Euskal Selekzioa
2022/12/20 - 23:51
Juanjo Arregi: ''Partida honen ostean, ez dut jarraituko hautatzaile karguan''
Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatutako partidaren osteko prentsaurrekoan, Arregik esan du hautatzaile postua utziko duela.
2022/12/20 - 23:20
Leire Baños: ''Dena ondo atera da, gozatzea eta jendea gozaraztea nahi genuen, eta lortu dugu''
Euskal Selekzioak Txileren aurka 3-0 lortu duen garaipenaren balorazioa egin dute Leire Bañosek, Marta San Adrianek eta Nerea Eizagirrek.
2022/12/20 - 22:03
Euskal Selekzioak nagusitasunez irabazi dio Txileri (3-0)
Juanjo Arregiren estreinaldian, euskaldunak partidaren jaun eta jabe izan dira uneoro. Bigarren zatiaren hasieran txiletarren erritmoa aldatu zutela zirudien, baina bigarren golarekin dena euskaldunen alde geratu da.
2022/12/20 - 17:20
Urte bat geroago, Euskal Selekzioa bueltan da
Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du astearte honetan. Juanjo Arregiren estreinaldia izango da hautatzaile moduan. Deitutako 18 jokalarietatik 14k ere lehendabizikoz jantziko dute Euskal Selekzioko elastikoa.
2022/12/16 - 22:02
18 jokalariko deialdia Txileri aurre egiteko
Asteartean Euskal Selekzioa Txilerekin neurtuko da Mendizorrotzan. Juanjo Arregi hautatzaileak ostiral honetan eman du partida horretara deitutako 18 jokalarien zerrenda.
2022/12/16 - 13:50
Arregi Euskal Selekzioko hautatzaileak 18 jokalari deitu ditu Txileren aurkako partidarako
Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an Mendizorrotzan, eta Juanjo Arregi hautatzaileak deialdia eskaini du. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
2022/12/15 - 23:36
300 euskal kirolari lehiatu dira munduko 25 herrialdetan 2022an
300 kirolari baino gehiago, 25 herrialde, hogei bat euskal kirol federazio, lehiaketa ofizialak, lagunartekoak eta 20 kirol desberdinen erakustaldiak dira euskal kirol selekzioen nazioarteko jarduera laburbiltzen dutenak.
2022/12/15 - 23:21
Euskal Selekzioak aspaldiko partez jokatuko du, zaleen babesarekin
Asteartean Emakumezkoen Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du, zuzenean ikusi ahalko dena EITBn. Jon Larrea, EFF-ko lehendakariordea, pozik azaldu da partida hori aurrera atera delako.
2022/12/07 - 16:49
Juanjo Arregi, emakumezkoen futboleko Euskal Selekzioko hautatzaile berria
Urnietako entrenatzaileak Iñigo Juaristi ordezkatuko du karguan. Euskal Selekzioak Txileren aurka abenduaren 20an jokatuko duen partidan estreinatuko da Arregi.
2022/12/07 - 16:04
Euskal Selekzioa vs Txile partida, abenduaren 20an, Mendizorrotzan
Emakumezkoen futboleko Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du lagunarteko partida, abenduaren 20an, Mendizorrotzan. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek, 19:00etan.
2022/12/07 - 13:23
Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatuko du abenduaren 20an
Futboleko emakumezkoen Euskal Selekzioak Mendizorrotzan hartuko du Txilekoa, 19:00etan hasiko den neurketan. Partida zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2022/11/24 - 16:34
Euskal Kirol Federazioak, ofizialtasun bila Jaurlaritzaren laguntzarekin
Euskal Herriko zazpi kirol federaziok nazioarteko erakundeetan integratzeko prozesua hasi dute. Aurkezpen ekitaldian aurrera begira jarraituko duten bidearen berri eman dute.
2022/10/26 - 17:34
Jokin Altuna pilotako euskal selekzioari buruz: ''Oso berri pozgarria da''
Kongresuko Kulturaren eta Kirolaren Batzordeak Kirolaren Lege berria onartu du, eta bertan jasotzen denaren arabera, pilotako eta surfeko euskal selekzioei ofizialki lehiatzeko aukera ematen zaie. Jokin Altuna oso pozik agertu da horren aurrean.
2022/10/26 - 17:18
David Salinas-Armendariz: "Pilota eta surfaz gain, beste dozena bat adibide otutzen zaizkit"
David Salinas-Armendariz abokatuk sakonean ezagutzen du pilotako eta surfeko euskal selekzioei nazioartean lehiatzeko aukera emango dien Kirolaren Legea. Bere ustez, nahikoa berme dago horretarako eta beste kirol diziplina askori ere ate airekiko die.
2022/10/25 - 23:03
Munduko Txapelketan ari diren pilotarien erreakzioak Kirol Legearen aurrean
Iñaki Osa, Xabier Barandika eta Unai Lekerika puntistak Biarritzen ari dira egunotan Munduko Txapelketan jokatzen. Litekeena da, lau urte barru, txapelketa honetan Euskal Selekzioarekin parte hartzea.
2022/10/23 - 22:55
Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute Biarritzen
Munduko Pilota Txapelketako hastapenean, Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak ekitaldia antolatu du Euskal Selekzioaren ofizialtasuna eskatuz.
2022/10/21 - 23:16
Eskubaloiko Euskal Selekzioak Eskozia garaitu du
Eskubaloiko emakumezkoen zein gizonezkoen Euskal Selekzioa Eskoziako selekzioaren aurka aritu dira Berangon. Gizonezkoetan, Euskal Selekzioa 52-14 nagusitu da; emakumezkoetan, berriz, 51-5 nagusitu dira euskaldunak. Larunbat honetan Lakuan lehiatuko dira berriz.
2022/10/12 - 18:15
Pilotako Euskal Selekzioaren ofizialtasunaren aldarrikapena, Durangon
Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak aldarrikapen ekitaldia egin du Durangon. Urriaren 22tik 29ra artean Biarrizten jokatuko den Pilotako Munduko Txapelketa dela eta, Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu du.
2022/10/06 - 23:29
Kayak surfeko Euskal Selekzioa, munduko txapelduna
Buden, Ingalaterran, kayak surfeko Euskal Selekzioak Munduko Txapelketa irabazi du. Zazpigarrenez lortu dute mota honetako lorpena, bi eguneko lehiaketaren ondoren. Bihar banakako probak jokatuko dira.
2022/09/27 - 15:29
Kayak surfeko Euskal Selekzioa Ingalaterrako Munduko Txapelketan izango da
Irailaren 29tik urriaren 9ra bitartean jokatuko da, Ingalaterrako Bude herrian.