Imanol Alguacil
2023/04/29 - 01:50
Imanol: ''Izugarrizko partida egin dugu; merezitako garaipena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea pozik azaldu da Osasunaren aurka Sadarren jokatutako derbian garaile irten ondoren. Bere taldeak egindako partida ona nabarmendu nahi izan du.
2023/04/29 - 00:57
Reala garaile atera da Sadarretik Osasunaren aurkako derbian (0-2)
Lehia oso parekatua izan da eta azkenean donostiarren alde erabaki da Sergio Herrerak bere atean sartutako golari eta Take Kubok azken minutuetan sartutako beste bati esker.
2023/04/27 - 20:58
Imanol, 22:00etako partidei buruz: ''Zaleentzat kaka hutsa da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea haserre eta kezkatuta agertu da jardunaldi honetan hainbat taldek izan dituzten gaueko ordutegiengatik.
2023/04/27 - 19:29
Osasuna vs Reala, Europara begirako derbi bete-betea
Nafarrek, Kopako finala bertan dela, zazpigarren postua lortu nahi dute Europan jokatzeko, eta donostiarrek Txapeldunen Ligako postuetan finkatzea izango dute helburu.
2023/04/27 - 18:32
Imanol, Osasunaren aurkako derbiaz: ''Beraientzat ez da finala, baina finala bezala jokatuko dute''
Osasunak eta Realak derbia jokatuko dute ostiral honetan, eta txuri-urdinen entrenatzailearen aburuz, Osasunako jokalariak ez dira Kopako finalari begira zelairatuko, baizik eta Europara sailkatzeko dituzten aukerak baliatzera.
2023/04/26 - 02:35
Realak partida oso sendoa egin du Villamarinen, Betisen aurka, eta Txapeldunen Ligarako puntu bat lortu du
Erritmo biziko neurketa izan da. Lehen zatian, Realak etxekoek baino hobeto jokatu du. Sailkapenean, bi taldeen arteko aldea sei puntukoa da oraindik, Liga amaitzeko zazpi norgehiagoka falta direnean; Realak, beraz, abantaila ona du aurkari zuzena den Betisekiko.
2023/04/24 - 19:54
Imanol: ''Taldeak argi dauka Villamaringo partida irabazi egin behar dela''
Realeko entrenatzaileak hiru puntuak nahi ditu Betisen aurkakoan, asteartean; berdinketaren aldeko apustua egitea baztertu du, hortaz. Halaber, nabarmendu egin du Donostiako taldea lan bikaina ari dela egiten, eta zaleek merezi dutela horretaz gozatzea.
2023/04/24 - 19:12
Imanol, Iñaki de Mujikaren gainean: ''Eskerrik asko denagatik. Zu bezalakoei esker gara hain realzaleak''
Realeko entrenatzaileak emozio handiz gogoratu du kazetaria; asteburuan zendu da. "Lagun handia" galdu du Realak, Imanolen esanetan.
2023/04/22 - 22:39
Realak buelta eman dio emaitzari Rayo Vallecano menderatzeko (2-1)
Alexander Sorlothen gol batek eta Lejeunek bere atean sartutako beste batek garaipena eman diete gipuzkoarrei bigarren zatian maldan gora jarri zaien partidan.
2023/04/21 - 16:06
Imanol: ''Derbian lortu ez genituen hiru puntuak Rayoren aurka lortzen saiatuko gara''
Realak Rayo Vallecano izango du aurkari Reale Arenan apirilaren 22an. Imanol Alguacil talde txuri-urdineko entrenatzaileak adierazpenak egin ditu Madrilgo taldearen kontrako neurketari buruz.
2023/04/15 - 20:56
Imanol Alguacil: ''Futbolean asmatu egin behar da eta horretan beraiek askoz hobeak izan dira''
Realak 2-0 galdu du Athleticen aurka San Mamesen. Imanol Alguacilen ustez lehen zatian Athleticek agindu badu ere, Reala bigarren gola jaso arte hobeto aritu da bigarren zatian. Azkenean, gol aukera garbiak izan dituzte txuri-urdinek, baina ez dute gola egiten asmatu.
2023/04/14 - 16:04
Imanol: ''Athleticen aurkako derbia partida garrantzitsuena da niretzat, neurketa berezia da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak Athleticen aurka apirilaren 15ean San Mamesen jokatuko duen euskal derbiari buruz hitz egin du.
2023/04/11 - 21:51
Realak Atletico Madrilen eta Betisen aurka jokatuko du Mexikon eta Estatu Batuetan
Donostiako klubak Ligak antolatutako biran parte hartuko du eta bi lagunarteko jokatuko ditu Ipar Amerikan. Lehenengoan Atleticoren aurka jokatuko du Monterreyn (Mexiko) eta ondoren Betisen aurka San Frantziskon (AEB).
2023/04/09 - 00:18
Realak Getafe garaitu du eta Txapeldunen Ligako postuetan mantenduko da (2-0)
Oyarzabalen gol batek eta Kuboren beste batek 3 puntuak eman dizkio talde txuri-urdinari.
2023/04/06 - 22:05
Imanol: ''Getafe bolada onean dabil, eta defentsan lan izugarria egiten du''
Reala eta Getafe larunbatean arituko dira Anoetan nor baino nor gehiago. Imanol entrenatzaileak ohartarazi du partida "zaila" izango dela, bereziki kontuan izanik arerioak emaitza onak izan dituela azken jardunaldietan.
2023/04/03 - 00:17
Realak azken minutuetan galdu du Vila-realen aurkako norgehiagoka (2-0)
Penaltiz 77. minutuan sartutako gol batek eta lau minutu beranduago Jacksonek egindako jokaldi on batean egindako golak saririk gabe utzi dute Reala Vila-realen.
2023/03/31 - 16:07
Imanol: ''Vila-real aurkari zaila izango da, baita gu ere beraientzat''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak, talde txuri-urdinak igandean Vila-realen aurka jokatuko duen Santander Ligako partidaz hitz egin du.
2023/03/19 - 19:25
Reala garaipenarekin aurkitu da berriz Elx mendean hartuta (2-0)
Take Kubo eta Ander Barrenetxearen bi golek hiru puntuak eman dizkiete gipuzkoarrei, hilabetez partidarik irabazi gabeko bolada txarrarekin amaituz.
2023/03/18 - 16:57
Imanol Alguacil: ''Behingoz zaletuen aurrean garaipena lortu nahi dugu, berdin zaigu nor dagoen aurrean''
Realak Elcheren aurka jokatuko du igandean. Imanolen taldeak garaipena nahi du, izan ere, emaitzei erreparatuta, bolada kaskarrean da talde txuri-urdina. Irabazteko, Elcheren aurka partida ona egin behar dela azpimarratu du.
2023/03/17 - 01:55
Imanol: ''Detaile txikiek erabaki dute, hango partidan joan zitzaigun kanporaketa''
Realeko entrenatzailea "minduta" agertu da, prentsaurrekoan, Erromaren aurkako partida amaituta. Txuri-urdinek berdindu egin dute, eta, hortaz, Europa Ligatik at geratu dira.