Fitxaketak
2023/08/14 - 16:14
André Silva ''pozik'' dago Realaren fitxaketagatik, eta ez du jokatzen hasteko datarik jarri
André Silva aurrelari portugaldarra aurkeztu du astelehen honetan Realak. Zoriontsu agertu da fitxaketagatik, eta duen lesioagatik galdetuta, ez du datarik jarri berriz jokatzen hasteko.
2023/08/14 - 14:41
Kepa Arrizabalaga atezainak Real Madrilen jokatuko du, Chelseak utzita
Ondarroako atezainak Carlo Ancelottik gidatzen duen taldean jokatuko du 2024ko ekainaren 30era arte, Real Madrilek jakinarazi duenez.
2023/08/13 - 13:26
Alavesek Kike Garcia aurrelaria fitxatu du
33 urteko jokalariak Osasunan jokatu du azken bi denboraldietan eta 13 gol sartu ditu. Bestalde, Alavesek Salva Sevillak taldea utziko duela iragarri du, Gasteizen urtebete eman ostean.
2023/08/11 - 15:53
Alavesek Gorosabel fitxatu du
Arabako taldeak Andoni Gorosabel fitxatu du Realetik. Hegaleko jokalariak denboraldi baterako kontratua sinatu du; hau da, 2024ko ekainaren 30era arte.
2023/08/10 - 21:49
Osasunak Raul Garcia de Haro aurrelaria fitxatu du, Betisetik
Aurrelariak (22 urte) Mirandesen jokatu zuen 2022-23 denboraldian, eta 19 gol sartu zituen.
2023/08/08 - 22:33
Konrad de la Fuente, Eibar taldeko jokalari berria
22 urteko jokalaria Marseillako Olympique taldeak utzita dator.
2023/08/07 - 20:00
Eibarrek Cristian Gutierrez fitxatu du, 2027ra arte
Jokalaria Malaga taldetik dator eta asteartean hasiko da bere taldekide berriekin batera entrenatzen.
2023/08/07 - 14:52
Amorebietak Pablo Cuñat atezaina fitxatu du
Atezain valentziarra Levantetik iritsiko da talde urdinera, urtebeterako utzita.
2023/08/05 - 12:41
Vencedorrek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Eibar taldean arituko da Unai Vencedor 2023-2024 denboraldian. Bilboko jokalariak kontratua du Athleticekin 2027ra arte eta utzita jokatuko du talde armaginean.
2023/08/03 - 16:32
Rafa Marin: ''Alaves aukeratu genuen aukerarik onena zelako''
Rafa Marin atzelariak utzita jokatuko du Alavesen hurrengo denboraldian. Real Madrilgo harrobitik dator eta ostegun honetan aurkeztu du talde gasteiztarrak (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/08/02 - 17:04
Antonio Blanco: ''Argi neukan Alavesera etorri nahi nuela''
Antonio Blanco, Alavesek datozen denboraldietarako fitxatutako jokalaria, aurkeztu du klubak. Gainera, Blancok prentsaurrekoa eskaini du. Erdilaria Arabako taldera itzuli da, 2023ko urtarriletik ekainera arte Alavesen utzita jokatu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/08/02 - 13:11
Realak ofizial egin du Andre Silvaren fitxaketa
Aurrelari portugaldarrak utzita jokatuko du Donostian datorren denboraldian, eta talde txuri-urdinak jokalaria erosteko aukera izango du.
2023/07/28 - 13:42
Alavesek Rafa Marin atzelariaren lagapena lortu du eta Lejeune Rayo Vallecanori saldu dio
Atzelari andaluziar gaztea Real Madriletik iritsiko da Gasteizera; defentsa frantziarrak, bere aldetik, 2027ra arte sinatu du Madrilgo taldearekin.
2023/07/27 - 00:45
Osasunak Mojicaren lagapena lortu du, Vila-realetik datorrena
Kolonbiarra datorren astelehenean jarriko da Jagoba Arrasateren aginduetara eta aurkezpena asteartean izango da Sadarren.
2023/07/26 - 00:58
Alexander Sorlothek Vila-realen jokatuko du
Leipzig taldeak askatasuna eman zion norvegiarrari nahi zuen klubarekin negoziatzeko, eta Realean jarraituko zuela zirudienean, Vila-Realek bere fitxaketa iragarri du.
2023/07/24 - 16:57
Petxarromanek Athletic utziko du eta Andorrara itzuliko da datozen bi denboraldietarako
Bilboko taldeak gaineratu duenez, Andorrak jokalaria salduko balu, salmenta horretatik eskuratutako kopuruaren ehuneko jakin bat Athleticentzat izango litzateke.
2023/07/19 - 14:18
Andrea Estebanek gidatuko du Alaves 2023-2024 denboraldian
Iñigo Juaristiren ordez arituko da Esteban aurrerantzean. Futbolari profesional gisa aritutakoa da, baita entrenatzaile lanetan ere.
2023/07/18 - 17:30
Amaia Peña atezainak eta Eider Arana atzelariak Eibarren jokatuko dute, Athleticek utzita
Peñak aurretik ere bilbotarrek utzita jokatu zuen talde armaginean, 2021-2022 denboraldian. Aranarentzat, aldiz, bere lehen aldia izango da F Ligara igo berria den talde gipuzkoarrean.
2023/07/17 - 19:36
Baskoniak Miller-Mcintyre joko-antolatzailea fitxatu du hurrengo bi denboraldietarako
Turkiako ligan jarduten duen Gaziantep taldetik iritsiko da Arabako hiriburura. Aipatu taldean, batez beste, 15,4 puntu, 5,9 asistentzia eta 16,9ko balorazioa lortu zituen 2022-23 denboraldian.
2023/07/16 - 16:28
Realak Jacqueline Owusu fitxatu du
Ghanakoa da, 21 urte ditu eta Emek Hefer taldeko protagonistetako bat izan da. Gainera, Ghanaren selekzio absolutuarekin ere jokatzen du.