Fitxaketak
2025/02/01 - 15:59
Athleticek Maroan Sannadi Alaveseko aurrelaria fitxatu du
Jokalari gasteiztarra Barakaldon aritu da denboraldi honetan, talde babazorroak utzita.
2025/01/31 - 19:35
Arnau Comasek Eibarren jokatuko du, Basileak utzita
24 urteko erdiko atzelaria Suitzako Basilea taldetik dator, erosteko aukerarekin, denboraldi bukaerara arte.
2025/01/31 - 18:03
Bassala Bagayokok utzita jokatuko du Zornotzan
Maliko jokalariak (18 urte ditu, eta 2,07 metroko altuera) asteazkenean egin zuen debuta Bilbao Basketekin, Choleten aurka jokatutako Europa Kopako partidan.
2025/01/31 - 17:03
Pau Cabanesek Alavesen erasoa indartuko du
19 urteko jokalaria Vila-realen beheko mailetan hezi da, eta bertan egin du bere ibilbidea lehen taldearekin debuta egin arte, Marcelino Garcia Toralen aginduetara.
2025/01/12 - 12:13
Surne Bilbao Basketek Omar Silverio eskolta fitxatu du
NCAAn Hofstra Pride eta Mexikoko Ligan Soles de Mexicali taldeetan aritu ondoren, 23/24 denboraldian jokalari dominikarrak Europara jauzi egin zuen Hapoel Galil Elyonekin.
2025/01/03 - 14:39
Ivan Gilek Eibarren jokatuko du, Las Palmasek utzita
24 urteko erdilariak UD Las Palmasekin sinatu zuen iragan udan, eta orain utzita helduko da talde armaginera denboraldia amaitu arte. Halaber, Mariana Cerro jokalariak Eibarren jokatuko du denboraldia amaitu arte, Athleticek utzita.
2025/01/02 - 19:26
Mikayla Pivec, hegalerako errefortzua Lointek Gernika Bizkaiarentzat
Emakumezkoen Endesa Liga oso ondo ezagutzen duen jokalari amerikarra da, Promete, La Seu eta Zaragozan jokatu ostean.
2024/10/25 - 13:48
Kern Pharmak Ivan Sosa kolonbiarra fitxatu du
Movistar Team taldean ibili da azken hiru denboraldietan, eta Nafarroako taldearen seigarren fitxaketa da.
2024/10/18 - 13:36
Jon Agirre Euskaltel-Euskadin arituko da hurrengo bi denboraldietan
Euskal harrobian hazitako txirrindularia da Agirre, eta bost urteko eskarmentua du profesionaletan, Kern Pharma taldean.
2024/10/02 - 17:31
Bartzelonak ofizial egin du Szczesnyren fitxaketa
Wojciech Szczesnyk Bartzelonaren atea babestuko du 2024-2025 denboraldi amaierara arte. Min hartuta dagoen Ter Stegen ordezkatuko du. Erretiroa hartu zuen udan, eta Juventus izan da bere azken taldea.
2024/09/12 - 20:50
Oskarsson: ''Lehen egunetik sartu nahi ditut golak''
Realak denboraldi honetarako bi fitxaketa aurkeztu ditu: Orri Oskarsson eta Nayef Aguerd. Biek onartu dute aldaketa handia dela eurentzat, baina oso pozik agertu dira klubean jokatu ahal izateagatik.
2024/09/12 - 17:07
Bilbao Basketek Tomasz Gielo hegal-pibot poloniarra aurkeztu du
31 urteko joko-antolatzaile poloniarra Stal Strow Bielkopolski taldetik dator (Polonia). Esperientzia handiko jokalaria da eta ACB Liga ondo ezagutzen du.
2024/08/31 - 13:08
Nayef Aguerd atzelariak urtebete jokatuko du, utzita, Realean
Libre zegoen dortsal bakarra izango du, zortzia, bederatzia ordu batzuk lehenago fitxatutako Orri Óskarsson finlandiarrak edukiko baitu.
2024/08/31 - 01:11
Realak Orri Oskarsson fitxatu du
20 urteko aurrelari islandiarra da Imanol Alguacilen taldeko 9 berria 29-30 denboraldiaren amaierara arte.
2024/08/30 - 17:14
Boyomo, igandean jokatzeko prest
Kamerungo jokalaria gorritxoa izango da hurrengo bost denboraldietan.
2024/08/30 - 17:10
Alavesek Mouriño erdiko atzelaria aurkeztu du
Erdiko atzelari uruguaiarra, 22 urtekoa bera, Atletico Madriletik iritsi da Gasteizko klubera. 2023-24 denboraldian, Zaragozan aritu zen, Hypermotion Ligan, Madrilgo taldeak utzita.
2024/08/30 - 12:50
Carlos Fernandezek Cadizen jokatuko du, Realak utzita
Hiru urte eta erdian, aurrelariak 59 partida jokatu ditu bakarrik, bost gol egin eta hiru asistentzia eman ditu.
2024/08/30 - 00:53
Joan Jordanek utzita jokatuko du Alavesen
Joan Jordan Mendizorrotzara iritsiko da Arabako taldeari talentua eta esperientzia emateko, eta berehala hasiko da taldearekin entrenatzen.
2024/08/29 - 22:49
Kento Hashimoto eta Aritz Arambarri Eibarren arituko dira
Hashimoto Huescan aritu zen aurreko denboraldia; Arambarri, berriz, Leganesen.
2024/08/29 - 19:25
Osasunak ofizial egin du Boyomoren fitxaketa
Kamerungo jokalaria gorritxoa izango da hurrengo bost denboraldietan.