Fitxaketak
2022/07/17 - 13:06
Unai Nuñezek Celtan jokatuko du utzita
Unai Nuñez ez da Düsseldorfera joan talde zuri-gorriarekin, eta dokumentazio guztia sinatzen denean hasiko da Celtan.
2022/07/16 - 15:30
Alaves Gloriosasek Rebecca Elloh aurrelaria fitxatu du
Bolikostarra, bere selekzioarekin internazionala da eta bi urteko kontratua sinatu du.
2022/07/15 - 23:58
Camila Saez txiletarrak Alavesen jokatuko du
Atzelaria, bere selekzioa ohikoa dena, Rayo Vallecanotik dator eta denboraldi baterako sinatu du Gasteiztarrekin.
2022/07/15 - 16:43
Xavi Rabasedak Surne Bilbao Basketen jokatuko du datozen bi denboraldietan
Bilboko taldearen fitxaketa berriak 410 partidako esperientzia dauka Endesa Ligan, eta Euroliga, Eurocup eta Champions League txapelketetan ere aritua da.
2022/07/15 - 16:11
Siverak 2024ra arte berritu du kontratua Alavesekin
Siveraren kontratua datorren denboraldian amaitu behar zen, eta, akordio berri honekin, taldeari lotuta jarraituko du hurrengo bi urteetan.
2022/07/15 - 00:18
Alaves Gloriosasek Emmanuella Aby fitxatu du
Boli Kostako selekzioarekin internazionala, Abyk esperientzia du Espainian, joan den denboraldian Reto Iberdrolan jokatu baitzuen DUX Logroñon.
2022/07/14 - 21:15
Julie Wojta hegalekoa, Lointek Gernika taldearen bosgarren fitxaketa
Hegaleko amerikarra Malostera itzuli da Tarbesetik batez beste 13,1 puntu, 6,6 errebote eta 3,2 asistentzia lortu ondoren Frantziako ligan, eta 12,8 puntu, 10,6 errebote eta 3 asistentzia eskuratuta Eurokopan.
2022/07/14 - 19:06
Imanol Garcia de Albeniz, Eibarren laugarren fitxaketa
Ezker hegaleko jokalari gaztea Athleticek utzita iritsiko da Ipuruara, aurreko denboraldian Mirandesen aritu ostean, talde zuri-gorriak utzita ere.
2022/07/13 - 16:51
Bilbao Basketek Michale Kyser pibot estatubatuarra fitxatu du
Hapoel Holon Israelgo taldetik iritsiko da Bilbora, eta datorren denboraldirako sinatu du 'beltzezko gizonekin'.
2022/07/13 - 15:33
Elba Verges, Alaves Gloriosasen fitxaketa berria
Atzelari katalana Mikel Crespok zuzentzen duen taldeak datorren denboraldirako iragarri duen laugarren aurpegi berria da.
2022/07/12 - 23:32
Alavesek Patricia Larque atezaina fitxatu du
Zaragozako atezainak hurrengo bi denboraldietarako sinatu du Gasteizko taldearekin.
2022/07/12 - 18:31
Matheus Pereira Eibarreko jokalaria izango da 2025era arte
36 partida jokatu zituen iaz Bartzelonaren bigarren taldearekin. 5 gol sartu eta 3 asistentzia egin zituen bertan.
2022/07/12 - 14:21
Ander Capak Athleticen jarraituko du
Bi urteko kontratua sinatu du, horietako bigarrena "helburu batzuk" lortzeari lotuta egongo dena.
2022/07/11 - 22:00
Carla Morerarekin indartuko da Alaves
Kataluniako hegaleko jokalariak bi denboraldirako sinatuko du.
2022/07/11 - 21:22
Jon Guridi fitxatu du Alavesek hurrengo lau denboraldietarako
Azpeitiako erdilaria libre helduko da talde babazorrora.
2022/07/11 - 21:16
Realak ofizial egin ditu Zalduaren, Guridiren eta Sagnanen irteerak
Lehenengoa CadizeN arituko da hemendik aurrera; bigarrena, Alavesen, eta hirugarrenak, berriz, Herbehereetako Utrech taldean jokatuko du datorren denboraldian, utzita.
2022/07/11 - 19:43
Surne Bilbao Basketek Ignacio Rosa hegal-pibota fitxatu du
ICG Força Lleida taldetik iritsiko da Bilbora, eta bertan, bataz beste, 10,3 puntu sartu eta 4,1 errebote hartu zituen partida bakoitzean iaz.
2022/07/11 - 19:00
Brais Mendezek bere ibilbidean ''goraka egitea'' du helburu Realean jokatuta
Brais Mendez Realeko jokalari berria bere ibilbidean "goraka egiteko" asmoz iritsi da Donostiara, astelehen honetan bere aurkezpenean aitortu duenez. Mendez Reale Arenan aurkeztu dute, familiarekin eta bikotekidearekin batera, zale askoren aurrean. (Jatorrizkoa gazelaniaz).
2022/07/10 - 17:20
Baskoniak Daulton Hommes fitxatu du; Petersek ez du taldean jarraituko
Hegaleko pibot estatubatuarrak datozen bi urteetarako kontratua sinatu du Gasteizko klubarekin. Bestalde, taldeko kapitainetako bati agur esan dio.
2022/07/09 - 17:32
Anderson Arroyok Alavesen jokatuko du, utzita
Defentsa kolonbiarra Gasteizera iritsi da Liverpoolek utzita, 2022/2023 denboraldirako.