Golfa
2021/08/08 - 11:06
Noiz eta zer ordutan lehiatuko dira euskal kirolariak Tokioko Olinpiar Jokoetan?
Partaidetza zabala izango du euskal kirolak Tokioko Olinpiar Jokoetan. 33 kirolari izango dira, guztira, 14 espezialitatetan banatuta.
2021/07/19 - 12:36
Jon Rahmek lehen postua berreskuratu du
British Openean lortutako hirugarren postuari esker munduko sailkapenean agintzen du berriro Barrikakoak.
2021/07/19 - 11:55
Collin Morikawa estatubatuarrak irabazi du The Open txapelketa
Jon Rahmek munduko rankingeko lidertza berreskuratu du British Openean. Morikawa estatubatuarrak irabazi du urteko azken txapelketa handia parraren azpitik 15 kolpeko txartela aurkeztuta.
2021/07/17 - 15:27
Jon Rahm: ''Oso gustora sentitu naiz''
Jon Rahm golflariak jardunaldi ona izan du eta, 64 kolperekin, 62 postu irabazi ditu British Openeko bigarren jardunaldian. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2021/07/16 - 11:41
Jon Rahmek hasiera eskasa eman dio British Openari
Urteko azkeneko Grand Slamean hasiera txarra izan du Jon Rahmek. Parraren gaindik kolpe batekin amaitu du lehen itzulia. Louis Oosthuizen's da lehen liderra; parraren azpitik 6 kolperekin amaitu du.
2021/07/13 - 23:02
Rahmek Britainia Handiko Irekia irabaztea du helburu
Golfeko Britainia Handiko Irekia ostegunean hasiko da eta Jon Rahmek garaipena lortu nahi du. Adierazpenak egin ditu prentsaurrekoan.
2021/06/28 - 12:37
Jon Rahmek lider jarraitzen du
Barrikakoak zortzi estatubatuar jarraian ditu sailkapen nagusian atzetik.
2021/06/24 - 22:44
Jon Rahmek lagunekin egin zuen ospakizuna U.S. Open txapelketa irabazi ostean
Euskal golflariak gogotik ospatu zuen garaipena. Lagunekin inguratuta egin zuen ospakizuna.
2021/06/23 - 12:35
Edorta Rahm: "Harrigarria da Jonek lortu duena, oso harro nago"
Jon Rahm U.S. Openeko txapeldunaren aita elkarrizketatu du Diego Arambalzak Radio Euskadiko 'Fuera de Juego' saioan.
2021/06/21 - 16:54
Rahmen garaipenak sekulako oihartzuna izan du munduan barrena
Estatu Batuetako komunikabideetatik hasita, Europakoek eta Euskal Herrikoek ere, noski, eman dute Rahmen balentriaren berri. Argazki horiek munduari buelta eman diote.
2021/06/21 - 15:59
Jon Rahm, lan eta lan eginda ametsa egia bihurtu da
Jose Mari Olazabalek Augustan egin zuen bezala Jon Rahmek ere badu bere Majorra. Gurasoak, emaztea eta semea berarekin izan ditu balentria ospatzeko.
2021/06/21 - 13:30
Jon Rahm, berriro ere munduko lehenengo postuan
Barrikako golf jokalariak Ameriketako Estatu Batuetako Irekia irabazi eta gero berreskuratu du postu hori.
2021/06/21 - 12:28
Rahm: "Oso bilbotarra izanda, irabaziko nuela ziur nengoela esango nizuke, noski"
Txikitan AEBko Irekia irabaztea pentsatuta zeukala gogoratu nahi izan du Barrikako golf jokalariak.
2021/06/21 - 12:19
Jon Rahmek Estatu Batuetako Irekia bereganatu du
Barrikako golf-jokalariak kolpe bakarreko aldea atera dio bigarren egin duen Louis Oosthuizen hegoafrikarrari.
2021/06/21 - 12:14
Rahm: ''Oso bilbotarra izanda, irabaziko nuela ziur nengoela esango nizuke, noski''
"Ez naiz harroputz bat, baina beti izan dut konfiantza nire buruarengan eta lortu dezakedala sinetsi dut", adierazi du Barrikako golflariak US Opena irabazi ostean.
2021/06/21 - 11:51
Jon Rahmek historia egin du Estatu Batuetako Irekia bereganatuz
Azken unera arte sufrituta irabazi du gainera Rahmek, eta bigarrenari, Louis Oosthuizen hegoafrikarrari, kolpe bakarreko aldea atera dio.
2021/06/18 - 15:55
Jon Rahmen hasiera ona AEBko Irekian
Koronabirusa atzen utzi eta faboritotzat hartzen dute aditu askok.
2021/06/18 - 15:53
Rahmen hasiera ona US Openean
AEBko Irekiko lehen egun ona izan du Jon Rahmek. Garrantzitsua zen lehenengoen artean hastea txapelketa eta horrela egin du Barrikakoak.
2021/06/16 - 19:02
Rahmek covid-19ak nola eragin dion eta U.S. Openerako dituen helburuak azaldu ditu
Jon Rahm euskal golf jokalariak covid-19a gainditu du, eta U.S. Open txapelketan parte hartuko du ekainaren 17tik 20ra artean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/06/14 - 12:28
Adrian Otaegi azken unean garaipenik gabe geratu da
Eskandinaviako torneo mixtoan bigarren egin du. Golflari donostiarrak azken jardunaldi aparta egin du, lider ere jarri da, baina azken zuloko azken puttean egin duen boggiak saririk gabe utzi du.