Gipuzkoa Basket
2020/09/03 - 18:09
2020-2021 Endesa Ligako egutegia
Liga erregularra 2020ko irailarn 19an hasi eta 2021eko maiatzaren 16an bukatuko da. Ondoren, playoffak jokatuko dira.
2020/09/02 - 15:17
Baskoniak eta GBCk etxean ekingo diote denboraldiari; Bilbao Basketek, kanpoan
Egungo txapeldunek Valentzia Basketen bisita izango dute, gipuzkoarrek Real Madril izango dute aurkari eta bizkaitarrek Kanaria Handira bidaiatu beharko dute.
2020/08/14 - 01:17
ACBk helegitea jarri du Gipuzkoa Basketek Endesa Ligan jokatzearen aurka
Endesa Ligan 18 talde soilik egon daitezela nahi du Kluben Elkarteak
2020/08/12 - 13:07
Gipuzkoa Basketek hurrengo denboraldirako jokalariak aurkeztu ditu
Talde gipuzkoarrak hurrengo urtean non arituko den ez daki oraindik nahiz eta Endesa Ligako gonbidapena mahai gainean eduki.
2020/08/05 - 16:07
Gipuzkoa Basketek ACB ligara itzultzeko gonbidapena du
Saskibaloiko Kluben Elkarteak (ACB) adierazi duenez, Delteco Gipuzkoa Basket 2020-2021eko Endesa Ligan aritzera gonbidatu du, eta, horrela, bete egin du erabaki hori hartzera behartzen zuen auto judiziala.
2020/08/04 - 22:35
ACBk Gipuzkoa Basket gonbidatu du datorren denboraldian Endesa Ligan aritzeko
Era honetan, Saskibaloiko Kluben Elkarteak bete egin du Bartzelonako epaitegi batek azaldutako auto judiziala.
2020/07/31 - 22:22
Gipuzkoa Basketen etorkizuna ACBren eskuetan
ACBren egoitzan Bartzelonako epaitegi baten auto judizialaren jakinarazpena entregatu da. Horren arabera, hurrengo denboraldian ACB behartuta dago Gipuzkoa Basket lehen mailan onartzera.
2020/07/31 - 19:28
Epaitegi batek Gipuzkoa Basket Endesa Ligan sartzeko agindua eman du
Bartzelonako epaitegiko autoa klubak berak aurkeztu du ostiral honetan ACBren egoitzan. "Eskubideak babesteko eta defendatzeko bide bakarra" dela adierazi dute ohar batean.
2020/07/30 - 22:39
Akordiorik ez oraindik GBCrentzako
ACBk adierazi duenez, hurrengo denboraldia 18 taldek jokatuko dute. Hala ere, oraindik ez da Gipuzkoa Basketen etorkizuna ofizial egin.
2020/07/23 - 16:35
ACBko klubek Gipuzkoa Basketen igoeraren kontra bozkatu dute
ACBko batzarra ligan 20 talde lehiatzearen kontra agertu da eta, ondorioz, GBCren igoeraren kontra egin du. Asteartean alde guztiak batzartuko dira, baina gatazkak soka luzea ekar dezake.
2020/05/26 - 18:25
Natxo Nuñez: ''Igoera merezi genuen saria da, pozarren gaude''
Gipuzkoa Basketek ACBra igotzea lortu du. Federazioak igoera faseak ez direla jokatuko eta Urrezko LEB mailako lehen bi sailkatuak maila igoko direla erabaki zuen. Klubeko presidentea pozik da.
2020/05/25 - 23:51
Gipuzkoa Basketek Endesa Ligara igotzea lortu du
Espainiako Saskibaloi Federazioak igoera faserik ez jokatzea eta sailkapeneko lehen bi postuetan zeuden taldeak mailaz igotzea erabaki du.
2020/05/23 - 23:10
Hamalau urte bete dira Gipuzkoa Basketek lehen aldiz ACB ligara igotzea lortu zuenetik
2006ko maiatzaren 23an lortu zuen GBC taldeak bere historian lehen aldiz Estatuko saskibaloiko maila gorenera igotzea.
2020/05/12 - 17:26
Saskibaloiko denboraldi amaiera nola izango den zain
Jorge Garbajosa Espainiako Saskibaloiko Federazioko presidenteak Gipuzkoa Basketek eta Valladolidek ACBn jokatu behar dutela uste du. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2020/02/05 - 12:18
Gipuzkoa Basket, Printzesa Kopako txapelduna
Gipuzkoarrke 55-62 irabazi zuten Carramimbre Ciudad de Valladoliden aurka non eta bere etxean.
2020/01/13 - 17:25
Delteco Gipuzkoa Basketek Ryan Bruggeman fitxatu du
Joko-antolatzaile estatubatuarra bi hilabeterako iritsi da Urrezko LEB mailako taldera.
2019/12/22 - 13:54
Saskibaloiak urte osoan emandako albiste nagusien errepasoa
Euroligako Lauko Finala Gasteizek hartu zuen historian lehen aldiz eta Bilbao Basket Endesa Ligara itzuli zen.
2019/11/12 - 16:20
Gipuzkoa Basket, Urrezko LEB Mailako sailkapenaren goialdean
Zortzi jardunaldiren ostean, Delteco GBC taldea laugarren da Urrezko LEB Mailako sailkapenean. ETBk, Marcelo Nicola entrenatzailearekin hitz egin du.
2019/09/02 - 17:53
Gipuzkoa Basketek, Oroz, Olaizola eta Motos aurkeztu ditu
Xabi Oroz, Julen Olaizola eta Mikel Motos jokalariak aurkeztu ditu egun berean Delteco Gipuzkoa Basketek.
2019/08/19 - 22:44
Gipuzkoa Basketek logotipo berria aurkeztu du
'Gipu' igelak maskota izaten jarraituko badu ere, ez da logotipoan azalduko. Klubak egun bizi duen garaira egokitzen den diseinu berriaren aldeko apustua egin dute.