Iker Irribarria
2019/03/25 - 21:42
Irribarria eta Zabaleta, nagusi Elezkanoren eta Rezustaren aurkako partidetan
Irribarriak eta Zabaletak bi partida irabazi dizkiote Elezkano II.ari eta Rezustari aurtengo Binakakoan. Elezkano II.a-Rezusta bikoteak, aldiz, behin irabazi die Irribarriari eta Zabaletari.
2019/03/25 - 17:13
Binakako Txapelketan partida gehien irabazi dituzten bikoteek jokatuko dute finala
Irribarriak eta Zabaletak, Elezkano II.aren eta Rezustaren aurka jokatuko dute Binakakoaren finala apirilaren 7an. Bi bikote hauek dira txapelketan garaipen gehien lortu dituztenak.
2019/03/24 - 19:58
Elezkano II.ak eta Rezustak jokatuko dute finala, Irribarriaren eta Zabaletaren aurka
Danel Elezkanok eta Beñat Rezustak Binakako Txapelketako finalerako txartela eskuratu dute, finalerdietako ligaxkako azken jardunaldian Altuna III.ari eta Martijari irabazita (10-22).
2019/03/23 - 21:43
Irribarriak eta Zabaletak garaipena lortu dute Victorren eta Albisuren aurka
Irribarria-Zabaleta bikoteak hirutik hiru garaipen lortuta esan diote agur finalerdietako ligaxkari, Victorri eta Albisuri 22-12 irabazita. Finalean pentsatzen dabiltza jada Irribarria eta Zabaleta.
2019/03/18 - 17:11
Finalerako txartel bakarra egongo da jokoan finalerdietako azken jardunaldian
Irribarria eta Zabaleta sailkatuta daude Binakako Txapelketako finala jokatzeko. Igandean, aldiz, finalerako txartela izango dute jokoan, Altuna III.a-Martija eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteek.
2019/03/17 - 21:13
Irribarria eta Zabaleta finalera sailkatu dira, Elezkanori eta Rezustari irabazita
Irribarriak eta Zabaletak 22-12ko emaitzarekin irabazi diote Elezkano II.ari eta Rezustari finalerdietako ligaxkako bigarren jardunaldiko partida. Bitik bi garaipena lortuta, finalera sailkatu dira.
2019/03/14 - 16:03
Elezkano-Rezustak eta Irribarria-Zabaletak bigarren puntua nahi dute
Bi bikoteek iganean neurtuko dituzte indarrak Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Bana puntu dute sailkapenean, eta finalera gerturatuko lituzkeen bigarrena lehenbailehen lortu nahi dute.
2019/03/11 - 19:42
Elezkano-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta igandean arituko dira, Bilbon
Bikote biek finalerdietako ligaxkako bigarren puntua lortzea izango dute helburu, finalerako sailkapena ia erabat bideratuta izango bailukete.
2019/03/11 - 16:15
Elezkano II.a-Rezusta eta Irribarria-Zabaleta bikoteak, nagusi lehen jardunaldian
Irribarria-Zabaleta eta Elezkano II.a-Rezusta bikoteek garaipenak lortu zituzten Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxkako lehen jardunaldian.
2019/03/10 - 22:49
Irribarriak eta Zabaletak garaipena lortu dute Altuna III.aren eta Martijaren aurka
Irribarria-Zabaleta bikoteak finalerdietako ligaxkako lehen puntua eskuratu dute, lehen jardunaldiko partidan Jokin Altunari eta Julen Martijari 22-16 irabazita.
2019/03/04 - 20:30
Asteburu honetan hasiko da finalerdietako ligaxka
Larunbatean, Elezkano II.a-Rezusta eta Victor-Albisu bikoteak Labriten arituko dira. Igandean, berriz, Altuna III.ak eta Martijak Astelenan jokatuko dute Irribarriaren eta Zabaletaren aurka.
2019/02/25 - 19:19
Finalerdietako partiden datak
Martxoaren 9an Elezkano II-Rezusta vs. Víctor-Albisu partida jokatuko da. Martxoaren 10ean, Altuna III.a-Martija vs. Irribarria-Zabaleta neurketaren txanda izango da.
2019/02/25 - 16:19
Faborito ziren bikoteak sailkatu dira finalerdietara
Elezkano II.a-Rezusta, Irribarria-Zabaleta, Victor-Albisu eta Altuna III.a-Martija bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketako finalerdietako ligaxka. Txapelketa hasi aurretik faboritoak ziren.
2019/02/16 - 14:40
Irribarriak eta Zabaletak finalerdietarako txartela lortu dute
Urrutikoetxea-Aretxabaleta bikoteari nagusitasunez gailendu zaizkio, eta zortzigarren puntua eskuratuta, lasaitua hartu dute Irribarriak eta Zabaletak, sailkatzeko helburua lortuta.
2019/02/15 - 13:08
Irribarria eta Zabaleta, sailkatzeko behar duten puntuaren bila
Urrutikoetxearen eta Aretxabaletaren aurka neurtuko dituzte indarrak, Binakako Txapelketako azken-aurreko jardunaldian.
2019/02/04 - 16:44
Estutu egin da finalerdietarako txartela eskuratzeko lehia
Altunaren eta Martijaren garaipenak presioa sartu die laugarren postuan dauden Artolari eta Mariezkurrenari. Olaizola II.a-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteek garaipen bat gehiago behar dute.
2019/02/02 - 21:50
Ezkurdia-Galarza eta Irribarria-Zabaleta bikoteen garaipenak
Ezkurdiak eta Galarzak garaipena lortu dute Olaizola II.aren eta Albisuren aurka (22-11), eta Irribarriak eta Zabaletak irabazi egin dute Artolaren eta Mariezkurrenaren aurka (15-22).
2019/01/21 - 16:26
Gauzak gero eta argiago daude Binakako Txapelketan
Elezkano II.a-Rezusta, Olaizola II.a-Albisu eta Irribarria-Zabaleta bikoteek ia eskuan dute finalerdietarako sailkapena. Artolak eta Mariezkurrenak ere nahiko bideratuta dute.
2019/01/20 - 20:58
Irribarriak eta Zabaletak aise menderatu dituzte Bengoetxea VI.a eta Imaz
Bikote urdina 22 eta 6 nagusitu da eta haun eta jabe izan dira bederatzigarren jardunaldiko azken partidan.
2019/01/07 - 16:25
Berdinketa hirukoitza sailkapenaren buruan, lehen itzulia amaituta
Binakako Txapelketako lehen itzulia amaitu da, eta sailkapenaren buruan hiru bikote daude bosna garaipenekin berdinduta: Elezkano-Rezusta (liderrak), Olaizola-Albisu eta Irribarria-Zabaleta.