Euskal Selekzioa
2015/12/21 - 21:33
Kataluniaren aurka jokatuko duten taldeen deialdiak eman dituzte
Hilaren 26an Camp Noun eta Miniestadin jokatuko diren bi partiden deialdiak eman dituzte Euskal Selekzioko gizonezko zein emakumezkoen hautatzaileek. Biek Kataluinia izango dute aurkari.
2015/12/21 - 16:15
Mikel Etxarri: 'Jokalari onenak zerrendan daude'
Behin abenduaren 26an jokatzeko adostasuna lortuta, maila altuko selekzioa osatu dutela esan du Etxarri hautatzaileak.
2015/12/21 - 14:17
Emakumezkoen Euskal Selekzioaren zerrenda Kataluniaren aurka
Zazpi jokalarik egingo dute debuta Euskal Selekzioarekin Kataluniaren aurka, 18ko deialdian. Neurketa larunbatean izango da, 18:45ean.
2015/12/21 - 13:50
Euskal talde guztiak, maila altuko deialdian ordezkatuta
Jose Mari Amorrortuk eta Mikel Etxarrik Euskal Selekzioaren deialdia osatu dute: Athleticeko hamar, Realeko zazpi, Eibarreko bi eta Alaves, Osasuna eta Tenerifeko bana.
2015/12/09 - 15:55
Catalunya-Euskadi partida, abenduaren 26an
Aritz Aduriz eta Gerard Pique jokalarien irudia erabili dute neurketa iragartzeko. Nazioarteko partida hilaren 26an jokatuko da, Camp Nou futbol-zelaian gaueko 21:30ean.
2015/11/26 - 11:02
Euskadi, ezinean Angolaren kontra
Getxoko Fadura polikiroldegian eskubaloiko txapelketa jokatzen ari da; Euskadin Unibertsitateko Selekzioari irabazi, baina Angolaren kontra aise galdu zuen (23-45).
2015/11/26 - 10:49
Euskadi, ezinean Angolaren kontra
Getxoko Fadura polikiroldegian eskubaloiko txapelketa jokatzen ari da; Euskadin Unibertsitateko Selekzioari irabazi, baina Angolaren kontra aise galdu zuen (23-45).
2015/11/26 - 09:52
Katalunia-Euskadi, abenduaren 26an
Euskadiko Futbol Federazioak egun horretan bertan emakumezkoen taldeek ere jokatuko dutela iragarri du.
2015/11/24 - 00:17
Valverdek nahiago du Katalunia-Euskal Selekzioa partida ez jokatzea
Athleticeko entrenatzailearen ustez, "partida honen data oso gaizki dator, eta abenduaren 26ra aurreratzea ere ez datorkigu ondo. Norgehiagoka hau jokatzea berriz hausnartu beharko litzateke".
2015/11/18 - 15:23
Klubak, atzerapenaren aldekoak
Abenduaren 27an jokatuko da, baina ikusteko dago, ordea, ze maila izango duen Euskal selekzioak. Aste honetan, Eusko Jaurlaritzak, Euskal Federazioak, Athleticek eta Realak bilera egingo dute.
2015/11/16 - 13:27
Euskarians-Txile, gaur, zuzenean
Euskal Selekzioak eta Txilek adiskidantzazko neurketa jokatuko dute; ETB4k eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute.
2015/10/28 - 22:23
Federazioari onespena eman dionik ezeztatu du Alavesek
Klubak jakinarazi duenez, ez du Federazioarekin adostu Euskal Selekzioaren partidara jokalariak uztea ezta jokatzeko data ere.
2015/10/27 - 16:35
Luis Mari Elustondo: 'Katalunia-Euskal Selekzioa jokatu egingo da'
Euskal Futbol Federazioaren presidentea, Luis Mari Elustondo, ziur agertu da Gabonetako Katalunia-Euskal Selekzioa lagunartekoa jokatuko dela, Athletic eta Reala 'uzkur' agertu diren arren.
2015/09/29 - 18:00
Katalunia-Euskal Selekzioa partida abenduaren 26an jokatuko da
Kataluniako Futbol Federazioak partidaren data baieztatu du, nahiz eta Euskadiko Futbol Federazioaren baiztapena falta den. Katalunian jokatuko da, baina zelaia ez dago erabakita oraindik.
2015/09/22 - 22:37
Kataluniak abenduaren 26an jokatu nahi du Euskal Selekzioaren aurka
Bi selekzioen arteko neurketa 27an, igandea, jokatzekoa zen, baina Ligako egutegi aldaketak hasierako planak zaildu ditu.
2015/06/12 - 23:15
Euskal Selekzioak nagusitasunez irabazi dio Venezuelari (71-44)
Selekzioko neskek bigarren zati handia egin dute, eta aldea ezarri dute kantxan eta markagailuan.
2015/06/09 - 15:51
Euskal Selekzioa, Venezuelaren aurka
Emakumezkoen taldeak Venezuela ahalguztiduna izango du aurkari, Ameriketako FIBA txapelketa prestatzen ari den taldea, hain zuzen.
2015/05/13 - 13:18
18 jokalari deitu dituzte Estonia-Euskal Herria partidarako
Realeko eta Athleticeko zortzi jokalari daude deialdian, Euskal Selekzioaren ardatza. Partida Tallinen jokatuko da, hilaren 23an.
2015/05/04 - 15:39
Emakumezkoen Euskal Selekzioak Estonian jokatuko du hilaren 23an
Etxetik kanpo jokatuko duen bigarren neurketa izango da Euskal Selekzioarentzat, 2007. urtean Argentinarekin neurtu baitzituen indarrak Buenos Airesen.
2015/03/21 - 14:28
ESAITek amaitutzat eman du bere ibilbidea
Ia bi hamarkada eman ditu Euskal Herriko selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu eta nazioarteko txapelketa ofizialetan eskubide osoz parte hartzea defendatuz.