Gipuzkoa Basket
2019/07/23 - 13:27
Reed Timmer, Gipuzkoa Basketen fitxaketa berria
23 urteko antolatzaile estatubatuarrak Walter Tigers Tubingen taldean jokatu du 2018/19ko denboraldian, Alemaniako bigarren mailan.
2019/07/15 - 14:48
Mikel Motos, berriro ere etxera
Mikel Motosek Gipuzkoa Basketen jokatuko du datorren denboraldian. Eskolta gipuzkoarra Marcelo Nicolaren proiektuan leku garrantzitsua izango omen du.
2019/07/08 - 18:18
Gipuzkoa Basketek Mikel Uriz fitxatu du
Nafarroako antolatzaileak Frantziako Pro Bko Saint Thomas Basket Le Havren jokatu du aurreko denboraldian, bigarren mailan.
2019/07/03 - 15:40
Marcelo Nicola, Gipuzkoa Basketeko entrenatzaile berria
Argentinako jokalari ohiak Delteco GBC taldeko entrenatziale berria izango da 2019/20 denboraldirako. Haren helburua taldea Endesa Ligarako igoera izango da.
2019/06/28 - 15:17
GBCko presidenteak 'eztenkada' eman dio RETAbet Bilbao Basketi
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Nacho Nuñez presidenteak azpimarratu egin du GBCk irailean Ogasunarekin duen zorra kitatuko duela; bilbotarrek, 4 milioiko zorra izan arren, ACBn jokatuko duten bitartean.
2019/06/12 - 15:03
Valdeolmillosek ez du jarraituko Gipuzkoa Basket entrenatzen
Denboraldi amaieran bukatzen zen kontratua ez berritzea erabaki dute bi aldeek.
2019/05/27 - 18:07
Azken jardunaldiko jokaldi onenak
Amaitu da Endesa Ligako fase erregularra, eta bideo honetan bildu ditugu 34. jardunaldiko zazpi jokaldi onenak.
2019/05/27 - 17:46
Nacho Nuñez: 'Adi egongo gara igotzen den talde batek baldintzak betetzen ez baditu'
GBCko presidentea den Nacho Nuñezek argi utzi du, Gipuzkoa Basket azken-aurreko postuan gelditu dela, eta jaitsi den arren, adi egongo direla igotzen duen talde batek baldintzak betetzen ez baditu.
2019/05/26 - 17:26
Gipuzkoa Basketek ezin izan dio mailari eutsi, Real Madrilen aurka galdu ondoren
Sergio Valdeolmillosek gidatutako talde gipuzkoarrak Endesa Ligako taldea izateari utzi dio, Real Madrilen aurka porrota jasota (76-95).
2019/05/26 - 17:08
Gipuzkoa Basketek maila galdu du, Real Madrilen aurka galdu ondoren
Talde gipuzkoarrak Endesa Ligako taldea izateari utzi dio, Real Madrilen aurka porrota jasota (76-95). Borrokatzeko prest dagoela erakutsi duen arren, aurkaririk gogorrena izan du aurrean.
2019/05/25 - 15:48
Baskoniak bigarren postua du jokoan eta GBCk, salbazioa
Arabako taldeak Valentzia izango du aurkari, eta talde gipuzkoarrak Real Madrilen kontra jokatuko du. Azken jardunaldiko partida guztiak igandean jokatuko dira, 12:30ean.
2019/05/21 - 17:39
Van Lacke: 'Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu'
Federico Van Lacke, Delteco GBC taldeko jokalariak, Endesa Ligako azken jardunaldiaz hitz egin du. Gipuzkoa Basketek mailari eustea du jokoan.
2019/05/20 - 18:39
33. jardunaldiko jokaldi onenak
Endesa Ligak gainditu du jada azken-aurreko jardunaldia, eta bideo honetan bildu ditugu zazpi jokaldi onenak.
2019/05/19 - 17:51
Bartzelonaren aurka galduta, azken jardunaldia erabakigarria izango da GBCentzat
Talde gipuzkoarrak porrota jaso du Bartzelonaren aurka 88-71 galduta. Beraz, datorren igandean Madrilen aurkako azken jardunaldiko neurketa erabakigarria izango da maila mantendu ahal izateko.
2019/05/14 - 22:24
Gipuzkoa Basket, mailari eusteko azken bi aukeren aurrean
Talde gipuzkoarrak Bartzelona du aurkari azken-aurreko jardunaldian, eta Real Madril azkenengoan. Mailari eustea da Delteco GBCren helburua.
2019/05/13 - 17:46
32. jardunaldiko jokaldi onenak
Endesa Ligak gainditu du jada 32. jardunaldia, eta bideo honetan bildu ditugu zazpi jokaldi onenak.
2019/05/12 - 21:14
Gipuzkoa Basketen porrota partida amaitzeko 2 segundoren faltan
Fuenlabradak azken unean lortu du garaipena (70-69). Baskoniak, ordea, larunbatean irabazi zuen San Pablo Burgosen aurka eta bigarren jaraitzen dute (87-79).
2019/05/10 - 00:55
Baskoniak irabazi egin dio Gipuzkoa Basketi ACBko euskal derbian (77-87)
Gipuzkoarrak jaitsiera postuetara itzuli da, nahiz eta bere aurretik dauden Movistar Estudiantesek eta UCAM Murtziak adina garaipen dituen (10).
2019/05/07 - 18:32
Burjanadze: 'Baskoniaren erasoak gelditzean eta erreboteetan egongo da gakoa'
Delteco GBC taldeak Baskoniaren aurka jokatuko du Endesa Ligako 31. jardunaldiko partida, eta Beqa Burjanadzek neurketaren gakoak zeintzuk izan daitezkeen adierazi du.
2019/05/06 - 18:38
30. jardunaldiko jokaldi onenak
Endesa Ligak gainditu du jada 30. jardunaldia eta bideo honetan bildu ditugu zazpi jokaldi onenak.