Getxoko Zirkuitua 2026
2025/07/29 - 01:36
2025eko Getxoko Zirkuituaren ibilbidea, profila eta ordutegia
Lasterketako 80. ekitaldia igandean jokatuko dute, abuztuaren 3an, eta 172,2 kilometroko ibilbidea izango du; Bilbon hasiko da, Guggenheim Museoan, eta Getxon amaitu, Arkotxako Hesian. EITBk zuzenean emango du, 14:00etatik aurrera.
2024/08/11 - 20:14
Getxoko Zirkuituko azken kilometroa eta Jon Barrenetxearen garaipena
Jon Barrenetxeak (Movistar) irabazi du 79. Getxoko Zirkuitua, helmugara heldu baino lehen urrunetik esprinta jo eta aurkari guztiak menderatuta. Profesional mailan lortu duen lehendabiziko garaipena da.
2024/08/11 - 19:43
Jon Barrenetxeak irabazi du Getxoko Zirkuitua, esprintean
Bizkaitarra nagusitu da azken metroetan, Bilbo eta Getxo artean 173 kilometro egin ostean, beroak markatu duen lasterketan.
2024/08/11 - 19:33
Juanpe Lopezek eroriko izugarria izan du Getxoko Zirkuituan
Juanpe Lopezek (Lidl-Trek) eroriko beldurgarria izan du Getxoko Zirkuituan, Pike bideko muinoa igaro ostean, jaitsieran, helmugatik 14 kilometrora, hogei bat txirrindulariz osatutako taldearen buruan zihoanean.
2024/07/05 - 14:53
Getxoko Zirkuitua abuztuaren 11n jokatuko da
Lasterketaren 79. edizioa ez da, urtero legez, uztailaren amaieran jokatuko, Olinpiar Jokoak direla eta, abuztuaren 11n egingo baita.
2023/07/27 - 20:37
Getxoko Zirkuitua, igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Igande honetan, uztailak 30, Getxoko Zirkuituaren 78. edizioa jokatuko da. Jardunaldia zuzenean jarraitu ahalko da eitb.eus-en hasieratik, eta ETB1en 15:00etatik aurrera.
2022/07/13 - 18:02
Getxoko Zirkuitua, uztailaren 31n, EITBn
Getxoko Zirkuituaren 77. ekitaldia aurkeztu dute asteazken honetan. Uztailaren 31n jokatuko da, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai. Bertan, World Tourreko 8 taldek parte hartuko dute.
2021/06/14 - 14:20
Getxoko 76. Txirrindularitza Zirkuitua Bilbotik abiatuko da
Lehen aldia izango da lasterketaren irteera Getxotik kanpo kokatuko dela. Abiatu ondoren, tropela Getxora joango da.
2020/08/02 - 18:54
Carusok lortu du garaipena Getxoko Zirkuituan
Damiano Carusok (Bahrain McLaren) irabazi du Getxoko Zirkuitua - Otxoa Anaiak Memorialaren 75. edizioa. Giacomo Nizzolo (NTT) izan da bigarren eta Eduard Prades (Movistar) hirugarren.
2020/07/15 - 17:14
Getxoko Zirkuituak luxuzko parte-hartzea izango du
Mikel Landa, Mads Pedersen eta Fernando Gaviria bertan izango dira Caja Rural, Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma taldeekin batera.
2020/07/15 - 16:21
Getxoko 75. Zirkuitua, izarrez josita
Abuztuaren 2an jokatuko da eta parte hartze bikaina izango du. World tourreko 5 talde arituko dira; Mikel Landak, Gaviriak, Alexander Kristoffek eta Mads Pedersen munduko txapeldunak izena eman dute.
2020/05/19 - 23:51
Getxoko Zirkuitua abuztuaren 2an egingo da eta Ordiziako Klasikoa urriaren 12an
Koronabirusaren pandemiaren bilakaerak hala ahalbidetzen badu, data horietan egingo dira bi lasterketa hauek.
2018/08/01 - 11:18
Alex Aranburu gailendu da, esprintean
Caja Rural taldearen lanak saria izan du, Movistar boteretsuak ere garaipena lortzeko borroka egin duen arren.
2018/01/30 - 16:12
Movistar, Caja Rural eta Murias, Getxoko Zirkuituan
Hirian barreneko klasikoak finala errepikatuko du Arkotxako harresian, %14ko aldapa pikoekin. Igor Anton, Beñat Intxausti eta Jon Izagirre, tropelean.
2016/07/31 - 20:36
Diego Ulisi gailendu da Getxoko Zirkuituan
Italiarrak ezustean harrapatu ditu iheskideak azken metroetan, eta berak lortu du garaipena azkeneko maldan.
2015/07/31 - 20:29
Bouhannik irabazi du Getxoko Zirkuituaren 70. edizioa
Txirrindulari frantziarrak denboraldiko bere zazpigarren garaipena lortu du. Helmugan Juanjo Lobatori eta Carlos Barberori gailendu zaie.
2015/07/31 - 17:02
Nacer Bouhanni (Cofidis) gailendu da Getxoko Zirkuituan
Ibai Salas (Burgos-BH), Egoitz García (Murias) eta Amets Txurruka (Caja Rural) zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren izan dira, hurrenez hurren.
2014/07/30 - 14:23
Igor Anton eta Jonathan Castroviejo, Getxon irabazteko faboritoak
Movistar da 69. Getxoko Zirukuituan irabazteko talderik onena. Caja Rural-RGA eta Euskadi ere Getxon egongo dira.
2013/07/30 - 15:13
Euskaltel Euskadik garaipena nahi du, Getxon
Talde laranjaren arma nagusiak Juanjo Lobato eta Pablo Urtasun gizon azkarrak izango dira. Mikel Landa, Gorka Verdugo eta Jorge Azanza ere, proban egongo dira.
2013/07/24 - 20:42
Getxoko Zirkuituaren 68. edizioa uztailaren 31n jokatuko da
Urteroko ibilbide bera izango du, 170 kilometrokoa. 12 talde izango dira bertan, Euskaltel, Movistar, Cofidis eta Caja Rural, beste batzuen artean.