Federazioaren Lehen Maila
2025/10/28 - 19:04
Joseba Etxeberriak Murtziaren entrenatzailea izateari utzi dio
Etxeberriak ez du jarraituko Murtziaren entrenatzailea izaten; talde hori, orain, 1. RFEFko 2. multzoaren 19. postuan dago.
2025/05/29 - 14:31
Jon Ansotegik Sanse entrenatuko du datorren denboraldian
Lehen taldeko hirugarren entrenatzailea izan da orain arte. Imanol Agirretxe izango da Ansotegiren laguntzailea aulkian.
2024/06/02 - 13:43
Barakaldo Lehen RFEF mailara igo da (2-0)
Barakaldok igoera zuen jokoan Orihuelaren aurka. Joanekoan 3-1 galdu zuen, eta igoera garesti zegoen, baina 7. minuturako Iker Pedernalesek 1-0ekoa egin ostean, 63.ean iritsi da 2-0ekoa, Borja Garciaren bitartez, eta luzapenean ez da golik izan; beraz, Barakaldo Lehen RFEF mailako taldea da.
2023/07/22 - 17:17
Eibarrek 1-0 irabazi dio Real Unioni denboraldiaurreko lehen partidan
Larunbat honetan, Eibarrek denboraldiaurrean estreinatu da Real Unionen aurka, Zarautzen. Partidako gol bakarra Ramanik egin du 17.minutuan.
2023/06/11 - 14:14
Sanse luzapenetik oso gertu geratu da Alcorconen (1-1), eta RFEFko 1. mailan jarraituko du
Sergio Franciscoren jokalariak 66. minutuan aurreratu dira, Iker Kortajarenaren golarekin, baina Madrilgo taldeak, partidako azken txanpan, berdindu dute eta hurrengo kanporaketarako sailkatzea lortu du, joaneko partidan Zubietan 1-2 irabazi baitzuen.
2023/06/10 - 23:11
Amorebietak RFEFeko Lehenengo Mailako Txapeldunen Finala irabazi du Racing Ferrolen aurka
Talde bizkaitarrak 3-0 irabazi zuen joaneko partidan Urritxen, eta itzulerakoa, berriz, 2-0 galdu du. Horrela, mailako txapeldun izendatu da.
2023/05/15 - 18:55
Zamora-Alaves B eta Gernika-Aviles, RFEFeko Lehenengo Mailara igotzeko kanporaketetan
Joaneko partidak maiatzaren 21ean jokatuko dira, eta itzulikoak 28an. Kanporaketa irabaztea lortzen badute, beste aurkari bat garaitu beharko dute joan-etorriko kanporaketa batean RFEF Lehengo Mailara igotzeko. Gainera, Beasainek Ourenseren aurka jokatuko du mailari eusteko.
2022/05/22 - 00:10
Amorebietak eta Sansek galdu egin dute eta mailaz jaitsiko dira
Bi taldeek garaipena behar zuten mailari eusteko. Amorebietak 5-0 galdu du Cartagenaren aurka eta Sanseri luzapenean egin dio ihes partidak (3-2), jaitsiera berretsiz jardunaldi baten faltan.
2021/06/09 - 21:19
Ricardo Garcia: ''Real Unionentzat proiektu hobe bat bilatzea izan da gure helburua''
Ricardo Garciak 21 urte eman ditu Real Unioneko presidente karguan. Orain, kluba Emery sendiak zuzenduko du. Presidenteak azalpenak eman ditu. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/06/08 - 16:32
Arenas eta Amorebieta, gora begira sailkapenean
Bi taldeak, 16 punturekin berdinduta, igoera postuetako ateetan daude. Bien arteko neurketa zuzenean emango dute ETB-1ek eta eitb.eus-ek.
2021/06/08 - 16:19
Gol zaparrada eta puntu banaketa Amorebieta-Reala B partidan
Amorebietak eta Reala Bk ikuskizuna eskaini dute Urritxen. Norgehiagoka hiruna berdinduta amaitu da (3-3).
2021/06/03 - 17:19
'Primera RFEF' izeneko bi multzoak zehaztuta daude
Athletic B, Tudelano eta Real Union Irun lehen multzoan daude.
2021/05/25 - 19:28
Ewan Urainek Eskoziako 21 urtez azpiko selekzioarekin jokatuko du
Scot Gemmil hautatzaileak deitu du Bilbao Athleticeko jokalaria, Eskoziak Ipar Irlandaren aurka indarrak neurtuko dituen lagunarteko bi neurketak jokatzeko.
2021/05/25 - 11:56
Amorebieta, erronka historiko bati aurre egiteko prest
Urritxeko taldeak bere historiako erronka handiena du aurrean, eta ez da zailtasunik gabeko bidea izango. Jon Larrea presidentearekin hitz egin dugu horretaz.
2021/05/24 - 03:00
Burgos – Bilbao Athletic partidako laburpena
Burgosek Bilbao Athletic kanporatu du, eta Bigarren Mailara igo da. Zuri-gorriek garaipena behar zuten eta, ondorioz, zilarrezko mailara igotzeko atarian geratu dira.
2021/05/24 - 01:57
Joseba Etxeberria: ''Jokalarientzat kolpe handia izan da''
Bilbao Athleticekek ezin izan du Bigarren Mailara igo Burgosekin 1-0 galdu ostean. Joseba Etxeberria zuri-gorrien entrenatzaileak onartu duenez, jokalariak burumakur geratu dira.
2021/05/23 - 04:06
Partidako gola eta Amorebietako jokalarien ospakizunak Bigarren Mailara igo ostean
Amorebietak Badajoz gainditu du Bigarren Mailara igotzeko kanporaketan. Bideo honetan partidako gola eta Zornotzako jokalarien ospakizunak ikus daitezke.
2021/05/23 - 03:31
Iñigo Velez: ''Bigarren A Mailan gaude, sinestezina da''
Amorebietak aurreikuspen guztiak hautsi ditu, eta Bigarren Mailan izango datorren denboraldian Badajoz kanporatu ostean (0-1). Iñigo Velez de Mendizabal entrenatzailea eta Iker Bilbao golegilea ezin pozago agertu dira prentsaurrekoan.
2021/05/23 - 03:02
Xabi Alonso: ''Arrakasta handia da klubarentzat''
Xabi Alonso entrenatzailearen eta Urko Gonzalez de Zarate jokalariaren adierazpenak Sansek Bigarren Mailara igotzea lortu ostean.
2021/05/23 - 02:28
Amorebietak Bigarren Mailan jokatuko du
Bizkaitarrak lehen aldiz igo dira Zilarrezko Mailara Iker Bilbaok sartutako gol bati esker.