Fitxaketak
2022/08/10 - 23:28
Pachecok agur esan dio Alavesi, eta Almeriako jokalari berria da
Fernando Pacheco eta Gasteizko kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko, eta Almeriak fitxatu du atezain espainiarra.
2022/08/10 - 19:52
Petxarromanek utzita jokatuko du Andorran
Jokalari zuri-gorria Bigarren Mailara igo berri den taldean arituko da denboraldi honetan.
2022/08/09 - 17:08
Luis Garcia Plazak jokalari gehiago heltzea espero du, besteak beste, atzelariak
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaile berriak taldea osatu gabe dagoela onartu dio EITBri esklusiban emando elkarrizketan. Entrenatzaile madrildarraren esanetan, taldeak zenbait atzelariren etorrera behar du.
2022/08/09 - 13:30
Mathew Ryan atezainak Kopenhage taldean jokatuko du
Jokalari australiarra Donostiatik aterako da jokatzeko minutuen bila, Qatarko Munduko Txapelketarako prest egoteko.
2022/08/03 - 14:56
Baskoniak Dani Diez hegalekoa fitxatu du
San Pablo Burgos taldetik iritsiko da Gasteizera Jokalari madrildarra, eta denboraldi baterako sinatu du Arabako taldearekin.
2022/07/29 - 00:54
Osasunak Moi Gomez fitxatu du Vila-realetik
Aurreakordioa lortu dute jokalariak talde gorritxoan jokatzeko, aurretik 1,8 milioi euro ordainduta.
2022/07/26 - 20:06
Maimouna Diarra, Araskiko jokalari berria
Diarra denboraldi honetako zortzigarren fitxaketa da Kutxabank Araskirentzat. Pibot senegaldarra Logroñoko Campus Prometetik iritsiko da Gasteizera eta Made Urietak zuzentzen duen taldearen barnealdeko erreferentzia izango da.
2022/07/26 - 16:56
Julen Lobete Celtan arituko da 2026ra arte
Lezoko aurrelari gazteak Reala utzi eta Vigon jardungo du datozen lau denboraldietan. Lehendabiziko bi sasoietan Galiziako taldearen filialaren fitxa izango du.
2022/07/26 - 16:17
Bilbao Basketek Denzel Andersson hegal-pibota fitxatu du
Jokalari suediarrak denboraldi baterako kontratua sinatu du Bilboko taldearekin.
2022/07/25 - 21:59
Maik Kotsar Baskoniako jokalari berria
Pibot estoniarrak bi denboraldirako sinatu du Gasteizko taldearekin.
2022/07/22 - 22:51
Michaela Specht, Realeko jokalari berria
TSG Hoffenheimetik dator eta 2023-24 denboraldia amaitu arte sinatu du talde txuri-urdinarekin.
2022/07/22 - 21:36
Eibarrek Chema Rodriguez, Jon Bautista eta Alvaro Vadilloren fitxaketak iragarri ditu
Rodriguez Eibarren aritu zen iragan denboraldian, Getafek utzita. Bautista Realetik dator eta hiru urterako sinatu du. Vadillok Espanyolek utzita jokatuko du.
2022/07/22 - 18:44
Bartzelonak Iñigo Martinez fitxatu dezake
Elkarrizketak azken asteetan gertatu dira eta badirudi jokalariaren eta Bartzelonaren arteko akordioa erabatekoa dela.
2022/07/20 - 22:18
Le Normandek 2026ra arte berritu du kontratua
"Oso pozik nago hemen jarraitzeagatik, oso zoriontsu eta eraso bainago hemen", adierazi du 25 urteko jokalariak bretainiarrak.
2022/07/20 - 16:39
Sofia da Silva pibota, Lointek Gernikaren seigarren fitxaketa
Duran Maquinaria Ensino taldetik iritsiko da Gernikara, eta azken denboraldian 6,4 puntu sartu eta 2,4 errebote jaso zituen, batez beste.
2022/07/20 - 15:58
Bilbao Basketek Sulejmanovicen itzulera baieztatu du
Bilboko taldearen eta hegal-pibot bosniarraren arteko akordioa denboraldi baterako da.
2022/07/19 - 19:07
Annika Holopainen, Araskiko fitxaketa berria
Holopainen, hegaleko pibota, Frantziako Emakumezkoen 2. Ligako Montbrison taldetik iritsiko da Gasteizera.
2022/07/19 - 16:22
Take Kubo, Realeko jokalari berria
Talde txuri-urdinak ofizial egin du jokalari japoniar gaztearen fitxaketa hurrengo bost denboraldietarako. 14 zenbakidun elastikoa jantziko du.
2022/07/19 - 00:38
Take Kubo Donostiara iritsi da Realarekin sinatzeko
Japoniarrak astelehen iluntzean hartu zuen lur Hondarribiko aireportuan. Asteartean, osasun-azterketak egingo dizkiote, eta, behin horiek gaindituta, kontratua sinatuko du talde txuri-urdinarekin.
2022/07/17 - 21:16
Markus Howard, Baskoniaren fitxaketa berria
Joko-antolatzaile estatubatuarra NBAko Denver Nuggets taldetik dator, eta datozen bi denboraldietarako sinatu du kontratua.