FC Bartzelona
2023/01/31 - 15:35
Osasuna – Athletic Club, Kopako finalerdietan
Gorritxoek eta zuri-gorriek elkarren aurka jokatu dut finalaren aurreko azken kanporaketan, joaneko partida Sadarren eta itzulerakoa San Mamesen.
2023/01/31 - 01:26
Santander Ligako 19. jardunaldiko partida guztietako golak
Aurrera doa 2022-2023 Santander Ligako denboraldia. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hemeretzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/01/27 - 14:46
Irene Paredesek kontratua berritu du Bartzelonarekin 2025era arte
Legazpiko jokalariak beste bi denboraldiz jarraituko du Barçan; hau da, 2025eko ekainaren 30era arte.
2023/01/26 - 12:03
Imanolen erantzuna Zubimendiri buruzko galdera bati: ''Niretzat Reala da talderik handiena''
Bartzelonaren eta Realaren arteko Errege Kopako partidaren osteko prentsaurrekoan, kazetari batek Imanol Alguacil entrenatzaile txuri-urdinari galdetu zion ea gai ikusten zuen Martin Zubimendi "talde handi batean jokatzeko". Oriotarraren erantzuna argia izan zen.
2023/01/26 - 10:51
Kopako final-laurdenetako Bartzelona – Real Sociedad (1-0) partidako gola eta jokaldirik onenak
Bideo honetan ikus daitezke Bartzelonak eta Realak Camp Nou futbol-zelaian jokatutako 2023ko Errege Kopako final-laurdenetako neurketari dagozkion jokaldirik onenak eta gola.
2023/01/26 - 00:27
Realak, hamar jokalarirekin bigarren zati osoan, Camp Noun galdu du (1-0), azken unera arte borrokatuta
Dembelek egin du Donostiako taldea Kopatik kanporatu duen gola. Reala gizon bat gutxiagorekin ibili da 40. minututik, epaileak Brais Mendezi txartel gorria atera ostean, baina txuri-urdinek hainbat aukera oso argi sortu dituzte, bereziki neurketako azken minutuetan.
2023/01/25 - 17:32
Camp Noun izango diren realzaleek ilusio handia dute: ''Konfiantza dut jokalariengan''
EITB Media Realeko zale batzuekin izan da, taldea Bartzelonara iritsi denean. Kirol arloa alde batera utzita, azken egunetan izandako polemika ere izan dute mintzagai, eta argi esan digute elastiko txuri-urdina jantzita joango direla partidara.
2023/01/25 - 16:15
Aurkariaren kamisetarekin estadiora sartzeko polemikari buruz hitz egin du Aperribaik
Realeko presidenteak estadioetara bisitarientzat ezarritako guneetatik kanpo talde aurkariaren kamisetarekin sartzeko debekuaren polemikari buruz hitz egin du.
2023/01/24 - 16:04
Santander Ligako 18. jardunaldiko partida guztietako golak
Aurrera doa 2022-2023 Santander Ligako denboraldia. Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako hamazortzigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
2023/01/24 - 12:34
Espainiako Federazioak ebatzi du Bartzelonak bidegabeki zelairatu zuela jokalari bat Erreginaren Kopan Iruñean
Emakumezkoen Osasuna Fundazioak helegitea aurkeztu zuen, Sadarren urtarrilaren 10ean jokatutako partida amaituta, eta Espainiako Futbol Federazioak arrazoia eman dio nafar klubari. Neurketa Kopako final zortzirenetakoa zen. Bartzelonak helegitea aurkeztuko du, ebazpenaren aurka, Apelazio Batzordean.
2023/01/23 - 15:33
Joventuten aurka lehiatuko da Baskonia Kopako final-laurdenetako kanporaketan
Arabarrek ostiralean, otsailaren 17an, jokatuko dute euren partida, 21:30etik aurrera, larunbateko finalerdietara sailkatzeko asmoz.
2023/01/22 - 14:56
Reala, Superkopako txapeldunorde Bartzelonaren aurka finala galdu ostean
Talde txuri-urdinak porrota jaso du finalean 0-3ko emaitzarekin. Barça nagusi izan da, eta Kataluniako taldeak irabazi du Espainiako Superkopa.
2023/01/21 - 14:47
Reala, Superkoparen bila
Finalerdietan Huelvari irabazita, Bartzelona izango du aurrez aurre Espainiako Superkopako finalean talde txuri-urdinak.
2023/01/21 - 12:58
Nerea Eizagirre: ''Ez daukagu beldurrik, gauzak ondo egin beharko ditugu irabazteko, baina prest gaude''
Realak Superkopako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka urtarrilaren 22an, eta Nerea Eizagirrek finalari buruz hitz egin du.
2023/01/20 - 20:34
Errege Kopako final-laurdenetako partiden datak eta ordutegiak
Bartzelona-Reala eta Osasuna-Sevilla neurketak urtarrilaren 25ean, asteazkenean, jokatuko dira, 21:00etan eta 22:00etan hurrenez hurren. Bestalde, Valentzia-Athletic norgehiagokren txanda hilaren 26an izango da, osteguean, 20:00etan.
2023/01/20 - 20:23
Bartzelona - Reala, Valentzia - Athletic Club eta Osasuna - Sevilla, Kopako final-laurdenetako kanporaketak
Gorritxoek Sevilla hartuko dute Sadarren, zuri-gorriek Valentzia izango dute aurkari Mestallan, eta txuri-urdinek Barçaren kontra neurtuko dituzte indarrak Camp Noun.
2023/01/20 - 00:06
Baskoniak Barçaren aurka galdu du eta lau porrot daramatza jarraian Europan (78-85)
Baskoniak ez du bere defentsa egokitzea lortu, eta intentsitateari dagokionez, berriro sufritu duen beste zelairatze pobre batekin.
2023/01/19 - 23:15
Bartzelonak Superkopako finala jokatuko du Realaren aurka
Kataluniarrak nagusitu dira ostegun honetan Real Madrili luzapenean 3-1 irabazita eta 59. minututik jokalari bat gutxiagorekin jokatuta, Irene Paredesen kanporaketagatik.
2023/01/16 - 00:32
FC Bartzelonak Superkopa irabazi du Real Madrilen aurka (1-3)
Gavi, Lewandowski eta Pedri jokalarien golek denboraldiko lehen garaikurra eman diote Bartzelonari. Karim Benzemak aldea murriztu du luzapenean.
2023/01/13 - 13:09
Alavesek eta Realak urtarrilaren 17an jokatuko dituzte final-zortzirenak; Athleticek eta Osasunak, 18an
Reale Arenan jokatuko du Realak Mallorcaren aurka, 19:00etan; Alavesek, aldiz, Sevilla izango du aurkari Mendizorrotzan, 21:00etan. Athleticen eta Espanyolen arteko nurketa San Mamesek hartuko du, 20:00etan, eta Osasunak 21:00etan jokatuko du Betisen zelaian.