Iñaki Artola
2021/05/31 - 15:29
Artolak 22-17 irabazi zion Rezustari Bergaran
Zuzenago jokatzeak, final laurdenetarako sailkatzeko balio izan zion Alegiarrari. Lanak eman zizkion bergararrak baina huts gehiegi egin zuen. Atzelaririk gabe galditu da Buruz Buruko txapelketa.
2021/05/31 - 15:28
Bengoetxea VI.ak eta Artolak abiatuko dituzte final laurdenak
Donostiako Atano III.ean izango da hitzordua gaur geuean. Oinatz Bengoetxearen ibilibidea oso ona da buruz buru ere, eta faborito argia izango da. iñaki Artola gainera ez omen dago sasoi betean.
2021/05/31 - 15:25
Bengoetxea VI.ak 22-8 menderatu zuen Artola
Final laurdenetako partida orekatua izango zela zirudien lehenengo 16 tantoak jokatuta. 8-8 ziren markagailuan baina handik aurrera Artolak ez zuen tanto bat bera ere egin. Oinatz 22-ra zuzen joan zen
2021/05/31 - 15:20
Bengoetxea lehian sartu da berriro, Artolari 22-6 irabazita
Ondorioz, Iñaki Artolak oso aukera gutxi ditu Lau t’erdikoan aurrera egiteko. Leitzakoa, berriz, finalerdietan sartzeko borrokan sartu da.
2021/05/31 - 15:20
Altuna III.ak lehen puntua erdietsi du Artolari 22-14 gailenduta
Hasiera sutsua izan ostean, amezketarrak etekina atera die aurkariaren opariei, eta beti alde izan duen partida irabazi du.
2021/05/31 - 15:17
Artola final-laurdenetako ligaxkan da, Olaetxeari 22-17 irabazi ostean
Alegiako pilotaria jaun eta jabe izan da partidako lehen zatian, eta gerora erabakigarria izan den tartea zabaldu du markagailuan. Olatxearen erreakzioa berandu iritsi da.
2021/05/31 - 15:14
Olaetxea eta Artola, final-laurdenen bila, Tolosan
Beotibarreko frontoiak hartuko du 4 t'erdiko final-zortzirenetako lehen partida. Larunbatean, Bartzelonan eta Biarritzen.
2021/05/31 - 14:59
Bengoetxea VI.a eta Artola, finalerdiaren bila, ostiralean
Olaizola II.a-Irribarria, Urrutikoetxea-Ezkurdia eta Martinez Irujo-Altuna III.a partidek osotzen dituzte final-laurdenak.
2021/05/29 - 22:27
Artola finalerako sailkatu da, Rezusta mendean hartuta
Aurrelari gipuzkoarrak Buruz Buruko bere lehen finala jokatuko du, ekainaren 13an.
2021/05/29 - 22:05
Iñaki Artola, Buruz Buruko finalera
Alegiako aurrelariak txapelketako finalerako txartela eskuratu du Labriten jokatu den finalerdian Rezustari 22-16 irabazi ostean.
2021/05/29 - 14:05
Rezusta vs. Artola, finalera sartzeko lehian
Helburu bera dute biek: Buruz Buruzko finala lehen aldiz jokatzea. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta itb.eus-ek, 17:15etatik aurrera.
2021/05/28 - 14:23
Rezusta vs. Artola eta Zabaleta vs. Altuna, finalean sartzeko lehia
Bi finalerdiak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek, larunbatean eta igandean.
2021/05/25 - 11:37
Bi atzelari eta bi aurrelari, finalerdietan
Rezusta vs Artola eta Zabaleta vs Altuna III.a dira asteburuko Buruz Buruko finalerdietako bi partidak. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2021/05/24 - 00:41
Rezusta-Artola eta Zabaleta-Altuna, Buruz Buruko finalerdiak
Bergarako atzelariak eta Alegiako aurrelariak finalerako txartela jokatuko dute larunbatean Labriten; bigarren finalerdia Bilboko Bizkaian jokatuko da.
2021/05/23 - 22:45
Artolak ezustekoa eman du Urrutiren aurka eta Rezusta du zain (22-7)
Iñaki Artola 22-7 gailendu zaio Mikel Urrutikoetxeari Buruz Buruko final-laurdenetan, eta Beñat Rezustaren aurka jokatuko du datorren larunbatean, Labriten jokatuko den finalerdian.
2021/05/23 - 15:42
Urrutikoetxea edo Artola: nor izango da Rezustaren arerioa finalerdietan?
Gaur erabakiko da Bilbon. Urrutikoetxeak ia hilabete eta erdi izan du Buruz Burukoa prestatzeko. Artolak, berriz, bi partida jokatu ditu, azkenean maila oso txukuna emanda.
2021/05/20 - 19:35
Urrutikoetxea eta Artola, prest iganderako
Mikel Urrutikoetxea eta Iñaki Artola nor baino nor arituko dira Buruz Buruko Txapelketan igande honetan. Jada pilotak aukeratu eta adierazpenak egin dituzte.
2021/05/17 - 16:20
Final-laurdenetara begira
Asteburuan 2021eko Banakako Txapelketako final-zortzirenak jokatuko egin dira eta Buruz Burukoak hurrengo kanporaketara begiratzen du jada.
2021/05/17 - 01:37
Rezustak eta Artolak aurrera egin dute final-laurdenetara
Beñat Rezustak 22-14 irabazi dio Oinatz Bengoetxeari Bizkaia Frontoian jokatutako lehen kanporaketan. Bigarrenean, Iñaki Artola 22-18 gailendu zaio Asier Agirreri.
2021/03/27 - 21:53
Jaka-Martijak bosgarren puntua bildu dute; Artola-Aranguren aukerarik gabe geratu dira
Jaka eta Martija bikoteak Binakako ligaxkako bosgarren garaipena eskuratu dute (22-8), eta aurrera egiteko moduan dira oraindik. Artola eta Aranguren, berriz, aukera gabe geratu dira.