Fitxaketak
2023/01/15 - 20:54
Karrikaburuk utzita jokatuko du Leganesen denboraldi amaierara arte
Baztandarrak Bigarren Mailan jokatuko du 2022-2023 denboraldia amaitu bitartean. Denboraldi honetan Ligan, Kopan eta UEFA Europa Ligan minutuak izan ditu Realarekin.
2023/01/13 - 16:58
Alavesek Joaquin Panichelli argentinarra fitxatu du, 2026ra arte
Aurrelaria River Plate taldetik dator Gasteizera; ordezkoen taldean zegoen argentinar klubean.
2023/01/12 - 20:01
Amorebietak ofizial egin du Julen Jon Guerreroren lagapena
Julen Guerrero Athleticeko jokalari ohiaren semeak Zornotzako taldean jokatuko du denboraldia amaitu arte.
2023/01/12 - 14:28
Alavesek Antonio Blanco fitxatu du denboraldia amaitu arte
Erdilari andaluziarra utzita helduko da Gasteizera Real Madriletik.
2023/01/10 - 19:12
Alavesek Sebastian Pino txiletar gaztea fitxatu du
Atzelariak 2026ra arteko kontratua fitxatu du Gasteizko taldearekin.
2023/01/05 - 16:25
Eibarrek Juan Carlos Arana aurrelaria fitxatu du
Vila-real taldetik helduko da talde armaginera, eta 2025era arte jantziko du gipuzkoarren elastikoa.
2023/01/04 - 15:58
Aitor Karanka, Makabi Tel Aviv taldeko entrenatzaile berria
Entrenatzaile gasteiztarrak denboraldi honetarako eta hurrengorako sinatu du. Vladmir Ivic serbiarra ordezkatuko du; izan ere, Ivic Krasnodarrek fitxatu du. Makabi Tel Aviv bigarren postuan dago, sailkapenean, Israelgo Ligan.
2022/12/31 - 00:07
Al Nassr taldeak Cristiano Ronaldo fitxatu du bi denboraldirako
Portugaldarrak 7 dortsala eramango du Saudi Arabian, Manchester Unitedekin zuen harremana hautsi ostean.
2022/12/22 - 17:40
Kutxabank Araskik Chatrice White fitxatu du
Pibot estatubatuarra Alemaniako Rheinland Lions taldetik iritsi da Araskira, eta denboraldi bukaera arte sinatu du.
2022/12/06 - 17:50
Euskaltel-Euskadik Andoni Lopez de Abetxuko esprinterra fitxatu du
Aguraingo txirrindularia Caja Ruraletik iritsiko da talde laranjara, bi denboraldirako kontratua sinatu du.
2022/11/22 - 18:51
Alex Pallares izango da Bilbao Athleticeko entrenatzailea
Entrenatzaile katalanak denboraldi amaierara arteko kontratua sinatu du talde zuri-gorriarekin.
2022/11/15 - 14:24
IDK Euskotrenek Alima Dembele hegal-pibota fitxatu du
Maliko jokalariak Azu Muguruzak zuzentzen duen taldea indartuko du 2022-23 denboraldian.
2022/11/10 - 19:24
Naia Amondarain eta Mireia Trias Laboral Kutxan arituko dira
Era berean, Mireia Arriazuk eta Ariana Gilabertek denboraldi baterako berritu dute, 2023ra arte.
2022/11/05 - 12:45
Julen Lopetegui, Wolverhampton taldeko entrenatzaile berria
Sevillak kargugabetu egin zuen urriaren 5ean, eta hilabete beranduago kontratua sinatu du Ingalaterrako taldearekin.
2022/10/29 - 18:06
Chanel Mokango Lointek Gernika Bizkaiara itzuli da
Pibotak elastiko granatea jantzia zuen dagoeneko 2016/2017 denboraldian, 11,9 puntu eta 7,3 erreboteko batez bestekoekin.
2022/10/14 - 18:09
Pablo Castrillo eta Mikel Retegi Kern Pharman arituko dira 2023an
Mikel Retegik txirrindularitzaren elitea ezagutzeko aukera izan du Limousingo Tourrean eta Poitou-Charentes Tourrean.
2022/10/13 - 22:37
Baskoniak konpentsazioa eskatu du Izar Gorriak Vildoza fitxatzeagatik
Gasteizko taldeak azaldu duenez, kontratazioaren berri izan ondoren klubari eta jokalariari bere eskubideak eskatu dizkie.
2022/10/12 - 18:51
Brooque Williams fitxatu du Lointek Gernika Bizkaiak
Eskolta postuan jokatzen duen estatubatuarrak Keyona Hayesek utzitako hutsunea beteko du.
2022/09/28 - 23:31
Valentziak Herrerin fitxatu du denboraldi amaierara arte
Iago Herrerin atezainak Valentziarekin sinatu du kontratua 2023ko ekainaren 30era arte.
2022/09/16 - 18:59
Bilbao Basketek Denzel Andersson aurkeztu du
25 urte eta 2,04 metroko hegal pibota da, suediarra. Poloniako Ostrov Wielkoposki taldetik dator. Gustura dago Bilboko taldean izan duen harrerarekin, eta denboraldi ona egingo duelakoan dago.