Eurokopa 2025
2021/06/11 - 10:46
Partiden laburpenak eta golak, EITBn
Txapelketa gaur hasiko da, Erromako Olinpikoan, eta finala uztailaren 11n jokatuko da, Wembleyn (Londres).
2021/06/10 - 16:15
Eurokopa hemen da
Ostiralean hasiko da pandemia dela eta, berez, iaz jokatu beharreko txapelketa. 24 selekzio arituko dira. Pandemiapean jokatuko da eta ikusteko dago zenbaterainoko eragina duen txapelketan.
2021/06/10 - 13:37
F multzoko selekzioetako jokalariak
Multzo hau Frantzia, Alemania, Hungaria eta Portugalgo selekzioek osatzen dute.
2021/06/10 - 13:02
E multzoko selekzioetako jokalariak
Multzo hau Polonia, Eslovakia, Espainia eta Suediako selekzioek osatzen dute.
2021/06/10 - 12:35
D multzoko selekzioetako jokalariak
Multzo hau Kroazia, Txekia, Ingalaterra eta Eskoziako selekzioek osatzen dute.
2021/06/09 - 22:35
C multzoko selekzioetako jokalariak
Multzo hau Austria, Herbehereak, Mazedonia eta Ukrainako selekzioek osatzen dute.
2021/06/09 - 16:14
Eurokopako hiriak
Amsterdam, Baku, Budapest, Bukarest, Erroma, Glasgow, Kopenhage, Londres, Munich, San Petersburgo eta Sevillan jokatuko da txapelketa.
2021/06/09 - 13:01
Diego Llorente, beste positibo bat Espainiako Selekzioan
Madrileko Las Rozaseko futbol Hiria utzi behar izan zuen Sergio Busquetsek egin zuen bezala.
2021/06/08 - 11:53
Espainiako selekzioko jokalariek asteazkenean hartuko dute txertoa
Realeko Zubimendi jokalaria deitu du Luis Enriquek Lituaniaren kontrako gaurko partidarako.
2021/06/07 - 11:58
Sergio Busquetsek, positibo, Eurokopa hasteko 8 egunen faltan
Jokalaria etxean dago jada eta astearteko Espainiako lagunarteko partida 21 urte azpiko taldeak jokatuko du.
2021/06/04 - 11:10
2020ko Eurokopako multzoak
Guztira 24 selekziok hartuko dute parte txapelketan, lau taldeko sei multzotan banatuta.
2021/05/24 - 14:31
Azpilicueta, Oyarzabal, Simon eta Laporte, Eurokopara
Luis Enriquek 24 jokalarien zerrenda eman du gaur goizean.
2021/05/18 - 22:50
Benzema, Frantziako selekzioaren deialdian ia sei urteren ostean
Didier Deschamps hautatzaileak Eurokoparako deialdia eskaini du, eta Karim Benzema da berritasun nagusia. Real Madrileko aurrelariak bost urte t'erdi zeramatzan Frantziarekin jokatu gabe.
2021/05/18 - 22:07
Isakek Eurokopa jokatuko du Suediarekin
Alexander Isak Realeko jokalaria Suediako selekzioak Eurokoparako deitu dituen 26 jokalariko zerrendan da.
2021/04/23 - 15:24
UEFAk ofizialki esan du Sevillak Bilboren lekua hartuko duela 2020ko Eurokopan
Espainiako selekzioaren partidak La Cartuja estadioan jokatuko dira, eta ez San Mamesen, hasieran erabaki zuten bezala.
2021/04/21 - 22:30
Bilbo ez da Eurokopako egoitza izango
Euskal erakundeek gogor kritikatu dituzte UEFA eta Luis Rubiales Espainiako Federazioko presidentea, eta ekitaldia bertan behera uzteagatik kalte-ordainak eskatuko dituztela iragarri dute.
2021/04/19 - 19:59
UEFAk ostiralera atzeratu du Bilbo Eurokopako egoitzetako bat izateko erabakia
Hasiera batean, astelehen honetan, apirilaren 19an, hartu behar zuten erabakia, baina Aleksander Ceferinek zuzentzen duen erakundeak informazio gehiago biltzea erabaki du.
2021/04/09 - 20:46
UEFAk publikoa baieztatu du 8 egoitzatan; Bilbori buruzko erabakia, apirilaren 19an
San Petesburgo, Budapest, Baku, Amsterdam, Bucarest, Kopenhage, Glasgow eta Londresek estadioetan publikoa sartzea bermatzen dute.
2021/04/08 - 00:10
Espainiako Federazioaren ustez bideraezina da San Mamesen publikoa egotea
Futbol Federazioak komunikatua publikatu du, Eurokopan zaleak estadiora sartu ahal izateko Eusko Jaurlaritzak jarritako baldintzak ezingo direla bete esanez.
2021/04/07 - 13:05
San Mamesek publikoa har dezake Eurokopako partidetan
Osasun-adierazleak aldekoak izanez gero, % 25eko edukiera jasoko luke, hau da, 13.000 ikusle inguru, Udaleko iturriek azaldu dutenez.