Eurokopa 2025
2021/03/20 - 18:21
Eurokoparen aurkako mezua zeraman drone bat erori da San Mamesera
Aparailu hegalariak 'Bilbao 2020 Eurokopa honi ez' mezua garraiatzen zuen, eta Athletic - Eibar derbiko bigarren zatian agertu da zelai gainean.
2021/03/17 - 22:03
Eurokopako egoitza guztiek publikoa hartu beharko dutela ohartarazi du UEFAk
Apirilaren 20an jakinaraziko dute orain arteko 12 egoitzak mantenduko diren ala murriztu egiten dituzten baldintzak ez betetzeagatik.
2021/02/25 - 22:11
Aburto: ''UEFAri esan diogu Bilbok Eurokopa hartzearen aldeko apustua egiten duela''
Bilboko Udalak Eurokopa Bizkaiko hiruburuan hartzearen aldeko apustua berritsi dio UEFAri, JUan Mari Aburto alkateak adierazi duenez.
2020/11/13 - 18:38
Osatuta geratu dira 2020ko Eurokopako multzoak
Eslovakia, Hungaria, Ipar Mazedonia eta Eskozia izan dira azkenak sailkatzen. E multzoan, Espainia, Polonia, Suedia eta Eslovakia arituko dira, eta San Mamesen eta Dublinen jokatuko dituzte partidak.
2020/11/13 - 01:00
Eslovakia, Hungaria, Eskozia eta Ipar Mazedonia Eurokopara sailkatu dira
Jokoan zeuden azken txartelak eskuratu dituzte playoffetan. Eslovakiak Ipar Irlandari irabazi dio, Hungariak Islandiari, Ipar Mazedoniak Georgia kanporatu du, eta Eskoziak Serbia mendean hartu du.
2020/11/11 - 11:05
Ipar Irlanda - Eslovakia partidaren irabazleak San Mamesen jokatuko du
Irabazlea E Multzoan izango da Espainia, Suedia eta Polonia selekioekin batera.
2020/07/15 - 20:23
FIFAk bost aldaketa egiteko araua onartu du
Arau horrek taldeek jokatuko dituzten txapelketa guztietan eragina izango du, betiere 2021eko uztailaren 31 baino lehen amaitzen badira. Halaber, Eurokopan eta Kopa Amerikan ere erabiliko da.
2020/06/18 - 11:01
Bilbok Eurokopa hartuko duela baieztatu du UEFAk; Espainia-Suedia, lehen partida
UEFAk egoitza guztiak mantendu ditu: Kopenhage, Amsterdam, Baku, Bilbo, Bukarest, Budapest, Dublin, Glasgow, San Petersburgo, Munich, Roma eta Londres.
2020/03/18 - 17:07
UEFAk Eurokoparen sarreren dirua bueltatuko duela bermatu du
Bilboko San Mameseko futbol-zelaian jokatuko dira hainbat partida.
2020/03/17 - 16:33
Eurokopa atzeratu egin da, 2021era arte
Txapeldunen Ligako eta Liga Europako finalak ekainaren azken astera arte atzeratuko direla ere esan du UEFAko presidenteak.
2020/03/16 - 12:22
Austriako Gobernua, Eurokopa atzeratzean alde
Gabriele Gravina Italiako Federazioko presidenteak Europako Txapelketa atzeratzeko proposamena egingo dio UEFAri.
2020/03/13 - 00:28
UEFAk 2020ko Eurokoparen bideragarritasuna aztertuko du datorren asteartean
Ekainaren 12tik uztailaren 12ra jokatuko da, aurreikuspenen arabera, baina 2021era atzeratzeko aukera mahai gainean egon daiteke.
2020/02/28 - 13:16
Espainiak Bilbon jokatzea eta Eurokopa irabaztea nahi du Javier Clementek
Errege Kopari dagokionez, Athleticen eta Realaren arteko finala nahi du, eta titulua bilbotarrek irabaztea
2019/11/30 - 23:17
2020ko Eurokopako azken faseko multzoen eta selekzioen nondik norakoak
San Mamesen partidak jokatuko dituzten selekzioak Espainia, Suedia eta Polonia izango dira, baita B berraukerako irabazlea ere, hau da, Bosnia, Ipar Irlanda, Eslovakia edota Irlandako Errepublika.
2019/11/27 - 15:33
Luis Enrique: 'Robert Moreno nire staff teknikoan ez jarraitzearen erruduna ni naiz'
Asturiarra prentsa aurrean agertu da azken asteetan izandako polemika argitu nahian.
2019/11/20 - 10:04
2020ko Eurokoparako sailkapen faseko egutegia eta emaitzak
Lehenengo jardunaldia martxoaren 21ean hasiko zen, eta hamargarrena eta azkena izango dena azaroaren 19an jokatuko dute.
2019/11/20 - 00:57
Ramseyren golek Eurokopara sailkatu dute Gales
Juventus taldeko jokalariak erdietsitako bi golek euren historiako bigarren Eurokopan izateko eskubidea aitortu die galestarrei.
2019/11/19 - 16:58
Rubialesek Robert Moreno kritikatu eta Luis Enriqueren itzulera iragarri du
Luis Rubiales Espainiako Futbol Federazioko presidenteak prentsaurrekoa eman du Robert Morenoren kargugabetzeari eta Luis Enriqueren itzulerari buruzko azalpenak emateko. (adierazpenak gaztelaniaz)
2019/11/19 - 11:51
Espainiako selekzioak Bilbon jokatuko ditu lehenengo hiru partidak
Danimarkaren sailkapenarekin baieztatu egin da San Mamesek hartuko dituela Espainiak multzoen fasean jokatuko dituen hiru partidak.
2019/11/19 - 00:49
Danimarka eta Suitza, Eurokopara
Danimarkakoek nahikoa zuten Irlandan berdintzearekin, eta hala egin dute (1-1). Suitzak, berriz, ez du Gibraltar gainditzeko zailtasunik izan (1-6).