Imanol Alguacil
2021/12/05 - 00:07
Realak galdu egin du Real Madrilen aurka, bigarren zati txarra egin ondoren (0-2)
Bisitariak aldageletatik itzuli bezain laster aurreratu dira Viniciusen bitartez, eta, hamar minutu geroago, Jovicek partida erabakita utzi du.
2021/12/03 - 17:38
Imanol Alguacil: ''Izugarrizko ilusioa dugu Real Madrilen aurka jokatzeko''
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du larunbatean Santander Ligako 16. jardunaldian. Entrenatzaile txuri-urdinak taldean duen konfiantza erakutsi du prentsaurrekoan.
2021/12/03 - 17:32
Imanol Alguacil: ''Gaur gure eguna da; jarraitu dezagun euskara zabaltzen''
Realeko entrenatzaileak euskaldun guztiak zoriondu nahi izan ditu Euskararen Egunean, Real Madrilen aurkako partida dela eta izan duen prentsaurrekoan.
2021/11/30 - 16:58
Imanol: ''Badakigu aurkariak nola jokatzen duen, ez daude momentu onean, baina ilusioarekin jokatuko dute''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Panaderia Pulidoren aurka asteazkenean jokatuko duen Errege Kopako partidari buruz hitz egin du.
2021/11/28 - 19:12
Reala azkenera arte borrokatu da, baina 1-0 galdu du Espanyolen aurka
Alexander Isakek gola sartu du, baina Mateu Lahozek bertan behera utzi du jokaldia, baloiak berarekin egin duelako topo.
2021/11/27 - 15:59
Realak aldaketak egin beharko ditu min hartutako jokalarien ondorioz
Merinoren eta Silvaren lesioen ostean, Imanol Alguacilek aldaketak egin beharko ditu Espanyolen aurka jokatzeko Santander Ligako 15. jardunaldian.
2021/11/24 - 21:30
Imanol: ''Bai edo bai irabazi egin behar dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Monakoren aurka ostegunean jokatuko duen Europa Ligako multzoen faseko 5. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du.
2021/11/24 - 16:25
Bi partidako zigorra ezarri diote Aritz Elustondori
Horrela, Espanyolen eta Real Madrilen aurkako partidak galduko ditu jokalari txuri-urdinak, joan zen jardunaldian Valentziaren kontrako partidan txartel gorria ikusi ostean.
2021/11/23 - 12:40
Realak partida garrantzitsua du Monakon
Talde txuri-urdinak garaipena lortzen badu multzoko lidergoan jarriko litzateke. Neurketa ostegunean jokatuko da gaueko 21:00etan.
2021/11/22 - 00:29
Realak berdindu egin du Valentziarekin, eta lider izateari utzi dio (0-0)
Donostiarrek bat gutxiagorekin jokatu dituzte azken 20 minutuak, Aritz Elustondok txartel gorria ikusi ostean. Neurketaren azken aldera norgehiagoka asko zakartu da.
2021/11/19 - 17:06
Imanol Alguacil: ''Valentzia kalitate handiko jokalariak dituen taldea da''
Realak sailkapenaren buruan jarraitu nahi du igande honetan Valentziaren aurka jokatuko duen partidaren ostean. Entrenatzaile txuri-urdinak jokalari batzuk berreskuratuko ditu, eta bere bertsiorik onena ematea espero du.
2021/11/07 - 23:15
Imanol Alguacil: ''Jokoa eta nortasuna daukagula erakutsi dugu; oso harro nago''
Realeko entrenatzailea pozik agertu da taldeak egindako lanarekin eta jokalariek erakutsitako jarrera goraipatu du. Derbi bizia izan dela azpimarratu du, baina haien jokoa nagusitu dela.
2021/11/07 - 21:25
Realak lidergoa sendotu du Sadarren (0-2)
Mikel Merino talde gorritxoko jokalari ohiaren golak eta Januzajen penaltiak amaierara arte borrokatu den Osasuna garaitu dute.
2021/11/06 - 15:48
Imanol-Arrasate, modan dauden bi entrenatzaile aurrez aurre
Igandean Osasunak eta Realak indarrak neurtuko dituzte Sadarreko futbol-zelaian. Bi taldeak sasoiko daude eta euren entrenatzaileak are gehiago.
2021/11/04 - 22:58
Imanol: ''Gauza asko egin ditugu ondo, emaitza izan da txarrena''
Realeko entrenatzailea den Imanol Alguacilek, talde txuri-urdinak Sturm Grazen aurka (1-1) jokatu duen Europa Ligako partidaren analisia egin du.
2021/11/03 - 21:17
Imanol: ''Gure helburua beti da hurrengo partida irabaztea''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Sturm Grazen aurka Europa Ligan ostegunean jokatuko duen partdari buruz hitz egin du.
2021/11/01 - 02:00
Imanol: ''Nire ustez, berdinketa justua da''
Imanol Alguacil Realeko teknikariak "bidezkotzat" jo du igande honetan Athleticen aurka izandako berdinketa; izan ere, bere esanetan, "talde bakoitzak bere aukerak izan ditu".
2021/11/01 - 00:07
Realak eta Athleticek bana berdindu dute geldikako jokaldiak baliatuta (1-1)
Txuri-urdinek aurrea hartu dute bigarren zatian, Isakek penaltiz sartutako golaren bidez, baina Muniainek, Remiroren hutsa baliatuta, markagailua orekatu du 93. minutuan, falta jaurtiketa batean.
2021/10/31 - 02:37
Reala – Athletic, sasoi betean dauden bi talderen arteko derbia
Txuri-urdinak txapelketako liderrak dira 24 puntu pilatu ostean; zuri-gorriak, aldiz, zortzigarren tokian daude kokatuta 17 punturekin, baina Europako postuak gertu dituztela.
2021/10/30 - 17:26
Mikel Oyarzabalek ez du euskal derbia jokatuko
Imanol Alguacilek 23 jokalari deitu ditu Athleticen aurkako biharko partidarako.