Erregina Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2022/03/02 - 01:26
Athleticek agur esan dio Kopari, Sevillaren aurka galduta (0-1)
Zuri-gorriek porrota jaso dute Lezaman jokatutako Erreginaren Kopako final-zortzirenetako partidan, eta txapelketatik at geratu dira.
2022/03/01 - 16:49
Athletic-Sevilla, gaur, Erreginaren Kopan
Zuri-gorriek 21:00etatik aurrera hartuko dituzte andaluziarrak Lezaman eta Realak, berriz, asteazkean dute hitzordua Vila-realen.
2022/02/23 - 16:39
Erreginaren Kopako Athletic - Sevilla kanporaketa martxoaren 1ean jokatuko da; Vila-real - Reala, 2an
Zuri-gorriek 21:00etatik aurrera hartuko dituzte andaluziarrak Lezaman. Txuri-urdinek, berriz, 18:00etan hasiko dute euren lehia.
2022/02/11 - 13:18
Vila-real vs Reala eta Athletic vs Sevilla, Erreginaren Kopako final-zortzirenetan
Kanporaketak partida bakarrean erabakiko dira eta martxoaren 2-3an jokatuko dira.
2022/01/29 - 21:33
Zuazo Kopatik kanpo geratu da, Malagaren kontra aurpegia eman duen arren (26-25)
Barakaldokoak gogor borrokatu dira andaluziarren aurka, baina ez dira sailkatu apirilaren 29tik maiatzaren batera Donostian jokatuko den Erreginaren Kopako azken fasean.
2022/01/27 - 17:42
Zuazok hiru goleko desabantailarekin ekingo dio Malagaren aurkako itzuliko partidari
Zubileta Evolution Zuazok galdu egin du BM Malaga Costa del Sol taldearen aurka jokatutako Eskubaloiko Erregina Kopako bigarren faseko joaneko partida, 25-28ko emaitzarekin. Ondorioz, hiru goleko desabantaila iraulai behar du itzuliko partidan, txapelketan aurrera egiteko.
2022/01/26 - 23:55
Athleticek Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu du; Alaves eta Eibar, kanporatuta
Bizkaiko taldeak irabazi egin dio Racingi (0-5) final-hamaseirenetako partida eta aurrera egin du txapelketan. Arabako taldeak galdu egin du Espanyolen aurka (0-2) eta Alhamak Kopatik at utzi ditu armaginak (3-1).
2022/01/26 - 15:40
Alavesek, Athleticek eta Eibarrek hitzordua dute Koparekin
Alavesek, Athleticek eta Eibarrek Erreginaren Kopa final-hamaseirenetako kanporaketei egingo diete aurre gaur arratsaldean. Etxetik kanpo lehiatuko dira partida bakarrera.
2022/01/07 - 12:36
Racing-Athletic, Espanyol-Alaves eta Alhama-Eibar, Erreginaren Kopako final-zortzirenetan
Kanporaketak urtarrilaren 26an eta 27an jokatuko dira, eta partida bakarrean erabakiko dira.
2021/12/01 - 19:25
Arrasate: ''Ahalik eta urrunen iritsi nahi dugu Kopan''
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzaileak, talde gorritxoak San Agustinen aurka Errege Kopan ostegunean jokatuko duen partidari buruz hitz egin du.
2021/05/31 - 01:10
Bartzelonak eskuratu du Erreginaren Kopa
Talde katalanak 4-2 irabazi dio Levanteri, eta denboraldiko hirugarren garaikurra eskuratu du aurretik irabazitako Ligaren eta Txapeldunen Ligaren ostean.
2021/05/21 - 22:42
''Malagaren aurkakoa gogorra izan da, baina lortu dugu finalerdietara sailkatzea''
Esther Arrojeria Super Amara Bera Berako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde gipuzkoarrak Erreginaren Kopako finalerdietarako txartela lortu ostean.
2021/05/20 - 21:37
Alba Menendez: ''Kopa on bat egitea eta titulua irabaztea da gure helburua''
Alba Menendez Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak, Malagaren aurka jokatuko duten Kopako final-laurdenetako partidari buruz hitz egin du.
2021/05/18 - 14:24
Bera Bera-Malaga, ostiralean, Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Txapelketa maiatzaren 21ean hasi eta 23an bukatuko da Teldeko (Kanaria Handia) Rita Hernandez pabiloian.
2021/04/27 - 19:56
Bera Berak Malaga izango du aurkari Erreginaren Kopako final-laurdenetan
Super Amara Bera Bera taldeak Rincon Fertilidad Malaga egungo txapeldunaren aurka jokatu du Kopako final-laurdenetako partida. Txapelketa maiatzaren 21ean hasi eta 23an bukatuko da.
2021/04/21 - 22:16
Reala, Kopatik at Atleticoren aurka azken hasperenean gola jaso ostean
Talde txuri-urdinak 0-1eko emaitzarekin galdu du Atletico Madrilen aurka jokatu duen Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida. Madrilgo taldeak 92. minutuan sartu du gola.
2021/04/20 - 18:37
Natalia Arroyo: ''Partida on bat jokatzen saiatuko gara finalerdietan egoteko''
Realak Atletico Madril izango du aurkari asteazken honetan Erreginaren Kopako final-laurdenetan. Natalia Arroyo entrenatzaileak neurketa horri buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2021/04/15 - 19:49
Realaren eta Atletico Madrilen arteko kanporaketa apirilaren 21ean jokatuko da
Txuri-urdinen eta koltxoneroen arteko Erreginaren Kopako final-laurdenetako partida datorren asteazkenean jokatuko da, 16:30ean. Kanporaketak neurketa bakarrean erabakiko dira.
2021/04/05 - 18:17
Reala-Atletico Madril, final-laurdenetan
Kanporaketa honetako norgehiagokak apirilaren 21ean eta 22an jokatuko dira, Sevilla-Barça izan ezik, maiatzaren 5ean izango baita.
2021/03/05 - 15:40
Bilbo zuri-gorriz jantzita eta zaleak pozez gainezka: ''Itzela izan da''
Athleticek apirilaren 17ko ErregeKopako finalerako txartela lortu zuen ostegunean, finalerdietan Levante kanporatuta.