Fitxaketak
2022/07/09 - 00:20
Alavesek Fatima Pinto portugaldarra fitxatu du
26 urteko erdilariak denboraldi baterako kontratua sinatu du Gloriosas taldearekin.
2022/07/08 - 23:51
Alejandra Bernabe atzelariak Realean jokatuko du, utzita
Atletico Madriletik iritsiko da Donostiara, Nuria Rabanok ezker hegalean utzitako hutsunea betetzeko.
2022/07/08 - 17:59
Guruzetaren esanetan, jokalari ''osoagoa'' dela itzuliko da Athleticera
Gorka Guruzetak bere lehen prentsaurrekoa eman du Bilbora itzuli denetik. Bere aburuz, orain dela bi urte talde zuri-gorria utzi zuena baino jokalari "osoagoa" izanik bueltatuko da, Sabadellen eta Amorebietan jardun ostean, biak LaLiga SmartBankeko taldeak. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2022/07/07 - 01:51
Cvitkovic, Lointek Gernika Bizkaiak 2022-2023 denboraldirako fitxatu duen laugarren jokalaria
Pibot postuan jokatzen duen Andrijana Cvitkovic Gipuzkoako IDK Euskotren taldetik iritsi da Gernika-Lumokora.
2022/07/06 - 23:06
Realak Brais Mendez fitxatu du
Celtako jokalari ohiak 2028ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua talde txuri-urdinarekin.
2022/07/05 - 18:47
Alavesek Carlos Benavidez uruguaitarra aurkeztu du
Alavesek Carlos Benavidez euskarri uruguaitarra aurkeztu du astearte honetan. Bi urte egingo ditu Gasteizen. Independiente de Avellanedatik heldutakoa, prest da Alavesi Lehen Mailara itzultzen laguntzeko. Bere ustez hori baita taldeak “merezi” duen lekua.
2022/07/05 - 17:11
Bilbao Basketek Francis Alonso eskolta fitxatu du
Denboraldi baterako eta aukerako beste baterako kontratua sinatu du eta Bilboko taldearen bigarren fitxaketa da, Nikola Radicevic joko-antolatzaile serbiarraren atzetik.
2022/07/05 - 16:33
Aleksandar Sedlar atzelariak Alavesen defentsa indartuko du
31 urteko jokalari serbiarra Mallorcatik helduko da Gasteizera, eta bi denboraldirako sinatu du Arabako taldearekin.
2022/07/04 - 18:57
Braulio Vazquez, haserre Moncayolaren izena Athleticeko hauteskundeetan agertu izanagatik
Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendariak adierazi du "oso gaizki" iruditu zitzaiola Athletic Clubeko presidente izateko hautagaietako batek Moncayolaren balizko fitxaketa erabiltzea "hauteskunde aukera gisa". (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2022/07/04 - 17:52
Ruben Peña, bere aurkezpenean: ''Osasuna nire lehen aukera izan da''
Ruben Peña Osasunaren fitxaketak adierazi duenez, Iruñeko taldea beti izan zen bere "lehen aukera", Vila-realetik duela egun batzuk atera ondoren. Mendilibarren aginduetara Eibarren emandako mala berreskuratzea du helburu nagusi, eta horie bera eskatu dio Jagoba Arrasatek
2022/07/03 - 20:52
Gorka Guruzeta Athleticera bueltatuko da
Zornotzako taldean egondako aurrelariak bi urteko kontratua sinatuko du zurigorriekin, 2024ra arte. Horrekin batera, aldagai batzuen arabera hirugarren urte batera kontratua luzatzeko aukera izango du donostiarrak.
2022/07/03 - 02:02
Ander Capak ez du kontratua berrituko Athleticekin
EiTB-k jakin duenez, klubak ez du onartu jokalariak eskatu dituen bi urteak eta soldata. Antza, taldeak urte bateko kontratua, eta beste baterako aukera, eta helburuetan oinarritutako soldata eskaini dio.
2022/07/01 - 00:58
Valverde: ''Lezamako eta taldeko gakoak ezagutzen ditut''
Athleticek Ernesto Valverde aurkeztu du entrenatzaile berri gisa, Jon Uriarte presidentearen eskutik. Extremadurakoak pozik agertu da hurrengo denboraldian izango duen erronkarekin. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2022/06/29 - 21:32
Nogaye Lo Lointek Gernika Bizkaia taldera bueltatu da
Denboraldi bat Perfumerias Avenidan eman ostean Gernika-Lumoko taldera itzultzea erabaki du pibot espainiarrak.
2022/06/28 - 20:42
Kutxabank Araskik Florencia Chagas fitxatu du
Jokalari argentinarra Magnolia La Molisana taldetik dator Gasteizera, eta proiektu berriko laugarren pieza da.
2022/06/21 - 20:51
Realak eta Getafek Porturen lagapena adostu dute, urtebeterako eta erosketa-aukerarekin
Jokalariak hiru urte eman ditu Donostian; 137 partida jokatu ditu eta 18 gol sartu. Gainera, 2019-20 denboraldiko Kopako titulua bereganatu du.
2022/06/15 - 21:46
Realak Mohamed-Ali Cho fitxatu du
Aurrelari frantziarrak 18 urte ditu eta Angersetik iritsi da talde txuri-urdinera. Bost denboraldirako kontratua sinatu du, 2027ko ekainaren 30era arte.
2022/06/14 - 17:33
Tomeu Rigok beste urtebete jarraituko du Surne Bilbao Basketen
25 urteko jokalariak 79 partida egin ditu Bilbao Basketen, horietako 43 Endesa Ligan, eta ACB Ligarako azken igoera bizi zuen azken jokalaria da.
2022/06/14 - 14:34
Alex Mumbru, Valentzia Basketeko entrenatzaile berria
43 urteko entrenatzaile kataluniarrak Valentziara joko du Surne Bilbao Basketekin zuen kontratua amaitu ostean.
2022/06/14 - 14:06
Natalie van den Adel Kutxabank Araskira itzuli da
Holandako jokalariak laugarren denboraldia beteko du Gasteizko taldean.