Euskal Selekzioa
2020/11/17 - 02:34
Yuri Berchiche: ''Pozik garaipen honekin, eta ea zer datorkigun hurrengo partidarako''
Yuri Berchiche Euskal Selekzioko ezker hegalekoa pozik azaldu da Costa Ricari 2-1 irabazi eta gero.
2020/11/17 - 00:29
Unai Nuñezen golak garaipena eman dio Euskal Selekzioari
Unai Nuñez Athleticeko erdiko atzelariak Euskal Selekzioaren bigarren gola lortu du partidaren luzapenean, eta gol horri esker Clementeren taldeak Costa Rica garaitu du.
2020/11/17 - 00:04
Euskal Selekzioak irabazi egin du, luzapenean sartutako gol bati esker (2-1)
Unai Nuñezek 94. minutuan buruz erdietsitako golak garaipena eman dio Javier Clementek zuzentzen duen selekzioari.
2020/11/16 - 23:38
Partida berdindu duen Jonathan Moyaren gola (1-1)
Partidako 70. minutuan Costa Ricako selekzioak markagailua orekatzea lortu du Jonathan Moyaren burukada batekin.
2020/11/16 - 22:27
Iker Muniainen golak aurretik jarri du Euskal Selekzioa (1-0)
Iker Muniainek aurretik jarri du Euskal Selekzioa 11. minutuan, Jon Morcillok ezker hegaletik zuzendutako kontraeraso arin baten ostean.
2020/11/16 - 22:21
Euskal Selekzioa eta Costa Ricaren arteko partida hasi aurreko ereserkiak
Euskal Selekzioko eta Costa Ricako jokalariek zintzo bete dute bi selekzioen arteko neurketaren aurreko ereserkien protokoloa
2020/11/16 - 21:33
Selekzio biak beroketa ariketak egiten Ipuruako zelaian
Euskal selekzioak eta Costa Ricak Ipuruan jokatuko dute 20:45etik aurrera, eta selekzio bietako jokalariak beroketa ariketak egiten dabiltza partida aurretik.
2020/11/16 - 15:40
Euskal Selekzioarekin hitzordua, Ipuruan
Javier Clementeren gizonek talde garrantzitsua izango dute aurrean; norgehiagoka ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean.
2020/11/16 - 15:00
Euskal Selekzioa vs Costa Rica, zalerik gabeko festa
Iluntzeko 20:45ean jokatuko dute gaur Ipuruako futbol-zelaian Euskal Selekzioak eta Costa Ricak. Harmailak hutsik direla izango da euskal futbolaren jaia.
2020/11/16 - 13:48
Jaurlaritzak Euskal Selekzioak FIFA egutegian jokatzearen garrantzia nabarmendu du
Gizonezkoen Euskal Selekzioa Costa Ricaren aurka neurtuko du gaur, 20:45etik aurrera Ipurua futbol zelaian.
2020/11/15 - 14:35
Horrelakoa da Costa Rica, Euskal selekzioaren hurrengo aurkaria
1990. urtetik, Costa Ricak munduko bost txapelketetan hartu du parte. Emaitzarik onena Brasilen lortu zuen, final-laurdenetara iritsita. Astelehenean Euskal selezkioarekin neurtuko ditu indarrak.
2020/11/14 - 15:46
Aduriz: ''Gure herriarengatik zelaian borrokatzea oso polita izan da''
Aritz Aduriz Euskal Selekzioko azken kapitaina eta golegilerik handiena izan da. Tamalez, jarraitzaileek ezingo dute behar bezala agurtu Selekzioak Costa Ricaren aurka jokatuko duen partidan.
2020/11/14 - 01:53
Aritz Castrok ordezkatuko du Jokin Ezkieta Euskal Selekzioaren deialdian
Alaveseko atezaina deitu du Javier Clemente hautatzaileak Costa Ricaren aurkako asteleheneko partidarako. Jokin Ezkieta deialditik at geratu da koronabirusaren proban positibo eman ostean.
2020/11/13 - 14:54
Javier Clementek Euskal Selekzioaren deialdia iragarri du
Costa Ricaren kontrako partida datorren astelehenean jokatuko da FIFAren azken leihoaren barruan.
2020/11/13 - 14:41
''Ofizialtasuna izango bagenu, euskal futbola nazioarte mailan goian egongo litzateke''
Javier Clemente euskal selekzionatzaileak helburu nagusia ofizialtasuna lortzea dela adierazi du, astelehenan Euskal selekzioak Costa Ricaren aurka jokatuko duen partidaren atarian.
2020/11/13 - 13:35
Xabi Prieto, partida gehien jokatu dituen jokalaria, 1979.etik
Realeko jokalari ohiak 14 neurketetan hartu zuen parte, ondoren Aritz Aduriz (13) eta Gorka Iraizoz eta Igor Gabilondo 12rekin daude.
2020/11/10 - 09:49
Iraragorri, jokalari historiko batek utzitako legatua
Joseba bere semeari harrotasunez betetzen dio jakiteak bere aita Euskal Selekzioan parte hartu zuen lehen jokalarietakoa izan zela.
2020/11/10 - 09:24
Javier Clementek Athleticen eta Realaren egoera aztertu du
Javier Clementek asteazkenean emango du Costa Ricaren kontrako deialdia; lehenago Athleticen eta Realaren kirol-egoera aztertu egin digu.
2020/11/09 - 09:59
Euskal Selekzioaren azken hamaikakoak
Costa Ricaren, Panamaren, Venezuelaren, Tunisiaren, Korsikaren eta Kataluniaren kontra zelairatutako jokalariak.
2020/11/06 - 13:36
Euskal Selekzioa, irudietan
Venezuelaren (2019), Kataluniaren (2014), Peruren (2013) eta Boliviaren (2012) kontrako partidetako argazki galeriak.