Imanol Alguacil
2024/03/30 - 15:29
Imanol: ''Derbi guztiak zailak dira; eta han jokatuta, gehiago''
Realak Alavesen aurka jokatuko du igandean, Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 30. jardunaldian.
2024/03/06 - 13:09
Realak 1-2 galdu du Paris Saint-Germain aurkari, Reale Arenan, eta Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da
Kylian Mbappek sartu ditu Frantziako taldearen bi golak, eta Mikel Merinok egin du talde txuri-urdinarena. Realak amaierara arte borrokatu du, eta gogoan izateko moduko ibilbidea burututa esan dio agur Europa mailako txapelketarik handienari.
2024/03/04 - 21:03
Realak PSGren aurkako kanporaketa irauli nahi du, Txapeldunen Ligako final-laurdenetan sartzeko
Donostiarrek 2 eta 0 galdu zuten joaneko partidan eta, zail duten arren, ezustekoa eman nahi dute azken asteetako emaitza kaskarren bolada eteteko.
2024/03/04 - 19:35
Imanol: ''Parisen argi utzi genuen gaitasuna dugula, zergatik ez amets egin?''
Realak PSG taldea hartuko du asteartean Reale Arenan, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan. Joanekoan talde frantziarra 2-0 gailendu zen.
2024/03/01 - 20:35
Imanol: ''Semeak, joaten banaiz ere, Realaren aurka jokatuz gero, bera Realaren alde egongo dela esaten dit''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du Sevillaren aurkako partidaren atarian. Zale txuri-urdinen pasioaz ere mintzatu da.
2024/02/28 - 03:13
Etsipena, Realeko jokalarien eta zaleen artean, Mallorcaren aurkako kanporaketa amaituta
Talde txuri-urdinak ezin izan du finalerako sailkatzea lortu; izan ere, galdu egin du, penalti jaurtiketetan, Javier Aguirreren gizonak aurkari. Jokalariek eta zaleek elkarri eman diote babesa partida bukatuta, Reale Arenan.
2024/02/28 - 03:13
Realaren eta Mallorcaren arteko Errege Kopako kanporaketako itzuliko partidaren laburpena eta golak
Mallorcak penaltietan irabazi dio Realari, arauzko 90 minutuen eta luzapenaren amaieran bana berdindu eta gero. Hartara, 2023-24 Errege Kopako finalistetako bat izango da apirilaren 6an. Bideo honetan partidaren laburpena ikus daiteke
2024/02/28 - 02:07
Imanol: ''Horrelako porrota jasotzeak, zaleen aurrean, min ematen du''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea burumakur azaldu da Mallorcaren aurka finalerdia galdu eta Kopako finalik gabe geratu ostean. Horrelako porrotek "min" ematen duela adierazi du.
2024/02/28 - 01:45
Reala Kopako finaletik kanpo utzi duten penalti jaurtiketak
Donostiarrak finalerdietako itzuliko partida galdu dute Mallorcaren aurka, Reale Arenan, penaltietan. Oyarzabalek gipuzkoarren lehen jaurtiketa huts egin du, eta Mallorcako jokalariek jaurtitako bostak sartu dituzte.
2024/02/28 - 01:30
Baloia sartu al da? Luzapeneko lehen zatian Realak gola erreklamatu duen jokaldia
Tierneyren jaurtiketa Samu Costak atera du gol marraren gainetik. Hori da VARetik Gil Manzano epaileari adierazi diotenea Realeko jokalariak baloia Mallorcaren atean sartu dela erreklamatu dutenean.
2024/02/28 - 01:30
Mikel Oyarzabalek partidako 70.minutuan egindako gola (1-1)
Realeko kapitaina bigarren zatian zelairatu da eta banakoa egin du Brais Mendezek emandako pasea aprobetxatuta.
2024/02/28 - 01:30
Gio Gonzalezek Mallorcarentzat 50. minutuan egindako gola (0-1)
Jokaldia alboko sake batean hasi da. Jaume Costak baloia erdiratu du eta Gio Gonzalez bakar-bakarrik sartu da bigarren zutoinean baloia buruarekin errematatu eta Remiroren atean sartzeko.
2024/02/28 - 01:30
Brais Mendezek lehen zatiko 45. minutuan huts egindako penaltia
Raillok eskuarekin ukitu du baloia area barruan eta Gil Manzano epaileak penaltia adierazi du. Braisek jaurti eta baloia Greif atezainak urrundu du.
2024/02/28 - 01:27
Realak penaltietan galdu du, Mallorca aurkari, eta Kopatik kanpo gelditu da
Partidan, Realak eta Mallorcak bana egin dute, Gio Gonzalezek eta Mikel Oyarzabalek golak sartuta. Lehen zatian, Brais Mendezek penalti bat jaurti du, baina Greif atezainak gelditu egin dio. Penalti jaurtiketetan, Mikel Oyarzabalek ezin izan du berea gauzatu.
2024/02/26 - 20:00
Realak eta Mallorcak Errege Kopako finalerako lehen txartela dute jokoan, Reale Arenan
Joaneko partida hutsean amaituta, Imanolen taldeak azken lau urteetako bigarren finala jokatzea dute helburu. Azkena 2020. urtean jokatu zuten, eta irabazi, Athleticen aurka.
2024/02/26 - 15:15
Imanol: ''Aurtengo finala jokatzea dugu buruan, denon artean lortzea espero dut''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak taldeak asteartean Mallorcaren kontra jokatuko duen Errege Kopako itzuliko partidaren inguruan hitz egin du prentsaurrean.
2024/02/15 - 01:39
Imanol: ''Lehen zatian bezala jokatzen badugu etxean, eta asmatzen badugu, zergatik ez?''
Realak 2-0 galdu du Parisen, Paris Saint-Germain aurkari, Txapeldunen Ligako final zortzirenetako joaneko partidan. Txalde txuri-urdinaren entrenatzaileak deitoratu du nola gauzatu diren golak, baina nabarmendu du itxaropen handia duela Donostiako partidari begira.
2024/02/15 - 00:10
Realak 2-0 galdu du, Paris Saint-Germain aurkari, eta Donostian saiatuko da kanporaketari buelta ematen
Kylian Mbappek eta Bradley Barcolak, 58. eta 70. minutuetan, Frantziako taldearen golak sartu dituzte. Paris Saint-Germain bigarren zatian izan da Reala baino gehiago, baina Realak, lehen zatian, maila bikaina eman du. Reale Arenan dena emango du talde txuri-urdinak, sailkatzea lortu ahal izateko.
2024/02/13 - 22:53
Reala prest dago Paris Saint-Germain indartsuari aurre egiteko, Txapeldunen Ligako final zortzirenetan
Joaneko partida jokatuko du Realak, asteazkenean, 21:00etatik aurrera, aurreko denboraldietan baino borrokalariago dabilen talde baten aurka.
2024/02/13 - 20:42
Imanol, Paris Saint-Germain-Reala partidaren atarikoan: ''Anbizioa eta ilusioa izugarrizkoak dira''
Realaren aurkaria "izugarrizko taldea" da, txuri-urdinen entrenatzailearen iritziz. Imanolen asmoa da "ez pentsatzea" itzuliko neurketan, eta, esan duenez, espero du Realak, Parisen, "golen bat sartzea".