Higinio Rivero
2026/03/08 - 14:50
Higinio Riverok historia egin du Milango Neguko Paralinpiar Jokoetan
Espainiarekin biatloi egokituan parte hartu duen lehen kirolaria izan da.
2026/03/06 - 18:40
Higinio Rivero, 3 kirol 2 olinpiar jokotan: "Biatloian, helburua da lehen hamarren artean sartzea, eta iraupen-eskian, lehen hogeien artean"
Basque Teameko atletak Milan-Cortina d'Ampezzoko Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du, biatloian eta iraupen-eskian, eta piraguismoan ere ibilia da. Jokoak ostiralean hasiko dira, eta EITB harekin izan da.
2025/06/25 - 14:21
Higinio Riverok Neguko Joko Paralinpikoak ditu jomugan
Brontzezko domina bat lortuta amaitu ditu udako lanak Higinio Riverok. Orain, piraguismoa alde batera utziko du epe labur batez, eta Neguko Joko Paralinpikoak prestatzen hasiko da. Zein diziplinatan parte hartuko duen kontatu digu.
2025/06/22 - 15:20
Higinio Rivero piraguistak brontzea irabazi du Raciceko Europako Txapelketan
Bizkaitarrak hirugarren postua eskuratu du VL2 kategoriako 200 metroko proban.
2024/09/08 - 20:09
Higinio Rivero piraguistak bederatzigarren amaitu du Parisko Paralinpiar Jokoetan
Bizkaitarrak ez zuen finalerako txartela lortu duela bi egun jokatutako sailkatze proban. Igandean, eguneko bigarren finalerdian lehiatu da, eta laugarren postuan bukatu du bere txanda.
2024/08/19 - 19:18
Higinio Riverok Tokioko diploma olinpikoa hobetzea du helburu 2024ko Paralinpiar Jokoetan
Higinio Rivero Basque Teameko piraguista prest da 2024ko Parisko Paralinpiar Jokoetarako. Bilbokoaren helburua argia da: Tokioko Paralinpiar Jokoetan lortu zuen diploma olinpikoa hobetzea. Riverok EITB Mediarekin hitz egin du 2024ko Parisko hitzorduari buruz.
2023/08/27 - 13:17
Higinio Riverok Pariseko Jokoetarako txartela lortu du
Piraguista bizkaitarrak seigarren amaitu du Duisburgoko Munduko txapelketako VL2-200 metroko finalean.
2023/07/30 - 13:01
Higinio Riverok brontzea lortu du Europako txapelketan
Rivero hirugarrenez jarraian igo da Europako txapelketako podiumera.
2022/08/19 - 22:19
Higinio Rivero: ''Teknika mantentzen saiatu naiz; posizio okerragoan amaitu dudala pentsatu dut''
Higinio Riverok zilarrezko domina bereganatu du Europako Txapelketako 200 metroko VL2 proban. Bilbokoa (BIzkaia) irabazlearekiko segundo batera geratu da finaleko sailkapen nagusian. (Adierazpenak gazteleraz).
2022/08/07 - 14:10
Higinio Rivero, laugarren Halifaxeko Munduko Txapelketan
Bilbotarra ezin izan da podiumean sartu VL2 200 metroko proban. Lau hamarrenengatik geratu da brontzezko dominarik gabe.
2021/09/18 - 00:54
Higinio Riverok zilarra lortu du Kopenhageko Piraguismoko Munduko Txapelketan
Piraguista bilbotarrak paracanoe modalitateko VL2 200 metroko proban lortu du domina, Fernando Paulo brasildarrak baino 2.28 segundo gehiago eginez.
2021/09/04 - 16:36
Higinio Rivero: ''Azken metroetan ezin izan diot erritmoari eutsi''
Piraguista bilbotarrak seigarren egin du final handian eta paralinpiar diploma irabazi du.
2021/09/04 - 12:58
Higinio Riverok diploma irabazi du, piraguismo proban seigarren eginda
Rivero Fernando Rufino irabazlearengandik 2.981ra sartu da helmugan.
2021/09/02 - 11:22
Higinio Rivero piraguista, finalerdietan
Basque Teameko kirolaria parakanoeko VL2ko 200 metroko finalerdietan sartu da, bere seriean bigarren denbora onena eginda.
2021/05/14 - 18:55
Higinio Riverok brontzezko domina lortu du Munduko Kopan
Basque Teameko piraguista hirugarren izan da Szegedeko Munduko Kopako VL2-200 metroko proban. Diziplina horretan parte hartuko du Tokioko Joko Paralinpikoetan, udan.