Federazioaren Lehen Maila
2019/06/02 - 22:58
Real Union vs Jumilla partidako golak (2-0)
Real Unionek Jumilla taldeari irabazi egin dio (2-0). Horrela, Hirugarren mailarako jaitsiera saihestu eta Bigarren B mailan jokatuko du hurrengo denboraldian ere.
2019/06/01 - 14:38
Xabi Alonso Realeko bigarren taldearen entrenatzailea izango da
Talde txuri-urdinak ofiziala egin du Alonso filialaren entrenatzailea izango dela hurrengo denboraldirako. Klubak gogora ekarri duenez, Xabi Alonsok 124 partidu zituen Realaren kamisetarekin.
2019/05/27 - 20:38
Osasuna Bk aurrerapausoa eman du igoera lortzeko; Portugaletek, aldiz, atzerapausoa
Talde gorritxoak 0-1eko emaitzarekin irabazi dio Cadiz Bri, multzoko txapeldunen kanporaketako joaneko partida. Bestalde, talde bizkaitarrak galdu egin du Llagosteraren kontra (2-0).
2019/05/27 - 18:01
Real Unionek berdinketa lortu du Jumillan, eta abantaila txikia hartu du
Irungo taldeak eta Jumillak bina bukatu dute Bigarren B Mailan jarraitzeko kanporaketaren joaneko partida.
2019/05/27 - 17:05
Jumilla - Real Union partidako golak
Real Unionek bina (2-2) berdindu du Jumillaren zelaian jokatu duen Bigarren B Mailan mantentzeko play-outeko joaneko neurketa.
2019/05/27 - 00:01
Barakaldo - Hercules partidako golak
Barakaldok eta Herculesek bana (1-1) berdindu dute Lasesarren jokatu duten Bigarren Mailara igotzeko play-offetako lehen kanporaketako joaneko partida.
2019/05/26 - 23:14
Barakaldori ihes egin dio garaipenak Herculesen aurka
Talde bizkaitarrak 1-1eko emaitza lortu du Alacanteko taldearen kontrako partidan, Bigarren Mailara igotzeko play-offeko joanekoan.
2019/05/21 - 21:31
Manix Mandiola, geinua eta maisua
Manix Mandiolak Bigarren Mailara igotzeko playoffak jokatzeko sailkatu du Atletico Baleares taldea. Gauzak Mallorca aldean nola doazkion kontatu digu.
2019/05/20 - 21:38
Larrazabal: 'Hercules aurkari gogorra da, baina gure aukerak baliatu behar ditugu'
Aitor Larrazabal Barakaldo taldeko entrenatzaileak, igoera play-offetako lehen kanporaketan aurkari izango duen Herculesi buruz hitz egin du ETBrekin.
2019/05/20 - 19:11
Barakaldo-Hercules playoffean eta Jumilla-Real Union playoutean
Talde bizkaitarrak Lasesarren jokatuko du lehen kanporaketako joaneko partida, eta Jose Rico Perezen itzulikoa. Talde gipuzkoarrak, Murtzian jokatuko du joaneko neurketa, eta Stadium Galen itzulikoa.
2019/05/04 - 21:41
Real Unionek garaipena lortu du Vitoriaren aurka
Talde irundarrak 2-0eko emaitzarekin irabazi dio Arabako taldeari, Bigarren B Mailako 36. jardunaldiko II. multzoko partida.
2019/04/27 - 20:21
Vitoriak garaipena lortu du Reala Bren aurka
Arabako taldeak 2-1eko emaitzarekin irabazi du Bigarren B Mailako II. multzoko 35. jardunaldiko partida.
2019/04/20 - 16:16
Reala 'B' taldeak porrota jaso du Logroñesen aurka
Talde txuri-urdinak 0-1eko emaitzarekin galdu du Logroñesen aurka Zubietan jokatu duen Bigarren B Mailako II. multzoko 34. jardunaldiko partida.
2019/03/23 - 19:20
Culturalari ihes egin dio puntuak, azken minutuan
Durangoko Culturalak 1 eta 2 galdu du Calahorraren aurka jokatu duen Bigarren B Mailako II. multzoko 30. jardunaldiko partida.
2019/03/16 - 19:06
Amorebietak porrota jaso du Logroñesen aurka
Zornotzako taldeak 1-2ko emaitzarekin galdu du Urbietan jokatu duen Bigarren B Mailako II. multzoko 29. jardunaldiko partida.
2019/03/05 - 18:58
Barakaldok Kirol Sozietate Anonimoa bihurtzea du helburu, erronka handieagoei ekiteko
Barakaldo Bigarren B Mailako II. multzoko sailkapenaren gorenean da, playoff postuetan. Klubak ezingo lioke ekonomikoki aurre egin ustezko igoera bati. Martxoaren 6an, bazkideek erabakiko dute.
2019/03/02 - 18:58
Bilbao Athleticek eta Sansek berdindu egin dute, Lezaman
Bina berdinduta amaitu da Bigarren B Mailako 27. jardunaldiko Athleticen eta Realaren arteko euskal derbia.
2019/02/23 - 19:30
Bana berdindu dute Durangoko Culturalak eta Vitoriak
Berdinduta (1-1) amaitu da Durangoko Culturalak eta Vitoriak jokatu duten Bigarren B Mailako II. multzoko 26. jardunaldiko partida.
2019/02/23 - 18:47
Durangoko Culturalak zelai erditik bere atean sartu duen gol harrigarria
Bigarren B Mailako II. multzoko Cultural Durango - Vitoria partidan ikusi ahal izan dugu Ekain Culturaleko jokalariak sartu duen gol harrigarri hau.
2019/01/26 - 23:39
1919an irabazitako Koparen erreplika eman dio Rubialesek Arenasi
Espainiako Futbol Federazioko presidentea den Luis Rubialesek, 1919an irabazi zuen Koparen erreplika eman dio Arenasi Gobelan, Racingen aurkako partidaren aurretik.