Fitxaketak
2023/09/04 - 18:34
Europan eredu "jasangarri" batekin jarraitzea, Realaren helburua
Roberto Olabe Realeko Futbol zuzendariak agerraldia egin du astelehen honetan, udako merkatuaren itxiera aztertzeko.
2023/09/02 - 11:29
Alex Solak eta Jon Karrikaburuk Alavesen utzita jokatuko dute
Bi futbolariak talde babazorroko jokalariak izango dira 23-24 denboraldiaren amaierara arte.
2023/09/02 - 01:40
Josep Gaya, Mallorcak utzita, Amorebietako jokalari berria da
Mallorcako taldearekin 2026ra arte kontratua berritu ondoren, Gayak Amorebietarekin bat egin du Haritz Mujikaren defentsa osatzeko.
2023/09/02 - 00:57
Realak Odriozola fitxatu du 2029ra arte
Donostiako kluba akordiora iritsi da Real Madrilek jokalari donostiarra fitxatzeko. Alvaro Odriozolak 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Realarekin.
2023/08/31 - 23:20
Martonek Mirandesen jokatuko du, Athleticek utzita
Talde zuri-gorriak aukera izango du aurrelari nafarra neguko merkatuan berreskuratzeko.
2023/08/31 - 12:41
Da Graca aurrelari italiarrak Amorebietan jokatuko du, Juventusek utzita
21 urteko jokalaria Palermoren harrobiko taldeetan ibili da. 2018an Juventus taldeak fitxatu zuenetik, filialean jokatu du, C Seriean.
2023/08/30 - 15:40
Galarreta: ''Taldeak aurrerapauso bat eman du''
Iñigo Ruiz de Galarreta pozarren agertu da hedabideen aurrean Athleticek azken bi neurketak irabazi ostean. Bere aburuz, Iruñean irabazita eta Betisen aurka emaitza iraulita taldeak "aurrerapausoa" eman du.
2023/08/30 - 14:21
Marta Sanadri: ''Pasa den urteko emaitzak hobetzea da helburua''
Marta Sanadri aurrelari gipuzkoarrak bere lehen prentsaurrekoa eman du Athleticeko jokalari gisa, aurtengo udan Alavesetik Bilbora lekualdatu ostean. Donostiarra "oso pozik" azaldu da orain arte ikusitakoarekin.
2023/08/29 - 16:29
Samu Omorodion: ''Nire helburua Alavesen 10-15 gol sartzea da''
Atletico Madrilen utzita dator Omorodion Alavesera. Gasteizen egoteaz oso pozik dagoela adierazi du, eta 10 eta 15 gol artean sartzeko asmoa duela esan du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)
2023/08/27 - 17:59
Alavesek taldea indartu du Ianis Hagirekin
24 urteko erdilari gaztea denboraldi baterako utzita iritsiko da Rangers taldetik.
2023/08/26 - 22:28
Kieran Tierney Donostian da, Realarekin jokatzeko prest
Kieran Tierney ezker hegaleko jokalaria Realean arituko da denboraldi honetan, Arsenalek utzita. Donostian da jada, Realak bere fitxaketa ofizial egitearen zain.
2023/08/26 - 15:07
Samu Omorodionek Alavesen jokatuko du 2024ko ekainera arte
19 urteko jokalaria Atletico Madril taldeak utzita dator Gasteizera.
2023/08/25 - 17:49
Baskoniak 22 urteko Nico Mannion antolatzaile italiarra aurkeztu du
Joko antolatzailea Boloniako Virtusetik dator eta hurrengo bi urteetarako sinatu du kontratua talde gasteiztarrarekin. NBAn aritutakoa ere bada.
2023/08/23 - 22:24
Jon Morcillok Amorebietan jokatuko du denboraldia amaitu arte, Athleticek utzita
Bigarren lagapena izango da 24 urteko jokalari zornotzarrarentzat; izan ere, 2021-2022 denboraldiko bigarren zatia Valladoliden aritu zen.
2023/08/22 - 19:48
Athleticek Nahikari Garcia fitxatu du 2025era arte
Aurrelari gipuzkoarra Real Madriletik helduko da Bilbora, talde zuriarekin zuen lotura behin amaituta.
2023/08/22 - 17:22
Tenaglia: ''Oso pozik nago hemen egoteagatik, eta amets asko ditut betetzeko''
Nahuel Tenaglia argentinarra eguerdian aurkeztu dute, Alavesera itzuli eta 2027ra arte fitxatu ostean. Eskuin hegalekoa "oso pozik" agertu da hedabideen aurrean. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/08/21 - 20:33
Zakharyan, Realarekin egindako aurkezpenean: "Hemen bakarrik jokatu nahi nuen"
Errusiarrak sei denboraldirako sinatu du talde donostiarrarekin, eta jokalari “erasokorra” dela azpimarratu du, “golak egitea” gustatzen zaiona.
2023/08/20 - 23:39
Tenagliak 2027ra arte jarraituko du Alavesen
18 hilabete Gasteizen utzita eman ondoren, argentinarra Talleres taldera itzuli zen, eta talde horrekin negoziatu dute eskualdaketa.
2023/08/19 - 22:43
Arsen Zakharyan erdilari errusiarra fitxatu du Realak
20 urteko jokalaria Moskuko Dinamotik dator eta 6 denboralditarako kontratua sinatu du talde donostiarrarekin.
2023/08/18 - 20:30
Arsen Zakharyan Donostian da Realarekin jokatzeko
Dinamo Mosku taldetik datorren 20 urteko jokalari errusiarra ostiral honetan iritsi da Gipuzkoako hiriburura Realarekin fitxatzeko.