilotekin.
2015/03/14 - 13:54
Artolak eta Albisuk finalaurrekoetarako txartela Zestoan lortu dute
22-16 menderatu dituzte Ezkurdia eta Zabaleta ligaxkako 13.jardunaldiko partidan. Zortzigarren puntuaz jabetu da Asegarceko bikotea eta hurrengo faseari begira jarrita dago.
2015/03/14 - 12:12
Artolak eta Albisuk finardietarako hirugarren txartela lortu dute
22 eta 16 gailendu zaizkie Ezkurdiari eta Zabaletari Zestoan jokatutako partidan.
2015/03/11 - 20:12
Iñaki Artola: ''Urduri egon nintzen Bengoetxea VI-ren partidari begira''
Arnas hartu zuen Lizartzarrak, hogeitabana zihoazela Oinatzek gantxoa kontrakantxara bidali zuela ikusi zuenean. Horrek erraztu egin die finalaurrekoetarako bidea berari eta Albisuri.