Golfa
2022/04/30 - 13:23
Jon Rahm lider da Mexikoko Irekian bi txanda jokatuta
Bigarren ibilbidean hiru 'bogey' eta bost 'birdie' egin ditu bizkaitarrak.
2022/04/11 - 16:29
Scheffler, Augustako Masterseko irabazlea; Rahmek 27. postuan amaitu du
Scottie Schefflerrek bere lehen 'majorra' irabazi eta jaka orlegia jantzi du. Estatubatuarrak munduko sailkapeneko lehen postua sendotu du. Jon Rahm 27. izan da.
2022/04/05 - 22:07
Rahm: ''Ez dit ardura probabilitateek adierazten dutenak, nire buruan faboritoa naizela pentsatzen dut''
Jon Rahmek baikor ekingo dio Augustako Mastersari. Beste jokalariek egiten dutena ez duela begiratzen adierazi du. (Ingelesez egindako adierazpenak gaztelaniaz bikoiztuta)
2022/04/04 - 19:42
Augustako Mastersa, txapelketa berezia Olazabalentzat
Jose Maria Olazabal euskal golflariak badaki zer den Augustako Mastersa irabaztea. Txapelketa oso berezia da Olazabalentzat, eta beti saiatzen da ahalik eta maila onena ematen. Aurten ere, mimoz prestatu du Augustako Mastersa.
2022/03/28 - 13:40
Schefflerrek lehen postua kendu dio Jon Rahmi
Jokatutako azken bost txapelketatik hiru irabazi ditu estatubatuarrak; Barrikakoak 36 aste eman ditu zerrendako buruan.
2022/03/26 - 20:03
Jon Rahm kanporatu egin du Koepkak, WGC-Match Playko final-zortzirenetan
Bi jokalariek berdinduta amaitu dute 18 zuloetako ibilbidea eta kanporaketa zulo gehigarri bat jokatuta erabaki behar izan dute.
2022/03/15 - 11:55
Cameron Smithek irabazi du The Players txapelketa
Australiarraren bosgarren titulua da PGA Tourrean. Jon Rahmek ez du txapelketa ona egin eta 55. postuan amaitu du.
2022/02/21 - 12:23
Jon Rahmek lehen postuan jarraitzen du; Collin Morikawa, geroz eta gertuago
The Genesis Invitational txapelketan bigarren geratu da estatubatuarra, eta Barrikakoa, 21. Joaquin Niemannek irabazi du.
2022/02/14 - 13:03
Rahmek hamargarren postuan amaitu du Phoenixeko Irekian
Barrikakoak, nahiz eta txapelketa oso ona egin ez, hamar onenen artean bukatu du. Scottie Schefflerrek irabazi du txapelketa.
2022/01/30 - 11:54
Jon Rahmek hirugarren egin du Torrey Pinesen, azken zulora aukerekin iritsi ostean
Garaipena Luke List estatubatuarrak erdietsi du, Will Zalatorisi berdinketa hausteko gailenduta.
2022/01/27 - 21:15
Beatriz Recarik erretiroa hartuko du
Beatriz Recari Nafarroako golf jokalariak bere ibilbide profesionalari amaiera jartzea erabaki du, 34 urterekin. Gazte mailan hainbat titulu lortu zituen. 2006tik, profesional mailan, lau garaipen lortu dtu LPGA zirkuituan, eta bat LET zirkuituan. 2013an Solheim Cup txapelketa irabazi zuen.
2022/01/24 - 13:09
Rahmek lehen postua sendotu du
Patrick Cantlayk hirugarren postua kendu dio Dustin Johnsoni munduko sailkapenean La Quintako txapelketa jokatuta.
2022/01/10 - 11:23
Cameron Smith, irabazle Hawaiin; Jon Rahm, bigarren
Barrikako golf jokalariak munduko sailkapeneko lehen postuan jarraituko du.
2022/01/09 - 12:53
Jon Rahm eta Cameron Smith, lidergoan Kapaluan (Hawaii)
Bizkaiko eta Australiako golf-jokalariek gaur izango dute jokoan garaipena azken egunean.
2021/12/25 - 15:48
Euskal kirolarien lorpenak
Jon Rahm, Maialen Chourraut, Iñigo Llopis, Kerman Lejarraga, Pou anaiak, Super Amara Bera Bera....
2021/12/20 - 17:38
Basque Golf Team-Olazabal Academy, Basozabaletik Olinpiar Jokoetara
Basque Team Fundazioak eta Golfeko Euskal Federazioak, Jose Maria Olazabalek gidatutako bikaintasun proiektua aurkeztu dute. Etorkizunean Olinpiar Jokoetan euskal golfak beti ordezkaritza izatea du helburu, baita nazioarteko zirkuituetako txartela duten jokalarien kopurua handitzea ere.
2021/12/18 - 18:45
Jon Rahm gazteei irakasten egon da Meaztegi golf-zelaian
Jon Rahm Ortuellako Meaztegi golf-zelaian izan da larunbat honetan, irakasle lanetan. “Golf4kids” ekimen solidarioa tarteko, 30 bat gazteri, erakusten aritu da. 8 eta 12 urte bitarteko haurrek, golfeko mundu mailako sailkapenean lehen postuan den jokalairarekin jokatzeko aukera izan dute.
2021/12/06 - 17:54
Jon Rahmek munduko sailkapeneko lehen postuan amaituko du 2021. urtea
Barrikako (Bizkaia) golf-jokalariak bermatuta du urtea munduko sailkapeneko lehen postuan amaitzea, bigarren den Collin Morikawa bosgarren amaitu baitu Hero World Challenge torneoa.
2021/11/28 - 21:56
Carlota Cigandak Espainiako Irekia bereganatu du
Golf-jokalari nafarrak 4 kolpeko aldearekin (-15) irabazi du torneoa, Maka Stark suediarraren aurretik (-11). Espainiako irekia Cigandak Europako Tourrean bereganatzen duen bosgarren txapelketa da.
2021/11/28 - 19:46
Carlota Cigandak bereganatu du Espainiako Irekia
Golf-jokalari nafarrak 4 kolpeko aldearekin (-15) irabazi du torneoa, Maka Stark suediarraren aurretik (-11).