Ibaia
2023/03/26 - 17:35
Alavesek galdu egin du Atletico Madrilen aurkako partida, Mendizorrotzan (1-2)
Iñigo Juaristiren taldeak ezin izan du garaipena lortu Atletico Madrilen aurka Mendizorrotzan jokatu duten norgehiagokan. Berdinduta zirela (1-1) Camila Saezek bere atean sartutako golarekin partida galdu dute gasteiztarrek.
2023/03/19 - 15:58
Iñigo Juaristi: ''Oso txarto hasi gara, baina taldeak borrokatu du eta partida berdintzetik gertu izan gara''
Alaves 2-0 galtzen zihoan 8. minuturako. Atzetik joan den arren ez du amore eman eta Reala harrapatzekotan egon da behin baino gehiagotan. Azkenean, partida 6-3 amaituko zela zirudienean, 6-5 jartzea lortu dute gasteiztarrek.
2023/03/13 - 20:42
Marasi, meniskoa apurtuta duela eta, ebakuntza egin diote eta baja izango da denboraldi amaierara arte
Erdiko atzelariak mina sentitu zuen joan den asteko entrenamendu batean, eta meniskoaren haustura baieztatu ondoren, ebakuntza egin diote.
2023/03/13 - 19:20
Abdel Abqar Marokoko selekzioaren deialdian sartu da
Atzelariak bi partida jokatuko ditu Marokoko talde nazionalarekin. Lehenengoa Brasilen aurka eta bigarrena Peruren aurka.
2023/03/07 - 00:55
Alaves esku-hutsik itzuli da Vila-realen zelaitik (1-0)
Etxeko taldearen gol bakar batek sailkapeneko bigarren posturik gabe utzi du Gasteizko taldea.
2023/02/04 - 21:45
Alavesek ezin izan du Levante menderatu (0-2)
Alavesek ezin izan du garaipena lortu Levanteren aurka Ibaian jokatutako partidan. Iñigo Juaristik zuzendutako taldeak gola egiteko aukerak izan ditu baina langak eta Peng atezainak zapuztu dituzte.
2023/01/31 - 17:21
Asier Villalibrek Alaveseko zaleak agurtu ditu, Ibaian lehen aldiz entrenatu aurretik
Gernikako aurrelaria Athleticek utzita jokatuko du Alavesen, ondorengo hilabeteotan. Larunbatean egin lezake debuta, Mendizorrotzan, Eibarren aurkako euskal derbian (21:00etan hasiko da).
2023/01/29 - 19:19
Alavesek Mirandesi irabazi dio partida iraulita (1-3)
2022ko urriaren 15ean Gasteizko taldeak Andorran 0-1 irabazi zuenetik, ez dituzte 3 puntu lortu Mendizorrotzatik urrun.
2023/01/28 - 17:54
Alavesek 1-0 galdu du Vila-realen aurkako partida garrantzitsua
Sailkapenean berdinduta ziren sailkapenaren azpialdean Alaves eta Vila-real. Iñigo Juaristik zuzendutako taldeak garaipena behar zuen abantaila hartzeko. Azkenean, baina, etxeko taldeak lortu du garaipena.
2023/01/24 - 19:33
Iñigo Juaristi: ''Biharkoa oso partida zaila izango da, baina gogotsu gaude''
Alavesek Real Madrilen aurka jokatu beharko du asteazken honetan eta Iñigo Juaristi entrenatzaileak partida benetan zaila aurreikusi du. Bizkaitarraren esanetan, izango dituzten aukera apurrak baliatzea izango da gakoa.
2023/01/18 - 15:37
Kopako final-zortzirenetako Alaves - Sevilla (0-1) partidako laburpena eta gola
Bideo honetan Alavesek eta Sevillak jokatutako 2023ko Errege Kopako final-zortzirenei dagokien neurketako gola eta jokaldirik onenak ikus daitezke.
2023/01/18 - 01:04
Alavesek agur esan dio Kopari Sevillari aurre egin ostean (0-1)
Babazorroak amaierara arte saiatu dira berdinketaren gola egin eta luzapena behartzeko, baina ezin izan dute lortu.
2022/11/27 - 15:46
Ligako lehen garaipena lortu du Alavesek, Betis garaituta (3-1)
Iñigo Juaristik zuzendutako taldeak lehen garaipena lortu dute F Ligan. Joan den asteazkenean kopako partida irabazi bazuten ere, igande honetakoa da txapelketa erregularrean lortu duten lehena.
2022/10/31 - 17:42
Mikel Crespok Alaves Gloriosaseko entrenatzailea izateari utzi dio
Crespo izan zen taldea maila gorenera igotzea lortu zuen entrenatzailea 2020-2021 denboraldian.
2022/10/29 - 20:39
Realak irabazi du Alavesen aurkako derbia (1-5)
Donostiako taldea 0-3 aurreratu da lehen zatian eta nagusitasunez gailendu da Gasteizko taldearen aurrean. Azkenean, 1-5 amaitu da partida. Alavesek 90. minutuan lortu du partidan sartu duen gol bakarra.
2022/10/16 - 16:46
Real Madrilek 4 minutuan zapuztu du Alavesen lehen zatiko lan ona (7-1)
Mikel Cresporen taldeak ondo ekin dio lehen zatiari. Lehen zati serioa egin dute eta 22. minutuan aurreratu dira. Hala ere, bigarren zatia hasi eta Real Madrilek 3 gol egin ditu 4 minutuan.
2022/10/04 - 19:40
Victor Laguardiak Alavesen jarraituko du 2024ra arte
Aragoiko atzelariak talde babazorroan jarraituko du, non 265 partida jokatu dituen 2014-2015 denboralditik.
2022/10/02 - 20:54
Alavesek Ponferradinari irabazi dio eta lidergoa berreskuratu du (3-1)
Miguel De la Fuenteren eta Luis Riojaren golek garaipena eman diote talde gasteiztarrari, eta SmartBank Ligako lidergoa berreskuratu du 18 punturekin.
2022/09/27 - 02:27
Alavesek lidergoa galdu du Cartagenan (1-1)
Atsedenalditik itzuli eta berehala lortutako golari esker, babazorroak ez dira esku hutsik itzuliko Gasteizera. Partida zaila izan dute aurkari zuzen baten kontra.
2022/05/07 - 16:01
Athleticek euskal derbia irabazi du Alavesen aurka Ibaian (1-3)
Gasteiztarrak izan dira markagailua irekitzen lehenak, baina bilbotarrek buelta eman diote partidari Lucia Garciaren eta Peekeren golei esker.