Iñaki Artola
2021/03/21 - 22:30
Ezkurdia eta Galarzak urrezko puntua bildu dute Artola eta Arangurenen aurka (22-11)
Ezkurdia eta Galarza bost garaipenekin kokatu dira Binakako Ligaxkan, eta hirurekin utzi dituzte Artola eta Aranguren sailkapeneko azken tokian, bi jardunaldiren faltan.
2021/03/13 - 12:41
Elezkanok eta Zabaletak jipoia eman diote Artola-Aranguren bikoteari (22-3)
Liderrek ez dute gupidarik izan eta aise gailendu dira Mungiako pilotalekuan jokatutako 11. jardunaldiko lehen partidan.
2021/03/12 - 12:54
Elezkano-Zabaleta vs. Artola-Aranguren, gaur
Partida zuzen-zenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, Mungiatik, 22:00etatik aurrera.
2021/03/06 - 22:22
Artola eta Arangurenek garaipena lortu dute eta bete-betean sartu dira lehian (22-13)
Artola eta Arangurenek Binakako Txapelketako hirugarren garaipena erdietsi dute Peña eta Albisuren aurka (22-13), eta asko estutu dute sailkapeneko beheko aldeko postuak.
2021/03/03 - 17:07
Artola: ''Jokatzea erabaki badut irabaztera ateratzeko da, ez dago aitzakiarik''
Iñaki Artolak jardunaldi batzuk eman ditu Binakako Txapelketako partidak jokatu ezinda. Bengoetxeak ordezkatu du, eta larunbatean (10. jardunaldian) bikotea osatuko du Arangurenekin.
2021/03/03 - 14:52
Artola ''irabaztera'' aterako da bere bueltan
Iñaki Artola denbora asko egon da jokatu gabe eta asteburu honetan bueltatzea erabaki du. Larunbatean, Arangurenekin batera, Peña II.a eta Albisuren kontra jokatuko du.
2021/01/12 - 15:56
Artolak zuntz-haustura du eskuineko izterrean
Bengoetxea VI.ak jokatuko du bere ordez ostiralean Amorebietan.
2021/01/10 - 21:56
Urrutikoetxeak eta Imazek eraman dute partida, Artola lesioarengatik erretiratu ondoren
Partida Urrutikoetxea eta Imazen alde 17 eta 16 zela, Iñaki Artolak ziztada sentitu du eskuin izterraren atzealdean eta ez jarraitzea erabaki du. Bikote gorriarentzat dira garaipena eta puntua.
2021/01/10 - 20:58
Iñigo Simon medikua, Iñaki Artolari: ''Zalantzan bazaude, partida utziko dugu''
Alegiko pilotariak min hartu du eskuineko izterrean, Arangurenekin batera Urrutikoetxearen eta Imazen aurka jokatzen ari zela. 18-16ko kontrako markagailuarekin, partida utzi behar izan du.
2021/01/02 - 21:58
Olaizolak eta Rezustak garaipen erosoa bereganatu du (22-12)
Aimar Olaizola eta Beñat Rezusta erraz gailendu zaizkie Iñaki Artola eta Aitor Arangureni Lizarran jokatutako Binakako Txapelketako partidan.
2020/12/13 - 21:27
Ezkurdia aise nagusitu zaio Artolari finalerdietara sailkatzeko (22-8)
Joseba Ezkurdia Iñaki Artola kanporatu du Lau t'erdiko final-laurdenetan (22-8), eta Erik Jaka izango du aurkari finalerdietan.
2020/12/05 - 21:57
Elezkano eta Artola dira final-laurdenetara sailkatu diren lehenak
Danel Elezkano eta Iñaki Artola dira Lau t'erdiko final-laurdenetarako lehen sailkatuak, Iraitz Zubizarreta eta Jon Ander Peñaren aurka Azkoitian jokatutako final-zortzirenetako lehiak gaindituta.
2020/12/01 - 15:57
Asteburuan 2020ko 4 t'erdiko txapelketa hasiko da
Txapelketa Azkoitian hasiko da eta hilaren 27an jokatuko da finala Bilboko Bizkaia Frontoian. Ezkurdiak titulua defendatuko du.
2020/11/06 - 10:27
Arazorik ez Atano III.eko pilota aukeraketan
Lau pilotariak gustura gelditu dira. Victorrek eta Untoriak pilota biziak aukeratu diztuzte, Artolak eta Imazek makalagoak eta azpitik gehixeago dabiltzanak. Puntua hil edo bizikoa da bi bikoteentzat.
2020/11/06 - 10:25
Artolak 22-8 irabazi dio Untoriari Atano III.ean
Zalantzaren bat edo beste izan du Artolak aurreneko zatian, baina bigarrenean Untoria baino gehiago izan da, eta 12 eta hutseko partzialarekin erabaki du partida. Rezusta du zain azken laurdenetan.
2020/09/27 - 22:33
Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak osatutako bikoteak irabazi du finala
Iñaki Artola eta Beñat Rezustak irabazi dute Masters CaixaBank txapelketako finala (9-22). Hona hemen Altuna eta Imazen aurkako partidaren laburpena.
2020/09/22 - 15:54
Iñaki Artola eta Beñat Rezusta, finalera
Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak Bengoetxea VI.a eta Martija bikotea Adarragan 11-22 gainditu zituzten eta finala jokatuko dute datorren igandean.
2020/08/17 - 17:58
Artola eta Rezusta, erakustaldiz erakustaldi
CaixaBank Mastersak gainditu du bederatzigarren jardunaldia. Artola eta Rezusta daude sailkapenaren gorenean eta finalerdietara matematikoki sailkatuta ez dauden arren, gertu dute txartela.
2020/08/03 - 17:43
Artola-Rezusta eta Bengoetxea VI.a-Martija, gorenean
Artolak eta Rezustak eta Bengoetxea VI.ak eta Martijak osatzen dituzten bikoteak daude CaixaBank Masterseko sailkapenaren gornean. Irribarriak eta Urrutikoetxeak seitik sei partida galdu dituzte.
2020/03/24 - 00:06
Artolak erraz eta Victorrek sufrituta egin dute aurrera Buruz Burukoan
Gipuzkoarrak 22-8 menderatu zuen Untoria atzo Donostian eta errioxarrak Elezkano II.a Logroñon 22-19. Danel 18-15 eta 19-17 aurreratu zen baina ezin izan zuen lana borobildu.