Euskal Selekzioa
2019/05/28 - 22:40
Aihen Muñoz eta Villalibre, Euskal Selekzioarekin debuta egiteko irrikaz
Euskal Selekzioak asteazkenean jokatuko du Panaman, bertako selekzioaren aurka. Debuta egiteko aukerak dituzten Aihen Muñoz eta Asier Villalibre jokalariekin hitz egin du ETBk.
2019/05/28 - 21:37
Euskal Selekzioak Panamako Kanala bisitatu du
Euskal Selekzioak Panaman jokatuko du bertako selekzioaren aurka, asteazkenean. Bezperan, Panamako Kanalean egon dira.
2019/05/28 - 16:11
Clemente: 'Ofizialki lehiatzeko unea iristen denean prest egon behar gara'
Javier Clementek Euskal Selekzioa zuzenduko du aurrenekoz. Hainbat selekzioetan egon eta gero etxekoan da orain eta hori berezia da Barakaldoko hautatzailearentzat.
2019/05/27 - 22:24
Aduriz eta Illarramendi, ilusioz eta gogoz Panamaren aurka jokatzeko
Euskal Selekzioa Panaman da jada, eta hasi da bertako selekzioaren kontra jokatuko duen neurketa prestatzen. Aritz Adurizek eta Asier Illarramendik, ETBrekin hitz egin dute asteazkeneko partidaz.
2019/05/27 - 21:51
Euskal Selekzioak lehen entrenamendua egin du Panaman
Euskal Selekzioa hasi da prestatzen Panamaren aurka asteazkenean jokatko duen partida. Lan-saioa egin du Luis Cacarita zelaian.
2019/05/27 - 16:16
Euskal Selekzioa Panaman da jada
Lagunarteko partida jokatu Euskal Selekzioak Panamako hirian osteguneko goizaldeko 03:00etan. Javier Clementeren taldea prest da neurketari aurre egiteko.
2019/05/21 - 21:58
Euskal Selekzioaren deialdia Panamaren aurka aritzeko
Javier Clemente hautatzaileak 17 jokalari deitu ditu, horietako bost Bilbao Athleticekoak.
2019/04/21 - 21:33
Garaipena lortu du Azkorbebeitiak Japoniako Mt. Awa Skyraceko kilometro bertikalean
Euskal Selekzioak Munduko Kopako proba honetan eman duen maila oso ona izan da. Emaitza onak lortu ditu, eta azpimarratzekoa da Oihana Azkorbebeitiaren garaipena kilometro bertikalean.
2019/04/15 - 19:16
Euskal Selekzioko bost kirolarik parte hartuko dute Japoniako Mt. Awa Skyrace proban
Mendi-lasterketetako Euskal Selekzioa Munduko Kopako gure mugatik kanpoko hamaika probatan izango da, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Mendizale Federazioaren arteko lankidetzari esker.
2019/04/15 - 17:21
Euskal Selekzioak Euskal Herritik kanpoko hamaika probetan parte hartuko du
Euskal Selekzioak urrats bat gehiago emango du mendi-lasterketen egutegian. Eusko Jaurlaritzak, Euskal Mendizale Federazioak eta Euskal Selekzioak elkarlanean burututako ekimenaren fruitua da.
2019/03/07 - 16:01
Ilusioz beteta kingo dio Clementek euskal hautatzaile lanari
Barakaldokoak Euskal selekzioa zuzenduko du eta bere lehen partida maiatzaren 29an jokatuko du, Panaman, bertako selekzioaren aurka.
2019/03/07 - 15:29
Javier Clemente: 'Litekeena da Euskal selekzioa nire azken taldea izatea'
Hautatzaile berriak maiatzaren 29an egingo du debuta Panamaren aurka, eta neurketa horretarako jokalaririk onenak eramatea espero du.
2019/03/06 - 15:24
Javier Clemente, hautatzaile berria
Euskadiko Futbol Federazioak iragarri du gaur Barakaldokoak zuzenduko duela Euskal Selekzioa. Debuta Panamaren kontra izango da.
2019/03/06 - 10:22
Euskal Selekzioak Panamaren aurka jokatuko du maiatzaren 29an
Panamako Futbol Federazioak ofizial egin du neurketaren eguna. Partida 20:00etan jokatuko da, maiatzaren 30eko goizaldeko 03:00etan Euskal Herrian.
2018/12/13 - 09:00
'Euskal futbola ados dago ofizialtasunarengatik borroka dezagun'
Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidentea pozik azaldu da Federazioaren Batzar Orokorrak nazioarteko ofizialtasuna eskatzearen alde egin ostean.
2018/12/12 - 21:37
Euskadiko Federazioak ofizialtasuna eskatuko du
Asteazken honetan egindako Batzar Orokorrean, ia erabateko babesa izan du UEFAren eta FIFAren aurrean 'nazioarteko ofizialtasuna' formalki eskatzeko proposamenak.
2018/12/12 - 15:41
Batzar erabakigarria ofizialtasunaren bila
FIFA eta UEFA erakundeetako kide izatea eskatuko den ala ez bozkatuko dute Euskal Federazioan, hau da, nazioartean ofizialtasuna eskatzea, bai ala ez.
2018/12/12 - 10:47
Ofizialtasuna eskatu edo ez bozkatuko du Euskadiko Federazioak
Ohiko Batzar Orokorra egingo du gaur, Durangon.
2018/10/26 - 01:42
Luis Mari Elustondo: 'Frogatu ahal izango dugu ez zela huts larririk izan'
Luis Mari Elustondo Euskadiko Futbol Federazioko presidentearen esanetan, Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren arteko partidan zehar ez zen aparteko gauzarik gertatu, arazo txiki batzuk besterik ez.
2018/10/25 - 21:30
60.000 euroko isuna Euskadiko Federazioari, Euskal Selekzioaren lagunartekoarengatik
Indarkeriaren Aurkako Batzordearen aburuz, 'gabeziak' egon ziren 'ikusleak zelaira sartzeko kontroletan'.