Imanol Alguacil
2023/10/25 - 01:18
Realak urrezko garaipena lortu du Lisboan, Benficaren aurka (0-1), eta gero eta hurbilago du sailkatzea
Brais Mendezek egin du gola, 63. minutuan, Ander Barrenetxearen jokaldi bikain bat baliatuta. Txapeldunen Ligan hiru jardunaldi jokatuta, Realak zazpi puntu ditu, eta bere multzoko lehen postuan jarraitzen du, Inter Milanekin berdinduta.
2023/10/24 - 10:21
Realak aurrerapauso handia eman nahi du Lisboan, Benficaren zelaian, Txapeldunen Ligan jarraitzeko
Imanolen gizonek lau puntu dituzte, multzoen faseko lehen bi jardunaldiak jokatuta; Portugalgo taldeak, aldiz, ez du punturik eskuratu oraindik, eta estu-estu dabil. Aurreikuspena da Realaren hasierako hamaikakoan larunbatean Ligan titular izan ez ziren hainbat jokalari sartzea.
2023/10/24 - 00:59
Imanol: ''Benficak talde izugarria du; betiko gure lehiakortasun handia erakutsi beharko dugu''
Da Luz estadioan jokatu beharreko neurketaren bezperan, Realeko entrenatzaileak nabarmendu du talde txuri-urdinak partida bikaina egitea duela helburu, hori baita modua Lisboan garaipena eskuratzeko.
2023/10/21 - 18:50
Imanol: ''Orain arteko partida kaskarrena eginda, irabazi egin dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea talde txuri-urdinak Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz (1-0) aritu da Reale Arenako prentsa-aretoan.
2023/10/08 - 21:27
Imanol: ''Berdinketa lortzea merezi izan dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Atletico Madrilen aurka galdutako partidaz hitz egin du. "Merezi izan dugu berdinketa lortzea, eta hobeto ginenean gertuago ikusten zen 1 eta 2koa, 2 eta 1ekoa baino" adierazi du Alguacilek, besteak beste.
2023/10/08 - 21:00
Azken minutuetan adierazitako penaltiak punturik gabe utzi du Reala Metropolitanon (2-1)
Samu Linok aurretik jarri du Atletico Madril 22. minutuan, Oyarzabalek banakoa egin du 73.ean eta Griezmannek 2 eta 1ekoa sartu du, penaltiz, 89.ean.
2023/10/04 - 14:18
Reala jaun eta jabe izan da Salzburgoren aurka (0-2)
Txuri-urdinek bi gol egin dituzte partidako lehen 27 minutuetan, eta aise gailendu zaizkio talde austriarrari neurketa osoan. Mikel Oyarzabal eta Brais Mendez izan dira Donostiako taldearen golegileak.
2023/10/02 - 22:28
Imanol Alguacilen eta Igor Zubeldiaren hitzak, astearteko partidari buruz
Imanol entrenatzaileak Salzburgoren aurkakoa partida zaila izango dela azpimarratu du. Zubeldiak, aldiz, Realak azken urteetan Europan esperientzia handia pilatu duela nabarmendu du.
2023/10/02 - 18:20
Realak sasoiko dagoela berretsi nahi du Salzburgoren aurka Txapeldunen Ligan jokatuko duen partidan
Lehenengo jardunaldian Inter Milanen aurka emandako itxura onaren ostean, eta LaLigan lortutako azken emaitzak kontuan izanda, donostiarrak gogoz doaz Austria aldera.
2023/10/02 - 17:57
Realak Zubietan entrenatu du, Salzburgora abiatu aurretik
Imanolek zuzentzen duen taldeak Zubietan entrenatu du gaur goizean Salzburgora abiatu aurretik. Bihar jokatuko du Txapeldunen Ligako multzoen faseko bigarren partida.
2023/10/01 - 02:00
Imanol: ''Gaur garbi utzi dugu zer den derbia''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Athleticen aurkako derbian lortutako garaipenaz hitz egin du. Pozik azaldu da jokalariek egindako partidagatik eta Reale Arenan sortutako giroagatik.
2023/09/29 - 18:20
Imanol: ''Derbia partidarik bereziena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako zortzigarren jardunaldian Athleticen aurka jokatuko duten derbiaz aritu da. Partida hori "bereziena" dela nabarmendu du, eta irabaztera aterako direla.
2023/09/28 - 01:41
Carlos Fernandezen gol bikain batek urrezko hiru puntu eman dizkio Realari Valentzian (0-1)
Talde txuri-urdinaren aurrelariak 32. minutuan sartu du, area barruan jokaldi oso polita eginda, neurketa erabakita utzi duen gola. Valentzia hamar jokalarirekin aritu da, bigarren zati osoan, era Realak emaitzari eutsi ahal izan dio.
2023/09/26 - 19:31
Imanol: ''Valentzia indartsu eta gogotsu dabil''
Realak Valentziaren aurka jokatuko du, asteazkenean, Mestallan, LaLiga EA Sportseko 7. jardunaldiko partida.
2023/09/24 - 19:32
Imanol: ''Joko aldetik ongi gaude, baina goian mantentzeko gol gutxiago jaso behar ditugu''
Realak mendean hartu du Getafe (4-3), etxean jokatutako partida eroan. "Taldeak aukerak egiten ditu, baina hor goian egon nahi badugu, zalantzarik gabe, ezin ditugu horrenbeste gol jaso" adierazi du Imanolek. "Dena den, taldeak sendotasun nahikoa izan du markagailuari buelta emateko" gaineratu du.
2023/09/21 - 11:34
Imanol: ''Izugarrizko gaua izan da, nahiz eta ez irabazi''
Imanol Alguacil harro agertu da Inter Milanen aurka bana berdindu ostean, Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Pena ere sentitzen duela adierazi du, ezin izan dutelako irabazi.
2023/09/21 - 01:09
Realak, partida bikaina eginda, berdindu egin du Inter Milanekin (1-1), Txapeldunen Ligako lehen neurketan
Brais Mendezek aurreratu du Imanolen taldea, laugarren minutuan, eta Reala Inter Milan baino askoz gehiago izan da neurketako azken minutuetara arte; Lautarok egin du 1-1ekoa, 87. minutuan.
2023/09/19 - 20:11
Imanol: ''Nortasuna eskatzen diot taldeari; horrela, gure jokoa azalduko da''
Realak asteazkenean ekingo dio Txapeldunen Ligari. Bezperan, prentsaurrekoan, Imanol entrenatzaileak ohartarazi du aurkaria, Inter Milan, maila oso handiko taldea dela.
2023/09/18 - 10:40
Imanol: ''Bukaerara arte saiatu gara, baina ez da posible izan''
Barrenetxearen gol bati esker irabazten hasi arren, Realak ezin izan du neurketa irabazi, eta 2-1 galdu du Real Madrilen aurka. Imanol Alguacil, dena den, pozik agertu da taldearen jokoarekin.
2023/09/02 - 20:28
Take Kubo: ''Entrenatzailearen eskakizuna bete dudala uste dut''
Reala Take Kubok ezarritako erritmoan aritu da, bi gol eta hamaika ekintza on egin baititu Granadari irabazteko. Take Kuborentzat "oso garrantzitsua da entrenatzaileak exijitzea, horrek berarengandik gehiago nahi duela eta eman diezaiokeela adierazten duelako".