Munduko Futbol Txapelketa
2018/07/08 - 15:45
Munduko Txapelketako egutegia
Ekainaren 14an hasiko da Errusia - Saudi Arabia partidarekin; final handia uztailaren 15ean jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan.
2018/07/08 - 01:12
Kroaziak kanpoan utzi ditu anfitrioiak, eta finalerdietara sailkatu da
Ivan Rakiticek egin du penaltietako gol erabakigarria. Luzapena binako berdinketarekin bukatu da.
2018/07/07 - 20:42
Ingalaterra berriz finalerdietan da, 28 urte eta gero
Maguirek eta Allik egin dituzte final-laurdenetako garaipenaren golak. Suedia kanpoan utzi dute ingelesek.
2018/07/07 - 00:24
Brasil kanporatuta, finalerdietara itzuliko da Belgika
Fernandinhok bere atean sartu du gola, eta De Bruynek bigarrena egin du kontraerasoko jokaldi batean. Renato Augustoren gola bigarren zatian ez da nahikoa izan.
2018/07/06 - 20:26
Frantzia finalerdietan da Uruguai kanporatu ostean
Frantziako selekzioak 0-2 irabazi dio Uruguari Munduko Txapelketako finalerdietako partida. Varane eta Griezmann izan dira golegileak.
2018/07/06 - 17:28
Euren lorpenik handienak berdindu nahi dituzte Errusiak eta Kroaziak
Etxekoen euforia luzatu nahi du anfitrioiak, larunbatean 20:00etan.
2018/07/06 - 15:55
Suedia eta Ingalaterra, iraganeko arrakasta berreskuratu nahian
Europako bi selekzioak aurrez aurre arituko dira, larunbatean 16:00etan, Samara Arenan, finalerdietara txartela lortzeko borrokan.
2018/07/05 - 14:40
Brasilek eta Belgikak finalerdietara sailkatzea dute helburu
Brasilgo eta Belgikako selekzioek ostiral honetan jokatuko dute Munduko Txapelketako final-laurdenetako neurketa, 20:00etan.
2018/07/05 - 13:23
Uruguai eta Frantzia, finalerdien bila
Uruguaiko eta Frantziako selekzioek ostiral honetan, 16:00etan, jokatuko dute Errusiako Munduko Txapelketako final-zortzirenetako partida.
2018/07/04 - 12:29
2018ko Munduko Txapelketa, penaltien txanda gehien izan dituena final-zortzirenetan
Errusiako Mundialean final-zortzirenetako hiru kanporaketa erabaki dira penalti jaurtiketen bitartez eta 2014ko Brasileko Munduko Txapelketak fase honetan zuen marka gainditu du.
2018/07/04 - 01:27
Ingalaterrak penaltietan kanporatu du Kolonbia (3-4)
Hegoamerikarrek partida berdintzea lortu dute Yerry Minak 93 minutuan sartu duen golaren bitartez.
2018/07/03 - 20:35
Suedia, final-laurdenetara Suitzari irabazi ostean
Suediarrek 1-0eko emaitzarekin irabazi diote suitzarrei final-zortzirenetako partida eta Errusiako Munduko Txapelketako final-laurdenetarako txartela lortu dute.
2018/07/03 - 00:40
Belgikak aurrera egin du azken minutuan, bi golengatik galtzen joan eta gero (3-2)
Japonia 0-2 joan da irabazten 52. minutuan, baina ezin izan dio bere aldeari eutsi, eta 94. minutuan txapelketatik bota duen gola jaso du.
2018/07/02 - 21:30
Brasilek Mexiko kaleratu du, ondo aritu den Neymarri esker (2-0)
PSGko jokalariak bere selekzioaren lehen gola sartu du, eta erabakigarria izan da Firminok sartu duen bigarrenean.
2018/07/02 - 11:36
Final-zortzirenetako partidak
Larunbatean hasiko dira final-zortzirenetako partidak. 16 talde, Munduko 8 onenen artean egoteko lehiatuko dira.
2018/07/01 - 13:06
Portugal kanporatu eta Frantziaren aurka jokatuko du Uruguaik
Cavaniren bi golek garaipena eman diete hegoamerikarrei (2-1).Portugalen gola Pepek egin du.
2018/06/30 - 20:54
Frantzia final-laurdenetan da, Mbappéren partida ikaragarriaren ostean
Argentina kaleratu dute final-zortzirenetan, 1-2ko emaitza irauli ostean.
2018/06/29 - 00:50
Tunisiak emaitza irauli du bigarren zatian eta Panamaren garaipena zapuztu du (1-2)
Talde afrikarrak berrogei urte zeramatzan Munduko Txapelketan partida bat irabaztea zer zen jakin gabe.
2018/06/29 - 00:10
Belgikak multzoko lehen tokia eskuratu du Ingalaterra garaituta (0-1)
Horrenbestez, belgikarrek Japonia izango dute aurrez aurre final-zortzirenetan, uztailaren 2an.
2018/06/28 - 20:45
Japonia final-zortzirenetan da Poloniaren aurka galdu arren
Japoniako selekzioak 0-1 galdu du Poloniaren aurka Munduko Txapelketako H multzoko azken jardunaldiko partida, baina Kolonbiak 0-1 irabazi dionez Senegali, japoniarrak sailkatu dira bigarren postuan.